2019/03/23

TRATU ONEN BILA!!




Irati Gaztelurrutiaren “Tratu onak sustatzen “ post-a aukeratu dut. Bertan, lehen partean, sentimenduen eta norberarekiko tratu onen  inguruan hitz egiten du.
Letra-zopa bat aurkezten digu, gaian agertzen diren kontzeptuak topatzeko.
Beldur barik programaren “tratu onen” gaineko bideoa eta “Amodio zintzoen gida” baliabideak erakusten digu.
Planteatzen dituen erronkak hauek dira:
· Tratu onak kontzeptua ezagutaraztea eta gure egunerokotasunean erabiltzen dugun hiztegian, imajinarioan, normalizatzea.
· Maitasun tradizionalarekin, hots erromantikoarekin amaitu eta maitatzeko era berriak zabaltzea.
· Curriculumean tratu onen agerpena sustatzea.
· Parekidetasunetik sortutako harremanak eraikitzea.
· Jendarte hetero-normatiboan oinarritutako estereotipoen sortutako segurtasun eza eta autoestimua desagertzea.
· Auto-irudia eta auto-maitasuna sustatzea.




Argi dago erronka hauek ezinbestekoak direla, baina nik zerbait gehiago konkretatuko nuke:
·        Mutilek adibideak argi ikusi behar dituzte. Horretarako;
o   Etxeko-lanen inguruko jarduerak planteatu behar dira, beraiek egoera ikusteko eta horren inguruan erreflexioa egiteko.
o   Ereduak diren gizonezkoekin tailerrak antolatu; gurasoak zein ikasle-ohiak. Praktika onak.
·        Nesken kasuan, berdin.
·        Kasu bietan, eztabaidak antolatu, gaia plazaratzeko, hori bata modu bakarra kontzientzia pizteko.
·        Irakasleagoa eredua izatea. Antolatzen diren ekintza eta jardueratan.

Sarean aurkitu ditudan baliabide batzuk aurkezten dizkizuet,

   Ø     Abestiak
o   Medianenas & milhombres 



   Ø      Bideoak:
o   Gizon berrien hitzak:  https://youtu.be/ySwGFrFTi7g
h

h

Erantzunkidetasuna helburu

       Hasteko, hona hemen sortu ditudan lelo biak:



Iazko post-en artean, “Tratu onak sustatzen” izenekoa aukeratu dut. Irati Gaztelurrutiak idatzi zuen eta, nire uste apalean, gaiaren inguruan ikuspuntu interesgarria plazaratzen du.
Asko guztatu zait berak idatzitako esaldi hau: “Hortaz, gure erantzukizuna  ere bada, tratu onen epidemia goxo hau hedatzea.”. Ederra zinez! Epidemia kontzeptua tratu onekin lotzea itzela iruditu zait.

Gainera, planteatzen dituen erronkak guztiz burutsuak direla pentsatzen dut.

Tratu onak lantzeko orduan, berauk ezartzeko estrategiak ikasleei eskaintzea oso beharrezko dela uste dut. Bideo labur honetan hainbat aipatzen dira. Estrategia hauek zerrendatzea eta guztion bizitzan aplikatzen hastea ez da batere ideia txarra.

Bestalde, beste bideo honetan tratu onen ezaugarriak bistaratzen dituzte Zuazola
institutuko ikasleek.


Tratu onei dagokienean, nik uste behinik behin, hezkuntza munduan ezinbestekoa dela erantzunkidetasuna lantzea. Nire ustez berdintasunean hezteko funtsezko urratsa da.
Zaintza lanen partekatzearen beharraz ikastetxeetan hausnartu eta lantzea guztiz beharrezkotzat jotzen dut.


Bukatzeko, betidanik pentsatu izan dut hezkuntzaren helburu lagaezina dela elkarbizitza positiboa sustatzea. Ezin da elkarbizitza positiboa izan justua ez bada, eta une honetan gertatzen den bezala, zaintza lanen zama partekatzen ez bada justua izatetik oso urrun gaude.
Bai hezkuntza munduan, bai jendartean, xede bi hauen alde lanean hasten bagara, bide onean egongo gara, nire ustea da.
Horregatik Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri duen ekimen hau oso interesgarria iruditzen zait.

ZAINDU DITZAGUN GURE HARREMANAK!






Chalkboard Generator


Asteko honetako gaia konplexua eta sakona dela esango nuke, gure egunerokotasunean eta geure buruarekin zuzen zuzenean loturik dagoelako gai hau. Nik azpimarratu ditudan ideiak, zaintza eta maitasun erromantikoa izan dira. Zaintza, gure bizitzetako ardatz bezala ikusten dudalako, zaintzarik gabe ezingo ginelako bizi, baina, zaintza polita beizain pisutxua izan liteke, eta argi ikus dezakegu zaintza lanare zama zenek daraman kasu asko eta askotan, EMAKUMEAK. Horregatik, zaintzaren inguruan hitz egin beharrean gaude, beharrezkoa dugulako baina, ez delako justua pertsona konkretu batzuen ardurapean soilik geratzea. 

Bestalde, maitasun erromantikoa gure arteko harremanetan oztopo handi bat dela argi daukat, tratu onetatik urrun geratzen delako. Maitasun erromantikoaren atzean, botere harremana, jeloskortasuna, mesfidantza... eta hainbat gauza daude izkutaturik. Aipatutako hitz hauek noski, ez dira tratu onen lagun, horregatik, orain artekoa desikasi eta aske maitatzen ikasi beharrean gaude, noski errez esaten da, baina, maitasun erromantikoa barru arte sartua dugu eta lan handia da ikasitako guzti hori benetan geure buruetatik kentzea. Hala ere, posible da eta harreman egoki eta osasuntsuak sortzeko ezinbestekoa dugu! 


Zaintzaren eta lanaren alde ilunetako bat azaltzen duen bidio interesgarri bat txertatzea pentsatu dut:




Maitasun erromantikoaren inguruan hitz egiterakoan gustoko dut, Brigitte Vasallok dioena entzun eta hausnartzea. Hemen bere bidio labur bat:



Aurrez, esan bezala gai konplexua da oso gertukoa delako, eta horregatik da beharrezkoa hezkuntzan guzti hau lantzea. Harreman osasuntsu eta askeak eraikitzeko, denon onerako noski! Geure burua zaintzetik hasi eta ingurukoak maitatzen/ errespetatzen ikasi arte. Erronka zaila izan arren, ezinezkoa ez da, eta ikus dezakegu jendartean harremanak eraikitzeko modua aldatzen joan dela, horregatik tratu honen helburua ere bete daitekeela esan genezake.


Amaitzeko, iazko lanetatik, honako  hau aukeratu dut, aipaturiko erronkekin ados nagoelako.

2019/03/22

BERDINTASUNAREN ETA TRATU ONAREN BIDEAN


Izenburu bezala II. Hezkidetzaren Planarena hautatu dut, aste honetako gaiarekin lotuta dagoelako. Gaian zehar jorratutako hiru ideia azpimarratu nahi ditut:


Aurreko ikastarokideen artean Marivi Fernandezen posta aukeratu dut. Oso ondo argudiatuta eta material interesgarri eta berri pila, haien artean: “Decálogo para los hombres europeos en materia de corresponsabilidad”

Eskola osoan lantzeko hainbat planteamendu/eredu/programa egoki aipatuko ditut.
  • Pentazitate eredua: trataera integratzailea, hezkidetzailea eta irakasle guztion inplikazioa eskatzen dena.  


  • Programa Golden 5. Gipuzkoan asko garatu da eta mooddle batean material guztiak daude zintzilik. Mari Jose Lerak emandako hitzaldi baten bideoa txertatzen dut Golden 5 programa ezagutzeko. 




  • Programa Tutoría entre iguales. Berdinen arteko tutoretza  bultzatzen da. Ikasle nagusienak txikien ardura hartzen dute eta tutore modukoak izango lirateke. Oso emaitza onak ematen dituen estrategia da.

Hezkuntzan lantzeko erronkak:
  • Eskola komunitate osoa sentsibilizatu tratu onen inguruan, eta gaiaren inguruan lankidetza sustatu.
  • Autoezagutza lantzeko dinamikak sustatu, norbanakoaren alderdi on guztiak identifikatuz.
  • Curriculumean, zeharka, arlo eta une guztietan, adimen emozionala txertatu.
  • Ikasleak ikastetxearen antolamenduan eta arautegia egitea eta aplikatzerakoan inplikatzea. Ikastetxea eta honen antolakuntzaren parte sentitzen badira bere sentituko dute eta dena ondo joan dadila gehiago saiatuko dira.
  • Harremanetarako estrategiak garatzen lagundu ikasleei, bereziki kalitatezko komunikazioa ahalbidetzeko baliagarriak izan daitezkeenak.  Eta gu ere, irakasle bezala, horretan saiatu, ereduak izan.
  • Eguneroko harremanetan ematen diren tratu txarrak identifikatzea, hausnartzea, kritika gauzatzea eta erreziklatzea.
  • Erantzunkidetasuna eta zaintzaren garrantziaz jabetzea eta lekua ematea.
  • Maitasun erromantikoaren aurrean kritikotasuna landu eta beste maitasun eredu batzuk balorean jarri. 

TRATU ONAK

Astean zehar hainbat gauza interesgarri aipatu badira ere, nire ustez honakoak dira aipamen berezia merezi dutenak: 





Iazko ikastarokideen postak irakurri ostean, Patricia Oregiren Kalitatezko harreman positiboak sustatuz izeneko posta hautatu dut. Bertan, harremanei buruzko hausnarketa sakona egiteaz gain, hainbat baliabide interesgarri ere eskaintzen dizkigu. 
Interesgarria da duela hainbat urte zenbait bailaratan martxan jarri zen Harremonak izeneko egitasmoa. Egitasmoari buruzko informazioa interesatuz gero, ondorengo bideoa ikustea gomendatzen dizuet!
                                 

Maitasunaren gaiak ere badu zeresana tratu onei dagokienean eta benetan garrantzitsua da hori gizarteari ikustaraztea.



Ikasleekin gaia lantzeko Steilas sindikatuaren Tratu Onak izeneko unitate didaktikoa benetan aproposa iruditu zait; gaia lantzeko hainbat baliabide eskaintzen baititu aipatutako gidak.

Tratu onen gaia ikasleekin nahiz jendartean lantzea ez lan erraza, honakoak dira nire ustez erronka nagusiak:

  • Hezkuntza komunitatearekin autoezagutza lantzea. 
  • Hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea.
  • Maitasun erromantikoaren ideia deseraikitzea.
  • Zaintza lanek generorik ez izatea.
  • Norbanakoaren garapen autonomoa sustatzea.

TRATU ONAK


Tratu onen inguruan hausnartzen badugu eta bloke honen ondoren zera azpimarratu nahiko nuke:
Amaia Portugal-ek azaltzen duen azken ikerketen arabera ez dagoela sexuak baldintzatutako patroirik gizonen eta emakumeen arteko garunean, nahiz eta ezaugarri batzuk ohikoagoak diren emakumeetan, gizonezkoetan edota bietan berdin. Hau da, ezin ditugu gareunak bi kategoriatan sailkatu. Ez dago garun maskulino ezta femeninorik ere”
Bestalde, Irati Fernandez-en etxe barruan eta etxetik kanpo emakumeek eta gizonezkoek denbora eta espazioa ulertzeko dituzten modu ezberdinak ere oso interesgarria iruditu zait, izan ere, askotan dedikazio ordu kopuru eta denbora berdina edo ekitatiboa den arren, lan mota edo karga oso desberdinak dira emakumeak eta gizonezkoak egiten dituena, eta adibideak jartzeko, gizonezkoak eskaintzen dizkion orduak etxetik kanpo, denbora librea eta kirolarekin daude lotuta, eta emakumeak esparru pribatuan eta etxeko lan eta organizazio lanekin.
Azkenik, zaintzaren inguruko hausnarketa ere interesgarria iruditu zait. Gaian zehar, ordea, zaintza hitza zentzu txarrean eta kutsaturik dagoela aipatzen dute. Denok behar dugula zaindu eta zainduak izan, noski, bestela hil egingo ginatekeela.
Egia da, ordea, zaintza lan hauen emakumeek hartu dituztenez, estatuak ezta sistemak ez dituela kontuan hartu, irtenbide bat bilatu. Gainera, gaizki ikusiak daudela ondorioztatu dezakegu, eta honen ondoriozko da adibidez, hezkuntzako lehen etapetan gizon eredurik ez egotea (haurreskola eta HHn), ez zahar-egoitzetan, enfermera gehienak neskak izatea, etabar luze bat.
Prestigiorik eza eta ordaindurik gabeko lana dela argi dugu, eta honek behar eta merezi duen estimua lortu arte ez dugu aldaketarik ikusiko nire ustez genero-aniztasunean, hots, emakumeen lanak izaten jarraituko dute. Hortaz, eta pasa den Martxoak 8ko greban aldarrikatu bezala, zaintzak beharrean bizitzak erdigunean jarri behar ditugu. Zaintzak beharrezkoak eta positiboak direla bai, baina konpartituak behar dutela izan ere bai!! Konpartituak eta alternatuak (Fernandezek dioen moduan kanpoko espazioko lanen eta denbora librearen eskubidea emakumeok ere badugulako!)
Hemen tratu honen dokumental oso ona uzten dizuet, Malagako gazte batzuek sortua. Askorentzako egoera eta eszena ohikoak diren tratu txarrak ageri dira (batez ere bikoteen arteko indarkeria). Horietako asko oilo-ipurdia ere jartzen dituztenak! Lan egiteko modu hau oso egokia iruditzen zait, hezkuntza formalean gero eta ahaztuagoa dagoen antzerki eta ez ohikoa den komunikazio modu hauek lantzeaz gain, gai sozialak lantzeko aukera paregabea iruditzen zait! Besteen azalean jarri eta sentsibilizatzeko aukera bermatu eta ikaskuntzan aurrera eginez ahalbidetzen diela ikusi dezakegu dokumentalean zehar. Halaber, web gune hau Por Los Buenos Tratos 
Resultado de imagen de tratos buenos
Iazko urteetako post-etatik Argiñerena aukeratuko nuke, jarritako PECERA dokumental motza asko gustatu zaidalako, baita ekonomia solidarioko materiala ere.
Hezkuntzan dugun erronka eta nik ere erronka pertsonaltzat dudana zera litzateke: ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentzietan heztea. Nolabait, harreman positiboen eraikuntzaren garapena eta lantzea, oinarrizkoa baita tratu onak eta elkarbizitza eta ongizatean bizi ahal izateko. Balio hauetan heztearen beharra oso garrantzitsua iruditzen zait, halere, uste dut tresnak eta formakuntza beharko nukeela kasu eta testuinguru edo ikasgela batzuen aurrean.


COSECHA ROJA- Campaña contra la violencia de género en Bolivia




2019/03/21

TRATU ONAK, GURE BAITAN HASTEN DIRA



Pasaden urtetako posten artean Aurreiritziak tratu onen etsai! Leire de Miguel Martinezen posta aukeratu dut. Irudia tituluaren adierazgarria dela uste dut, eta aipatzen du egun hauetan entzun ez dudan ideia: gizartean dauden aurreiritziak kalte egiten digute, gizarteak emakumeekin ( eta desberdinak direnekin) ez dauka harreman osasuntsua.

Horren inguruan  ikasleekin lantzeko materiala aipatzerakoan, oso ona iruditzen zait irakurgaietan topatu dudan TOPIKOEKIN JOLASEAN bideoa. Eztabaida eta hausnarketa bultzatzeko balio du.

Nafarroako gobernuak argitaratutako amodio zintzoen gida  interesgarria oso iruditzen zait

Eta, harreman eta tratu onak gazteekin lantzeko “lo malo” abestia aktualitatekoa eta era positiboan lantzeko balio du.
Abestiaren hitzetan irakurri dezakegu: “letra la noche es para mi…” eta “yo decido el cuando el donde y el con quien”. Testua  oso adierazgarria da: ahalduntze modu bat da abesti hau, hau da gure burua maitatzeko era zuzena.

Voy a salir, no más fingir, no más servir
La noche es pa' mí, no es de otro
Te voy a colgar, ya no hay vuelta atrás
Si me llamas no respondo

Tira porque te toca a ti perder
Que aquí ya se perdió tu game
Tiro porque me toca a mí otra vez
Solo con perderte ya gané

Pero si me toca, toca, tócame
Yo decido el cuándo, el dónde y con quién
Que voy a darme a mí de una y otra y otra vez
Lo que tanto me quité, que pa’ ti tan poco fue

Y yo voy, voy, voy lista pa’ bailar
Porque tú 
hoy, hoy me has hecho rabiar
Y yo voy, voy, voy lista pa’ bailar
Tengo claro que no me voy a fijar

En un chico malo, no, no, no
Pa’ fuera lo malo, no, no, no
Yo no quiero nada malo, no, no, no
En mi vida malo, no, no, no, no



Gizarteak, eta Hezkuntzak dituen erronkak erreparatzean, ilargipean irratsaioan Olatz Berastegiri entzundakoak oinarri bezala hartuta, hauek direla esango nuke:
 1) Gure burua eta gorputza ezagutu eta maitatu: autoestima landu
2) Ondoan ditugunak errespetatu eta onartu diren moduan: tratu onak guretzat nahi badugu bestekin hasi .
3) Ondo sentiarazten diguten gauzak egitea, jakin behar dugu ezetz esaten
3) Ondo sentiarazten gaituzten pertsonekin egotea, jakin behar dugu harreman osasuntsuak bilatzen
4) komunikatzean argiak izan:  naizena eta nahi dudana agertu, bestearen beharrak kontuan izaten.
5) Bikote harremanetan partaide biek dute ardura harreman onak egon daitezen, ezin dugu beti besteari bota errua, gure ardura harreman osasuntsuak izaten badugu ere; adibidez  naskatuta banago nik beti komuna garbitzen, errespetuz adierazi beharko nuke  txandaka egitea nahi dudala.




2019/03/20

TRATU ONAK BAI!





TRATU ONAk izango baditugu, lehenengo urratsa gure buruari so egin eta atsegin ditugun gauzen inguruan gogoeta egiteko introspekzioa egin beharko dugu. Izan ere, besteekiko harremanekin batera, norbere burua ezagutzea eta maitatzea ezinbestekoa da ongizatezko bizitza emozional baterako.


Zentzu honetan, hezkuntza esparrutik ikasleek harreman osasuntsu eta onuradunak bilatzen eta eraikitzen ikasten lagundu behar ditugu, bi norabideetan:

Indarkeria eta dependentzian oinarrituta dauden harremanak aztertuz, kritikatuz eta deseraikiz.
Izan ere, Telebistastik, musikarengandik edo gizartearen bitartez oro har gazte askok maitasun erromantikoaren patroiak edo harremantzeko bestelako modu ez osasuntsuenak eskuratzen dituzte.

Barne- zein kanpoko-harreman positiboak eraikitzeko pautak luzatuz.
Hezkuntzaren erdigunean zaintza jarri behar dugu. Zaintzak nolabaiteko kutsu negatiboa du gaur egun, “zama” bihurtu baitugu. Batik-bat gizonek modu positiboan hartu behar dituzte heziketaren eta etxearen inguruko betebeharrak.

TRATU ONEI buruzko ondoko dekalo honetan, gai honi buruzko zirrikitu gakoak agertzen zaizkigu:


1. Norbere burua maitatzea. 2. Ondokoak entzun eta zaintzea. 3. Beste pertsonaren pribatutasuna errespetatzea eta ez kontrolatzea. Zeloak kanpora!4. Beste pertsonaren askatasuna eta izaera errespetatzea.5. Genero estereotipo diskriminatzaileak alboratzea.6. Genero desberdinasunaren kontra aritzea.7. Lan domestikoak partekatzea eta elkarri-laguntzea. 
8. Tratu txarrik ez ematea. 9. Beste pertsonak ez molestatu piropo nahiz beste akoso-moduekin.10. Jarrera matxistak deuseztatzea 


Elkarbizitza positiboa eraiki behar dugu da: berdintasunez, elkartasunez eta askatasunezko harremanak sustatuz, pertsona bakoitza bere identitatearekin gustura dagoela, gutxietsia sentitu gabe eta beste batzuk gutxiesteko beharrik gabe.


Iazko post-en artean Marivi Fernández-en "Tratu onak" aukeratu dut, bertan, tratu onei buruzko hausnarketa sakona egiteaz gain, askotariko baliabideak luzatzen baitira: bideoak, eskemak, dekalogo eta gomendioak...



Horiei denei, “Los BuenosTratos” (55 min) izenburua duen dokumentala proposatu nahi dut ikasleekin gelan lantzeko. Bertan, Malagoko DBH-ko hiru ikastetxeetako nerabe talde desberdinek maitasunari, harremanei eta tratu txar/onei buruz hausnartu egiten dute. Antzoki batean girotuta dago eta ikasleek haien esperientzia txarrak kontatzen dituzte, denen artean harremantzeko beste modu posibleak aztertzen dituztelarik. 2009 urteko Malagako Zine Jaialdian aurkeztu zen dokumentala:

https://vimeo.com/37297041