2015/12/19

ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN

Jendartearen edozein arlotan, emakume eta gizonen errepresentazioaren kopurua guztiz desorekatua dagoela argi dago. Ezberdintasun honetaz konszienteak garen/diren galdetzen badugu, erantzuna ezezkoa izango da; are gehiago, seguraski tontakeria bat dela eta leku guztietan “feminismoaren mamuak “ sumatzen ditugula entzungo genituzke.
Marcela Legardek ARGIAn egin zioten elkarrizketan honela adierazi zuen:


“...Jakina, oso ohikoa, zabaldua, emakumearen irudi eskasia hori esan nahi dut. Hala ohi da kultur, politika, kirol, zientzia eta gisako aldizkari eta agerkarietan. Aldiz, bestela da pertsonak –izan gizon, izan emakume–, gauzaki egiten dituzten aldizkarietan. Hor bai, hor emakume asko baino gehiago dago. Jo ezazu, adibidez, Espainian aurrerakoia omen den El País egunkarira, jo iragarki orrialdeetara, han bai, han asko baino gehiago dira emakumeak. Beraz, arlo batzuetan asko dira emakumeak eta haien errepresentazioak; beste batzuetan, aldiz, zero. Eta, horrekin batera, gorputzak edota gorputz zatiak lehenengo orrialdera ekartzen dituzten aldizkariak dituzu. Ikuspegiak dira, emakumeak gizartean duen espazioaren ikuspegiak, baina partzialak betiere. Horixe da arazorik larriena.”


Emakumeak espazio publikoetan duen errepresentazioa urria da, espazio fisikoetan zein birtualetan, idatzizkoetan zein ahozkoetan… eta zentzu honetan, herrian eta hirietan sexismoaren aztarnak nabariak dira. Honen harira, “hiri debekatuen mapak”, hiri batzuetan egindako azterketak non emakumeentzako gune arriskutsuak, ilunak identifikatzen eta hobetzeko proposamenak aurkezten diren. Adibidez, Azpeitian egindakoa.





Ohiana Ruizek eta Koldo Telleriak azaltzen dutenez, hiriak genero-rol maskulinoetatik pentsatuta daude, lan produktibora joateko eta ez jendarte honetan emakumeei dagozkien eginbeharretarako. Honen arabera, biztanleen %50a ez da kontuan izaten, ahaztuta dago.
Gure garai honetan, emakumeok lan produktiboan eta erreproduktiboan aritzen gara, etxetik kanpo egiten duguna gehi etxekoen zainketa (seme-alabak, gainerako senideak, etxeko lanak…).
Arkitekto hauen hitzetan, etxea bera ere maskulinitatearen isla da, non emakumeok egiten dugun lana ez da ordaintzen, ez du garrantzirik...hau dela eta, egun, etxebizitzetan, sukaldea ezkutatua egoten da, txikiak izaten da...  


Espazio birtualean genero ezberdintasuna eta sexismoa ere nabariak dira. Emakumeak apaingarri moduan agertzen dira, gauzatuak, hipersexializatuak… Sare sozialen bitartez zabaltzen den emakumearen irudia ere horrelakoa izaten da.  Noruegan, adibidez,, genero indarkeriaren indartzean emakumeen irudi hau hedatzeak daukan eragina ekiditzeko "Una de cada tres mujeres sufrirá violencia física o violencia de género a lo largo de su vida, a menudo por parte de su pareja, y por eso Care Norge, una entidad humanitaria de Noruega, ha querido dar un golpe en la mesa con un cortometraje que no deja indiferente a nadie."




Hezkuntza mailan, emakumeen errepresentazioa ere eskasa izaten da: testu liburuetan ikasten diren zientzialariak, historialariak, filosofariak…gizonak izaten dira. Gizartearen garapenerako emakumeek egin/egiten dituzten ekarpenak ez dira ikasgaietan bistaratzen.
Irakaskuntzan aritzen garenok, oso ohituta gaude mutilak patioaren erdigunean ikusten futbolean jolasten eta neskak ertzetan eserita… heziketa fisikoaren klaseetan neskak eserita ikustea ez da ezohiko, mutilak kirolaren batean aritzen diren bitartean (eskerrak hau poliki-poliki aldatzen ari dela).


Hauek dira, hezkidetzaren ikuspuntutik ikastetxeetan aztertu eta gainditu behar diren aspektuak:
  • Jolastokiaren antolaketa
  • Testu liburuetan, emakumeen ekarpenak bistaratzea.
  • Herrian, historiaren zehar egon diren emakume ospetsuen biografia ikertzea.
  • Komunetako eta geletako errotulazioak (oraindik ikus daitezke “sala de profesores”, “maisuen komuna”, “nesken komuna” eta horrelako asko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina