2017/04/11

ESKERRIK ASKO


Ez bada erraza izan ere astez aste lan guztiei aurre egitea, ikastaro honek bizitzari begiratzeko beste modu baten aurrean jarri nau. Eskerrik asko! Entregatu beharrekoak hobeto edo okerrago egongo ziren, baina bizitzari begiratzeko era berri batekin jarraituko dut aurrera, ez nik bakarrik nire ingirukoek ere bai, benetan aberasgarria izan da.Eskerrik asko! Kalean elkar ikusi eta ezagutuko ez bazaituztet ere hilabete hauetan gertuko sentitu zaituztet. Eskerrik asko!






2017/04/10

AIO ESAN ORDEZ, GERO ARTE



Aio esan ordez gero arte idazten badut ere, hau amaiera bat dela kontziente naiz, eta beste amaiera batzuen antzera, emozio edo sentimendu kontrajarriak sortarazten dizkit.

 Alde batetik, pozik hartzen dut helmuga, nekatuta nagoelako, aste biziak izan direlako eta momentu batzuetan huts egin beharreko zorian ikusi dudalako nire burua, lan hauek eta beste batzuk bateratu ezin. Beste aldetik, ordea, tristura moduko bat sartu zait amaieran gaudela eta agurra idazteko garaia heldu dela pentsatzen jarri naizenean; ikastaro honi esker nire bizitza eta nire nortasuna aberasteko aukera izan dudalako, emakume bezala ahalduntzen hasi naizela uste dudalako, ikastaroko irakasleek proposatutako tresna eta dokumentuak interesanteak izan direlako eta baita ere ni bezala ikasle aritu diren askoren ekarpenak. Zoragarria izan da. Eskerrik asko denoi.

 Nahiz eta online izan, konpainian sentitu naiz momentu guztietan eta pentsatzen dut hau ere puntazo bat dela ikastaroa antolatu dutenentzat, urrutitik, espazio eta denbora diferentetik, bakoitzak bere erritmoarekin, baina elkarlanean genbilela sentitzea.

 Poesiak eta abestiak bilatzen aritu naiz, ikastaroari esker 22 astez bizitako prozesuaren lekukotasuna azaltzeko asmoz baina ez dut aurkitu asmo hau bete zezakeen ezer. Iazko ikastarokideen ekarpenetan kuxkuxeatzen aritu naiz eta topo egin dut oso kanta interesanteekin, ezagutzen ez nituenak baina hemendik aurrera nire abesti bildumaren zati bat osatuko duten kantak.

  Nahiz eta ikastaro honi esker bizitako prozesuaren adierazle izan daitekeen kantarik ez aurkitu, emakumeen ahalduntzearekin eta genero indarkeriaren kontrako jarrerekin erlazionatutako batzuk proposatu nahi dizuet, post honen amaieran jarriko ditut bideoak.

  Nire pertzepzioan ikastaroari lotuta gelditu zaizkidan hiru kontzeptu nagusienak hauek dira: ahalduntzea, autodefentsa feminista eta ahizpatasuna. Emakume bezala nire burua ezagutzeko eta emakume bezala ziurtasuna sentitzen hasteko oso baliogarria izan da. Ikastarokideen ekarpenen inguruan egindako gogoetak ere baliotsuak suertatu zaizkit.


  Hezkidetzari buruzko interesa piztu zaien guztiei esango nieke hurrengo batean beraiek animatzea ikastaro hau bezalako programetan parte hartzera. Ateak zabaltzen dizkigutelako  informazio eta esperientzia ugarietan murgildu ahal izateko, eta ezagutza izateak ahalduntzera eramaten gaituelako. Sarritan, gauza asko ezagunak egiten zaizkigu, entzun dugula zerbait horien inguruan uste dugu, baina haratago joan beharra dagoela pentsatzen dut, informazioa kontrastatzera eta errealitatea beste ikuspuntu batzuetatik aztertzera, partriarkatuak ezarri digun begiratzeko modua gaindituz.  

 Itxaropenak? Nahiak? Nire alaba hazten doan heinean jendartea hezkidetzan hezitzen joatea, mundu osoko emakumeendako etorkizuna parekideagoa konkistatzen, legedian eta, batez ere, soziedade bakoitzean gailentzen den kulturan.


   Eskerrik asko denoi. Ikasgaia antolatzen, eratzen eta dinamizatzen aritu zareten irakasleei, eta hezkidetzan oinarrituz etorkizun hobea posible dela sinistuz zuen burua lantzen eta esperientziak konpartitzen aritu zareten ikaskide guztioi.
  


2017/04/09

BETAURREKO MOREAK NONAHI



Askatasunez zahartu nahi dut. Emakume onaren eredua baztertuz. Ni neu izanez. Neure burua onartuz. Neure burua ondo tratatuz. Zaintza eta plazerra gure bizitzen zentru bilakatuz.
Resultado de imagen de BETAURREKO MOREAK


Dena ikusten delako ezberdin, osasuntsuago, ederrago, askeago!!! Etxean, eskolan zein kalean!!! Gure haurrekin eta geure buruekin ere!!! BETIRAKOOOOOO!!!!!