2015/12/19

Espazioa, denbora, lekua, agerpena, ... EMAKUMEENA ERE BAI!


AITATXO MAITIA... MESEDE BAT! 

Gure herriko 85 kale eta plazen izenak errepasatu ditut, eta emakumeei egiten dion erreferentzien artean, MADALENA da topatu dudan bakarra. Bestela, ez santa/santuen izendegitik hartuta, ez zientzia edo artekin lotura dutenak, ez idazleak, ezer ere ez. 
 Kuriosoa, gainera, MADALENA izatea, ez? erlijio aldetik duen bekatari kutsuaz: adulteriogilea, Jesusek harrikatzetik salbatu zuen emakumea. 

Aurtengo apirilaren bukaeran, aldarrikapen feministei lekua eginez aurrera eramandako ekintza Bilboko Plaza Berrian.
#LaPlazaDeTodas

http://cadenaser.com/emisora/2015/04/30/radio_bilbao/1430406495_314935.html

Hemen ere baieztatzen da Marta Brankas kazetariak Bilboko espazio publikoak aztertu ondoren argitaratutako txostenaren ondorioa, hau da, kale, plaza edo eraikin publikoetako izenetan ere ez direla emakumeak bistaratzen, %1k baino ez kasu honetan. 


Beste eremu batzuetan bai, uste dut nahiko garatuta dudala betaurreko morez gauzatzeko begirada, baina urbanismoan murgilduta ez, arlo honetan ez nintzen hain kontziente. Balorazioa, kasu honetan, feminista naizen heinean, munduan zehar mugitzeko antenak berpiztearekin lotu beharra dut, ez dagoela androzentrismotik libre gelditzen den zirrikiturik ondorioztatzen aritzen        naizelako. 
 
        LIC erakusketa: Hizkuntza ez sexista komunikazioan

Orokorrean erabiltzen dugun hiztegi edo esamoldeen inguruan, antzeman dut egunean zehar zailena dela sexista ez den hizkuntza topatzea, ez alderantziz. Terminoak ez badira, esaldiaren mezu ezkutua edo ez hain ezkutua, baina izugarria da zenbateraino barneratuta dugun, zein erraz irteten zaigun sexismoz txertatutako adierazteko modua.



Ikastetxeko espazio banaketaren inguruan nahi dut zentratu nire gaurko proposamena. Eta, oraingoan, esperientzia arrakastatsu baten harira: badira jada lauzpabost urte gure ikastetxean martxan jarri genuela patio orduko antolaketa alternatibo bat. 



Bi egunetan, jolas kooperatiboak edo gure aiton amonetatik jasotakoak ezagutu eta gozatzeko aukera dute ikasleek, beraien ardurapean gelditzen delarik talde, espazio, material eta jolas antolaketa zein zainketa. 




Beste hiru egunetan, futbolak jarraitzen du jaun eta jabe izaten, baina aurten patio erdian gelditzen den espazio eder horren beste erabilpen bat ari gara planteatzen, baloiak ez dezan horrelako indar handia hartu eta futbola ez “hain agresiboa” praktikatu nahi dutenek ere aukera izan dezaten.  



Futbola erabat kentzea zaila egiten zaigunez, (eta pausoka egin beharreko bidea iruditzen zaigu, sendo baina poliki, urrats tinkoak izan daitezen eta ez bere horretan gelditzen direnak zuzendaritza taldea aldatzen denean, adibidez), futbolari espazio irabazten joan nahi dugu. 

 Aurreko gaiekin komentatzen genuen bezala, ikastetxean edo jendartean lantzeko erronkak ugariak dira, kurrikulumetik hasi eta egunerokotasunean komunikatzeko erabiltzen dugun adierazteko moduan bukatuta, tartean ikastetxeko arlo eta eremu guztiak sartzen direlarik. Hobeto esanda, erronka ugari baino etengabeko erronka esan beharko genuke, agian, erne egon eta berehala erantzun, ez utzi pasatzen sexismoaren, androzentrismoaren eraginez emakumeak baztertzen, ez ikusten edo gaizki tratatzen duen ezer ez.  


Eta horretarako lankidetza uste dut dela oso beharrezkoa, elkarri lagundu begiak zabaltzen, umorez hartu bai modernismoz mozorrotuta  etor daitezkeen erasoak, baina erantzun egokia emanez, ez etsi!
Erne, elkarren ondoan, elkarri aniamtuz, elkarri zainduz.

Bukatzeko, zer iruditzen, adibidez, albiste hauek?


Edo aurtengo otsailean argitaratutako gutuna?
El Foro las Mujeres y la Ciudad de Donostia-San SebastiĆ”n lleva aƱos pidiendo la incorporaciĆ³n de nombres de mujeres al callejero donostiarra, sin que hasta ahora podamos sentirnos satisfechas. Con cuentagotas, y lo ocurrido de 2011 a 2014 demuestra lo cierto de la comparaciĆ³n, ya que en estos aƱos se han dado nombre de mujer a una plaza (Benita Asas) y a un parque (Maritxu Guller), mientras que hombres han sido diez y otros tres se han incorporado en sendos cambios. Obviamente esto nos parece poco, sobre todo teniendo en cuenta que en el resto del callejero los nombres masculinos son predominantes.

Ea hurrengo urte amaieran egoera hau modu esanguratsuan aldatu dela esan dezakegun eta beste albiste mota irakurtzen dugun hortik aurrera!

.

2 iruzkin:

  1. Lan ona BegoƱa!
    Albisteak, bideoak eta gogoetak ere oso interesgarriak.
    Animo eta ondo segi

    ErantzunEzabatu
  2. Lan ona BegoƱa!
    Albisteak, bideoak eta gogoetak ere oso interesgarriak.
    Animo eta ondo segi

    ErantzunEzabatu