Tratu
onen inguruan hausnartzen badugu eta bloke honen ondoren zera azpimarratu
nahiko nuke:
Amaia Portugal-ek azaltzen duen azken ikerketen arabera ez dagoela sexuak baldintzatutako
patroirik gizonen eta emakumeen arteko garunean, nahiz eta ezaugarri batzuk ohikoagoak diren emakumeetan, gizonezkoetan
edota bietan berdin. Hau da, ezin ditugu gareunak bi kategoriatan sailkatu. Ez
dago garun maskulino ezta femeninorik ere”
Bestalde,
Irati Fernandez-en etxe barruan eta
etxetik kanpo emakumeek eta gizonezkoek
denbora eta espazioa ulertzeko dituzten modu ezberdinak ere oso interesgarria
iruditu zait, izan ere, askotan dedikazio ordu kopuru eta denbora berdina edo
ekitatiboa den arren, lan mota edo karga oso desberdinak dira emakumeak eta
gizonezkoak egiten dituena, eta adibideak jartzeko, gizonezkoak eskaintzen
dizkion orduak etxetik kanpo, denbora librea eta kirolarekin daude lotuta, eta
emakumeak esparru pribatuan eta etxeko lan eta organizazio lanekin.
Azkenik,
zaintzaren inguruko hausnarketa ere
interesgarria iruditu zait. Gaian zehar, ordea, zaintza hitza zentzu txarrean
eta kutsaturik dagoela aipatzen dute. Denok behar dugula zaindu eta zainduak
izan, noski, bestela hil egingo ginatekeela.
Egia da, ordea,
zaintza lan hauen emakumeek hartu dituztenez, estatuak ezta sistemak ez dituela
kontuan hartu, irtenbide bat bilatu. Gainera, gaizki ikusiak daudela
ondorioztatu dezakegu, eta honen ondoriozko da adibidez, hezkuntzako lehen
etapetan gizon eredurik ez egotea (haurreskola eta HHn), ez zahar-egoitzetan,
enfermera gehienak neskak izatea, etabar luze bat.
Prestigiorik
eza eta ordaindurik gabeko lana dela argi dugu, eta honek behar eta merezi duen
estimua lortu arte ez dugu aldaketarik ikusiko nire ustez genero-aniztasunean,
hots, emakumeen lanak izaten jarraituko dute. Hortaz, eta pasa den Martxoak 8ko
greban aldarrikatu bezala, zaintzak beharrean bizitzak erdigunean jarri behar ditugu. Zaintzak beharrezkoak eta positiboak direla bai,
baina konpartituak behar dutela izan ere bai!! Konpartituak eta alternatuak
(Fernandezek dioen moduan kanpoko espazioko lanen eta denbora librearen eskubidea
emakumeok ere badugulako!)
Hemen tratu honen dokumental oso ona uzten dizuet, Malagako
gazte batzuek sortua. Askorentzako egoera eta eszena ohikoak diren tratu txarrak
ageri dira (batez ere bikoteen arteko indarkeria). Horietako asko oilo-ipurdia
ere jartzen dituztenak! Lan egiteko modu hau oso egokia iruditzen zait,
hezkuntza formalean gero eta ahaztuagoa dagoen antzerki eta ez ohikoa den
komunikazio modu hauek lantzeaz gain, gai sozialak lantzeko aukera paregabea
iruditzen zait! Besteen azalean jarri eta sentsibilizatzeko aukera bermatu eta
ikaskuntzan aurrera eginez ahalbidetzen diela ikusi dezakegu dokumentalean
zehar. Halaber, web gune hau Por Los Buenos Tratos .
Iazko urteetako
post-etatik Argiñerena
aukeratuko nuke, jarritako PECERA dokumental motza asko gustatu zaidalako,
baita ekonomia
solidarioko materiala ere.
Hezkuntzan
dugun erronka eta nik ere erronka pertsonaltzat dudana zera litzateke: ikasleek
harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentzietan heztea. Nolabait,
harreman positiboen eraikuntzaren garapena eta lantzea, oinarrizkoa baita tratu
onak eta elkarbizitza eta ongizatean bizi ahal izateko. Balio hauetan heztearen
beharra oso garrantzitsua iruditzen zait, halere, uste dut tresnak eta
formakuntza beharko nukeela kasu eta testuinguru edo ikasgela batzuen aurrean.
COSECHA ROJA- Campaña contra la violencia de género en
Bolivia