HIZKUNTZA, ZER KOMUNIKATZEKO?
Bidean gauza asko baldin badira egiteko ditugunak oraindik ere, Argentinan azken urte hauetan emakume bat izan dela estatuko presidentea gogora ekarri nahi dut, bideo hau zintzilikatu aurretik.
Aurrera
jarraituz, gaiko laburpenerako anekdota bat kontatzea iruditzen zait egokiena,
oso ondo jasotzen duelako, nire ustez, astean zehar jorratutako edukia.
Ourenseko
familia baten seme alabak hemen jaio, hemen hazi eta D ereduko eskola publiko batean
ari dira ikasten. Etxean galegoz hitz egiten dute. Haurrek oso ondo menperatzen
dute euskara eta lagunekin euskaraz (Aitorren
hizkuntza????) mintzatzeko ohitura dute. Gaztelania ulertzen dute arazorik
gabe. Semea da etxeko gazteena, nire alabaren taldeko kidea Haur Hezkuntzan
hasi zirenetik; horren harira harreman estua dut familia honekin, eta bereziki
aitarekin sarri eztabaidatu izan dut nire ustez hizkuntza sexista erabiltzeko
joera handia duelako; normalean emakumea zer esan jakin gabe gelditzen da baina
orokorrean nik exajeratu egiten
dudala komentatzen dit, horrenbesteraino ez dela. Beno, ba pasadizoa kokatuta,
hau da gertatutakoa: haur hau katekesira joaten da Lehen Jaunartzea egiteko
asmoz, gaztelaniaz, Galiziatik etorriko den familiari begira; beno, ba halako
batean oso kezkatuta irten da katekesitik eta amari galdetu dio ea Jesukristok
ez ditun maite emakumeak.
Amak,
harrituta
-
Baina nola ez, seme? Pertsona guztiak!
Semeak
-
Ez dut uste, ama. Apaizak eta katekistak “a todos los hombres” esaten dute behin eta berriro eta
inoiz ez “a las mujeres”.
Ama,
barrez:
-
Noski, seme, hori da “todos los hombres” esaten dugunean “todos los hombres y
todas las mujeres” esan nahi dugulako.
Semeak:
-
Baina ezinezkoa da! Nola esaten da, orduan, gizonezkoak bakarrik aipatu nahi
ditugunean?
Amak:
-
Berdin, “todos los hombres”
Orduan
semeak:
- Ba
ze gaizki, horrela ez dakigu inoiz zer esan nahi duen “todos los hombres”
esaten duenak. Eta gainera, Ez! Ez! Ez!, “todas las mujeres” ez dira “los hombres”,
ezin dira “todos los hombres” izan!
Pasadizo
hau kontatzearekin batera, (hitzez hitz jasotzen saiatu naiz) han etortzen zait
ama oker zegoela esatera! Semearekin bizi izandako anekdota hori eta gero hasi
dela garbi ikusten generikoak ez dutela balio benetako komunikaziorako,
fijatzen hasi dela orain beste begirada batekin eta arrazoia ematen didala
hainbestetan zuzentzen ibiltzen naizen horretan.
Eta
anekdota honek eman dit ideia ikerketa baterako: zergatik ez jarri ikasleak
teorian egoera “neutroak” direnen aurrean eta erreakzioak jaso ondoren
beraiekin zuzenean egin horien lanketa? Adibidez, gaztelanian, “los niƱos” gora
eta “los niƱos” behera aipatu, edozein testu liburuak dakarren bezala eta, klase
bukaeran, gustukoen izen jasoketa egiten ari garela komentatu eta “los tres
nombres de niƱos que mĆ”s bonitos te aprecen” idazteko eskatu. Zenbat egongo
dira neskatilen izenaz gogoratuko direnak?
Eduardo Galeano: EMAKUMEAK
Horretaz aparte, orokorrean ikastetxean gutxienez hilean behin, tutoretza orduetan bakarrik ez, jolas modura ariketa edo ekintza ezberdinak planteatu behar diegula ikasleei iruditzen zait, kontziente bihurtzen joan daitezen ze karga ideologiko sakona duen erabiltzen dugun hizkuntzak.
Horretarako, asmakizunak, ekibokoak, hitz jolasak eta abar erabil ditzakegu Haur Hezkuntzatik hasita nahi dugun mailara arte. Izugarri ona iruditu zait zentzu honetan, adibidez, ze “irakurketa” egiten duten ikasleak ikusita guk ia inongo filtrorik gabe irensten ditugun publizitateko irudien inguruan, Yolanda Dominguezen dokumentalean agertzen den bezala.
Eduardo Galeano: EMAKUMEAK
Horretaz aparte, orokorrean ikastetxean gutxienez hilean behin, tutoretza orduetan bakarrik ez, jolas modura ariketa edo ekintza ezberdinak planteatu behar diegula ikasleei iruditzen zait, kontziente bihurtzen joan daitezen ze karga ideologiko sakona duen erabiltzen dugun hizkuntzak.
Horretarako, asmakizunak, ekibokoak, hitz jolasak eta abar erabil ditzakegu Haur Hezkuntzatik hasita nahi dugun mailara arte. Izugarri ona iruditu zait zentzu honetan, adibidez, ze “irakurketa” egiten duten ikasleak ikusita guk ia inongo filtrorik gabe irensten ditugun publizitateko irudien inguruan, Yolanda Dominguezen dokumentalean agertzen den bezala.
Bukatzeko,
IEPA EUSKALDUN POLITIKARI PETOAK!!!!!
Emakumeak, zer?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina