2015/12/16

ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERAREN INGURUKO HAUSNARKETA


Batetik emakumeek historian zehar eginiko ekarpenak ikusezin bihurtzeko egin diren ahaleginak eta honek, hizkuntzan nola islatu den aztertu dugu aurreko asteetan. Oraingoan, emakumearen errepresentazioa eta denboraren erabilera aztergai dugu. Nola erabiltzen dira gure inguru gertuko espazio fisikoak, zenbat kale emakumeen izenekin?, zenbat monumentu emakumeak irudikatzen?...aipatzen ez bada ikusezina eginez. Guzti hau, gure ikastetxeetako espazioen erabileran islatzen delarik, eskolako  patioko erdiko espazioak eta handienak  futbola gustatzen zaien mutilez okupatuak izaten dira, bazterretako espazio estuak  neskak eta futbolean egiten ez dutenen artean banatzen diren bitartean. Hauek, askoz gehiago dira eta espazio txikiena erabiltzen dute, eta zer nolako jokaera izaten dute baloia urrun botatzen dutenean … Horrela, urte askotan zehar sozializatzen dira , heltzen da momentua, ikasleek, egoera hau normalizazioz bizi izaten  dutela (ikusezina). Komunen erabileraren inguruan Amelia Barquinek, mutilek pixa zutik egiten ikastea beharrezkoa ote den eta horrek maskulinitatearekin duen harremana eta bestetik, neskek eta mutilek komun desberdinak edukitzearen beharraz, eta honek dakartzazan ondorioak aztertu ditu.
Hezkuntzak, ikasleen garapen integrala bultzatu behar du eta bide honetan, ezinbestekoa da, ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak bermatzea. Beraz,egoera honek ikastetxeetako espazioen berrantolaketara garamatza.

Teknologi berrien korronteak gogor  jotzen dabiltza eta haize berriak  ekarri dituzte eta dakartzate, hortik, hauen erabilpena sistema patriarkala zalantzan jartzeko.
Ikus-entzunezkoetan ere asko esateko dago zer adierazten dute marrazki bizidun gehienek?, filmek?, iragarkiek? Emakumearen presentzia, zer nolakoa?.... Marrazki bizidun, film edo iragarkietan estereotipoak oso markatuta egoten dira kasu gehienetan; emakume sumisoak, lirainak, ahulak, beldurtiak, etxeko lanak egiten edo etxe barruko eta kanpokoak aldi berean egiten gizonezkoak aisialdian edo kanpoko beharretan dauden bitartean. Askotan, seme-alaben heziketa eta zaintzaren ardura soilik emakumearen zeregin bezala agertzen da.
Gizonezkoen estereotipoa, indartsua, oldarkorra, abenturazalea ...modukoak adierazten dituzte ikus-entzunezko gehienak.
Horregatik, ikasleek kontsumitzen dituzten entretenimendu bisualak sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko modukoak eskaini behar zaizkie. Eredu berdinkideagoak, eta anitzagoak.
Espazio berdinkideak izateaz gain, denboraren erabileraren kudeaketan ere berdinkidetasuna bermatu behar da.



Ikastetxean egin beharrekoak:
-          Espazio ezberdinen okupazioa eta erabilerak aztertu.
-   Institutu osoko okupazio eta erabilera hezkidetzaileak bultzatu, espazio guztietan aniztasuna bermatuz.
o   Kiroletan. (Denek parte hartzeko jarduera fisikoak bultzatu)
o   Jarduera alternatiboetarako espazio zentralak sortu (zibak, trukamen, sokasaltoak, pinpon, malabarak, igela, horma-arbel erraldoiak, patinak…)
o   Jolas kooperatiboak sustatu.
-          Ikus-entzunezko materialak aztertu eta hezkidetzaileak direnak sailkatu.

-          Teknologi berrien erabilpenaren onurak eta arriskuez ohartarazi.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina