2023/01/14

Eman bide!

Zorionekoa inoiz arzalpena hartu behar izan ez duen emakumea! 


Amaia Nausiak Gizonek-gauzak-azaltzen-dizkidate Berrian argitaratutako artikuluan hizlari zela gertatu zitzaiona kontatzen du. 

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak dio berari esparru bakarrean aitortu zaiola autoritatea, feminismoaz ari denean. 

Deigarria egin zait irakurtzea emakume batzuk oraindik  duten boterea izkutatzeko joera dutela. Gauzak horrela ez du ematen plazara salto egiteko gogo handirik, ezta? 

Gizona nagusi den esparruetan emakumeak izan ditzakeen zailtasunen analisi sakona eginda astinduko ditugu “mea culpa” asko eta konplizeak aurkituko ditugu hemen eta han diren ahalduntze eskoletan.


Ausartu ziren aurretik emakume batzuk eta botere handia lortu ere bai. Horietako batzuk gizonen lidergo estilora makurtu behar izan ziren neurri batean. June Fernández-en “Abrir el melón” liburuan jasotzen denaren arabera Angela Merkelek esana da “Boterea eta subirotasuna hertsiki lotzen zaizkio ahots ilun eta sakon bati”. Horregatik politikan emakume izateagatik izan zuen desabantailarik handiena ahots kirrinkaria izan zela dio elkarrizketa batean. Margaret Thatcher berak ere ahots-lezioak hartu behar izan zituen kanonak eskatzen zuenera hurbiltzeko.


Ez zuten beldurrik erakutsi Covid-19aren aurkako borrokaren analisiak ezagutzera emandako hainbat emakume politikarik; modu propioak arrakastaz ezarri zituzten. Forbes aldizkari ospetsuak aitortzen duen bezala, Covid-19aren aurreko neurri egokienak hartu zituztenen artean nagusi dira hainbat herrialde gobernatzen dituzten emakume hauek: Jacinda Ardern (Zelanda Berria), Katrín Jakobsdóttir (Islandia), Erna Solberg (Norvegia), Sanna Marin (Finlandia), Mette Frederiksen (Dinamarca), Tsai Ing-wen (Taiwán), Angela Markel (Alemania).


Eskola esparruari dagokionez parte-hartzea bultzatzeko material mordoa aurki dezakegu  Gurekin bada, izango da proposamen didaktiko izugarrian. 

Alde sozial edo kolektiboan bidegabekeriaren parte ez izateko ekimen xumeak egin ditugu gurean: adinez nagusiagoak gaztetxoagoen jolas orduetan futbola ez diren jardueren proposamena eta talde kohesioa indartzen duen NI, ZU, GU proiektua.

Gela esparrua gainditu eta konpromisoaren balioa erakusten duten taldeak indartu ditugu hala nola Ikasle Batzordea eta Euskararen aldeko Tangarta ikasle taldea.

Arlo pertsonalean, berriz, ezin ahaztu ametsek norberaren etorkizunaren proiekzioan izan ditzaketen indarra; elika ditzagun amets horiek sasoi eta arlo desberdineko emakume erreferenteak ezagutzera emanez.  

Aurreko urteetako Partaidetza, guztion eskubidea post-a aukeratu dut egiten duen analisiaz gain baliabide mordoa eskaintzen dituelako.

PARTE HARTU AHAL, JAKIN ETA NAHI

 


Gizarte aurreratu eta parekidea lortzea helburu badugu, ezinbestekoa da gizon zein emakume eta heldu zein haurren partaidetza bultzatu eta bermatzea.

Partaidetzaren baldintzak  parte hartzen jakitea, parte hartu nahi izatea eta parte hartu ahal izatea dira. Tamalez, nahiz teorian erreza dirudien, errealitatean ez da erreza izaten, partaidetzak gune segurua eskatzen baitu. Espazio hauetan, konfiantza osoz iritzi zein pentsamendu ezberdinak partekatu eta entzun beharko dira.

Gainera, emakume eta gizonek denbora eta espazio zein hauen erabilera ezberdinak dituztela argi dago bai eremu publiko zein pribatuan.

Aipatutako espazio seguru horiek lortzea ordea ez da erreza izaten, gure inguruan indarrean dauden botere-harremanak, rolak, desorekak eta abar medio. Horrexegatik, partaidetza bermatzeko rolen banaketa estereotipatua sustatzen ez dituzten prozesuak abiatzea ezinbestekoa da.


Badaude zenbait gune rol estereotipoak direla eta, emakumeei gehiago kostatzen zaiela parte hartzea. Horren adibide dugu politikarekin erlazionatutako gunea. Hori dela eta, Nafarroako gobernuak ESTRATEGIA PARA LA PARTICIPACIÓN SOCIAL Y POLÍTICA DE LAS MUJERES EN LAS POLÍTICAS PÚBLICAS EN LA COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA gida sortu zuen 2018an.







Aurreko edizioetako Izan gaitezen protagonista! gomendatu nahiko nuke bertan oso interesgarria iruditu zaidan bideoa proposatzen duelako: 


Bideoan dionez, ez da emakumeei politika interesatzen ez zaigunik, baizik politikaren zenbait alorrek interesa sortzen dutela emakumeengan (arlo soziosanitarioa) eta arlo horiek ez dira POLITIKAz hitz egiten dugunean burura etortzen zaizkigunak. Hortaz, parte hartzeko ezinbestekoa da interesa pizten duten gaiak jorratu eta inguru segurua sortzen dituzten baliabideak bermatzea.

2023/01/12

PARTE HARTZE PAREKIDEARI LEKUA ESKEINI

Hizki- zopa honetan hitz batzuk baino ez ditut sartu, beste asko ere sartu ahal izango nituzke baina bukaezina izango zen zerrenda. Parte hartzeko denok dugun eskubidea azpimarratu nahiko nuke eta hortik habiatuta emakumeei konketruki eta orokorrean gizartean dauden kolektibo gutxietsiei aukerak ematearen garrantzia ere. Eta aukerak ematea esaten denean, benetako aukeretaz hitzegiten dut, askotan entzuten bait da, ez du parte hartzen ez duelako nahi. Eta haratago baldin bagoaz eta hausnarketarako galderak egiten badizkiogu gure buruari?; Ez dugu nahi edo ez gara eroso sentitzen , gure interesak, nahiak eta beharrak ez direlako kontutan hartzen?, edota askotan beharbada gure gainetik hitzegiten dutelako?, edota hitza eskeintzen ez digutelako, edota….? Galdera guzti hauek erantzutearekin batera eukiko genduke erantzuna eta esku hartzeko aukera.

Eta hezkuntzan ari garenok, erantzunkizun handia dugu gai honetan ere. Eskolak gizartearen isla diren heinean, bertan jokaera eta parte hartze ez parekidea ematen da gehienetan, boterezko harremanak. Horregaitik gai honetan ere adi egotea garrantzitsua izango da, denen parte hartzea ziurtatzeko eta pare hartze hoietan ezartzen diren harreman motetan esku hartzeko, errespetua, elkar entzutea, hitza ematea,….landuz. Hau da, parte hartzen ikasi eta irakatsi.

Honekin lotuta, gure eskolan adibidez, aste honetan, bi egoera suertatu dira: bata, jolastokian ipintzeko zabu desberdinen artean aukeratzeko prozesua jarri dugu martxan. Egia da aukeraketa murritza izan dela, udaletxeak soilik hiru aukera eman dizkigulako baina egoera guztiak izan daitezke onak ikasleen (guztien) parte hartzea bultzatzeko. Bestea, inauterietarako gaia eta mozorroa aukeratzeko.

Aurreko urteko POST HAU aukeratu dut, nire aurreko gogoetekin bat datorrelako eta interesgarria iruditu zaidalako “parte hartzen jakitea, parte hartu nahi izatea eta parte hartu ahal izatea”ri ematen dion garrantzia, bat nator bererekin.

Bukatzeko, partaidetza parekidea sustatzeko BALIABIDE HAU erabilgarria izan daiteke eskoletan. Bertan, haur, nerabe eta gazteen parte hartzea sustatzeko  lan tresnak azaltzen dira eta hoiek kontutan hartuz ekintza desberdinak egin daitezke, adibidez, gatazkak kudeatzeko, adostokiak erabiltzea.

Honako bideo hau ere interesgarria iruditu zait autoestimua, enpatia eta talde lana sustatzeko: