2015/12/17

Emakumeen errepresentazioa, nola?



Sozializazio prozesuan hezkuntzak duen garrantzia ez du inork ukatzen eta askotan esan dugun  bezala, erronkarik handienetarikoa da ikasleak, neskak eta mutilak berdintasunean jeztea da. Horregatik ere, neska eta mutilen errepresentazioaren garrantzia espazio fisikoetan oso inportantea de ere. Eta hau lortu ahal izateko esku hartze kontziente, planifikatua, adostua eta integratzailea beharrezkoa da.


Bestaldetik jolasa funtsezkoa da haurren garapen prozesuan; zentzumenak estimulatzeaz gain, garapen intelektuala suspertu, emozio positiboak indartu eta komunikazio eta jendarteratze tresnak sendotzen laguntzen du. Jolasaren magia edozein lekutan sor daiteke: etxean, eskolako jolastokian, osasun zentroan, denda batetan …

Garai batetan haurren jolastoki nagusia kalea zen, hura zen jolasaren oinarrizko eskenatokia eta bertan ematen ziren errealitatea esploratzeko aukera eta bideak. Gaur egun jolaserako kanpo espazioaren erabileran kaleak lehen zuen pisua galdu du eta haren lekua ikastetxeetako jolastokiak hartu du kasu askotan. (Miren Vives eta Patxi Larrañaga- Arkitektoak).

https://urbesforall.files.wordpress.com/2015/03/eskola-jolastokiak.pdf

Espazioak, banatzeko eta sailkatzeko balio du: haurrak hemen, zaharrak han, emakumezkoak leku batean, gizonezkoak bestean. Espazioak gizarte banaketez dihardu, hierarkiez, pertsona taldeen arteko mugez. Espazioa ikertuz gero, gizarte baten ezberdintasunak aurki ditzakegu. Eskola ez da salbuespena, eta eskolako espazioaren erabilera ikertu dugu, bertan agertzen diren hierarkiak aztertzeko. (Petxarroman, Begoña eta Moral, Beatriz: FARAPI Elkarteko kideak). 
http://www.hikhasi.eus/artikulua/1634


Espazio fisikoen beste alderdi bat da bertako segurtasunaren pertzepzioa. Hiri debekatuen mapak egin izan dira gure inguruko leku askotan. Helburua: emakumeek beraiek haientzako irisgarritasun eta segurtasun eskasa duten gune ilunak identifikatzea, aztertzea eta hobekuntza proposamenak martxan jartzea.

Adibidez Donostian egindako puntu kritikoen mapa:


Baina espazio birtualak ez dute garrantzia gutxiago. Nolakoa da errepresentazioa espazio birtualetan?

Egun konektibitatearen garaian, informazioa eskuratzeko aukera ezin hobeak ditugu baita sare sozialak sortu eta eraikitzeko. Eta hau ez da nakarrik helduentzako aukera, ikerketa desberdinek aipatzen duten bezala adin txikikoak ere erabiltzaileak dira eta gero eta gehiago, gainera.

Hau guztiak ez du bermatzen genero ikuspegia barneratuta dagoela espazio birtualetan. Zorionez badaude hainbat gune oso interesgarriak, eredu desberdinak eskaintzen dituztela eta patriarkatuaren hierarkiatik alde egiten dutela:





Baina interneten gauza asko aurkitu daitezke eta gehienek ez dute hau kontuan izaten.

Garbi dago teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea ezinbestekoa dela emakumeen jabekuntza eta talde-antolakuntza sustatzeko gaitasunak lantzea baita internet eta sare sozialak beldur gabe erabiltzekoak ere. Baina sistemak berak ez du erraza jartzen emakumeentzako:


Aniztasunaren errepresentazioaren garrantzia ikus-entzunezko eta espazio literarioetan.

Jakin badakigu internet eta telebista asko erabiltzen direla aisian eta bide hauetan irudia erabiltzen dela komunikatzeko.

Telebistan ikusten dena telesailak dira, dudarik gabe. Baina gazteek gehien ikusten dituztenak oso estereotipatuak diren emakume eta gizon erakusten dituzte, baita rolak eta beraien arteko harremanak ere (janzkera, gorputza, ...).

Oso zaila izango zen telebista desberdinetan botatzen dituzten programak aldatzea, horregatik hezkuntza Sistemaren erantzukizuna izango da:
  • Ikasleei kontsumitzen dituzten ikus-entzunezko entretenimendu desberdinetan sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta literarioa eskaintzea.
  • Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak eta literarioak bistaratzea



Denboraren erabileraren kudeaketa berdinkidea.

2013ko EUSTATen datuen arabera, oraindik erabilera desberdina dugu emakumeek eta gizonek etxeko-lanetan eta zaintza kontuetan. 

Egoera honen aurrean dugun erronka da ikasleak berdintasunean heztea:

...En Educación, el reto principal cuando empezamos a trabajar sobre la violencia de género no sólo es dominar la distinción sexo/género, sino hacer ver a nuestro alumnado cómo la diferencia sexual ha sido el principal recurso para construir la injusticia de la desigualdad social entre hombres y mujeres.

Ser hombre era sentirse mejor y superior a las mujeres, a las que se asignaba un status inferior y una identidad femenina que debía incorporar la aceptación de la privilegiada posición del hombre y la sumisión al mismo para que pudiera disfrutar de sus privilegios...

...El modelo único de familia tradicional, basado en una estricta división sexual del trabajo, ya no está vigente. La mujer ha conquistado su derecho a participar en el mercado laboral y, aunque esto debiera haber conllevado cambios en los hombres, dicha evolución masculina está aún pendiente.

Las mujeres han logrado su derecho a tener un empleo, pues les garantiza autonomía económica y parte de su desarrollo personal, además de una mayor renta del núcleo familiar. Sin embargo, la mayoría de los hombres no han renunciado a sus privilegios domésticos y, frente al estrés de superwoman, disfrutan de mayor tiempo libre. Son hombres machistas que viven lo doméstico como un castigo y defienden para sí mismos el privilegio de no tener que realizarlo... 

... Por ello, desde la acción educativa debemos colaborar para hacer ver que la falta de corresponsabilidad por los hombres es un abuso privado, un robo del tiempo personal de la compañera.


Una injusticia que rompe parejas y que no sólo dificulta la vida cotidiana, sino que se convierte en una perfecta estrategia para frenar la igualdad de oportunidades. Frente a ello, el objetivo  educativo mínimo debe ser al menos que se logre el consenso de nuestro alumnado en torno a tres ideas eje:
  1. Todos los miembros de la familia tienen derechos y obligaciones
  2. Las parejas del futuro deben construirse desde el equilibrio en las responsabilidades domésticas y en la distribución del tiempo.
  3. Tener habilidades relacionadas con las tareas domésticas permite autorrealizarse y no depender (abusar) de nadie.

Los alumnos y las alumnas deben denostar un modelo familiar basado en el abuso del tiempo de la pareja y de la exención de responsabilidades, que son tan propias de él como de ella ... (Miguel Ángel Arconada Melero).

Izan ere badira ikastetxe asko lan hauetan murgilduta. Ikastetxeko diagnostikoa egiterakoan hemen aipatu diren hainbat eremu aztertzen dira, hala nola, jolastokia eta ikastetxeko beste espazioen erabilera, neska eta mutilen partaidetza ikastetxean, ... Horregatik neurri desberdinak hartzen ari dira eta esperientzia desberdinak aurrera eramaten ari dira.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina