Ez bada erraza izan ere astez aste lan guztiei aurre egitea, ikastaro honek bizitzari begiratzeko beste modu baten aurrean jarri nau. Eskerrik asko! Entregatu beharrekoak hobeto edo okerrago egongo ziren, baina bizitzari begiratzeko era berri batekin jarraituko dut aurrera, ez nik bakarrik nire ingirukoek ere bai, benetan aberasgarria izan da.Eskerrik asko! Kalean elkar ikusi eta ezagutuko ez bazaituztet ere hilabete hauetan gertuko sentitu zaituztet. Eskerrik asko!
2017/04/11
ESKERRIK ASKO
Ez bada erraza izan ere astez aste lan guztiei aurre egitea, ikastaro honek bizitzari begiratzeko beste modu baten aurrean jarri nau. Eskerrik asko! Entregatu beharrekoak hobeto edo okerrago egongo ziren, baina bizitzari begiratzeko era berri batekin jarraituko dut aurrera, ez nik bakarrik nire ingirukoek ere bai, benetan aberasgarria izan da.Eskerrik asko! Kalean elkar ikusi eta ezagutuko ez bazaituztet ere hilabete hauetan gertuko sentitu zaituztet. Eskerrik asko!
2017/04/10
AIO ESAN ORDEZ, GERO ARTE
Aio esan ordez gero arte idazten badut ere, hau amaiera bat dela kontziente naiz,
eta beste amaiera batzuen antzera, emozio edo sentimendu kontrajarriak
sortarazten dizkit.
Alde batetik, pozik hartzen dut helmuga, nekatuta
nagoelako, aste biziak izan direlako eta momentu batzuetan huts egin beharreko
zorian ikusi dudalako nire burua, lan hauek eta beste batzuk bateratu ezin.
Beste aldetik, ordea, tristura moduko bat sartu zait amaieran gaudela eta
agurra idazteko garaia heldu dela pentsatzen jarri naizenean; ikastaro honi
esker nire bizitza eta nire nortasuna aberasteko aukera izan dudalako, emakume
bezala ahalduntzen hasi naizela uste dudalako, ikastaroko irakasleek
proposatutako tresna eta dokumentuak interesanteak izan direlako eta baita ere
ni bezala ikasle aritu diren askoren ekarpenak. Zoragarria izan da. Eskerrik
asko denoi.
Nahiz eta online izan, konpainian sentitu naiz
momentu guztietan eta pentsatzen dut hau ere puntazo bat dela
ikastaroa antolatu dutenentzat, urrutitik, espazio eta denbora diferentetik, bakoitzak
bere erritmoarekin, baina elkarlanean genbilela sentitzea.
Poesiak eta abestiak bilatzen aritu naiz,
ikastaroari esker 22 astez bizitako prozesuaren lekukotasuna azaltzeko asmoz
baina ez dut aurkitu asmo hau bete zezakeen ezer. Iazko ikastarokideen
ekarpenetan kuxkuxeatzen aritu naiz eta topo egin dut oso kanta
interesanteekin, ezagutzen ez nituenak baina hemendik aurrera nire abesti bildumaren
zati bat osatuko duten kantak.
Nahiz eta ikastaro honi esker bizitako
prozesuaren adierazle izan daitekeen kantarik ez aurkitu, emakumeen
ahalduntzearekin eta genero indarkeriaren kontrako jarrerekin erlazionatutako
batzuk proposatu nahi dizuet, post honen amaieran jarriko ditut bideoak.
Nire pertzepzioan ikastaroari lotuta gelditu
zaizkidan hiru kontzeptu nagusienak hauek dira: ahalduntzea, autodefentsa
feminista eta ahizpatasuna. Emakume bezala nire burua ezagutzeko eta emakume
bezala ziurtasuna sentitzen hasteko oso baliogarria izan da. Ikastarokideen
ekarpenen inguruan egindako gogoetak ere baliotsuak suertatu zaizkit.
Hezkidetzari buruzko interesa piztu zaien
guztiei esango nieke hurrengo batean beraiek animatzea ikastaro hau bezalako
programetan parte hartzera. Ateak zabaltzen dizkigutelako informazio eta esperientzia ugarietan murgildu
ahal izateko, eta ezagutza izateak ahalduntzera eramaten gaituelako. Sarritan,
gauza asko ezagunak egiten zaizkigu, entzun dugula zerbait horien inguruan uste
dugu, baina haratago joan beharra dagoela pentsatzen dut, informazioa
kontrastatzera eta errealitatea beste ikuspuntu batzuetatik aztertzera, partriarkatuak
ezarri digun begiratzeko modua gaindituz.
Itxaropenak? Nahiak? Nire alaba hazten doan
heinean jendartea hezkidetzan hezitzen joatea, mundu osoko emakumeendako etorkizuna
parekideagoa konkistatzen, legedian eta, batez ere, soziedade bakoitzean
gailentzen den kulturan.
Eskerrik asko denoi. Ikasgaia antolatzen,
eratzen eta dinamizatzen aritu zareten irakasleei, eta hezkidetzan oinarrituz etorkizun
hobea posible dela sinistuz zuen burua lantzen eta esperientziak konpartitzen
aritu zareten ikaskide guztioi.
2017/04/09
BETAURREKO MOREAK NONAHI
Askatasunez zahartu nahi dut. Emakume onaren eredua baztertuz. Ni neu izanez. Neure burua onartuz. Neure burua ondo tratatuz. Zaintza eta plazerra gure bizitzen zentru bilakatuz.
Dena ikusten delako ezberdin, osasuntsuago, ederrago, askeago!!! Etxean, eskolan zein kalean!!! Gure haurrekin eta geure buruekin ere!!! BETIRAKOOOOOO!!!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)