Gainera,
hausnarketarekin jarraituz, nire ustez genero-sistema suntsitzeko oztopo
handiena etxean eta gizartean aurkitzen dugu. Gizarteak ere, etxean baino
neurri txikiago batean, heziketan zer ikusi haundia dauka. Kalean denok nahastu
eta batzen gara eta batzuk beste izaki batzuen eredua gara.
Gizartea
esaterakoan ezin dugu ahaztu komunikabideak (iragarkiak, marrazkiak, internet…).
Hauek ere hezkuntzan “Curriculum ezkutua” bezala bidaltzen dituen mezuak eragin
haundia dute
Askotan eskola irla batean dagoela pentsatu dut. Alde batetik, eskolan balore eta portaera batzuk transmititzen saiatzen gara eta beste alde batetik, eskolatik atera bezain pronto, gizarteak balore horiek kolokan jartzen ditu. Hau da, hainbat balore eta portaeretan eskola eta gizartea ez datoz bat.
Noizbehinka
guraso batzuen artean, gizartean transmititzen ditugun balore eta portaera
hauek kolokan jarri izan ditut eta erantzuna ez da aldekoa izan. Agian batzuk
ez dugu beste errealitaterik ezagutu eta inoiz ez dugu sozializazio prozedura
hau zalantzan jarri, baina beste batzuek dagoen errealitatea ez dute zalantzan
jartzen, ez dute hausnartzen, ez dute beste aukera batzuk aztertzen. Zergatik???
Agian ez zaie interesatzen, ez dute nahi, poderioa mantentzen jarraitu nahi
dute.
Arrazoia nondik
joan daitekeen suposatu dezaket, baina gehien larritzen nauena da, gero eta
gazte gehiago sexu-genero sistema honetan murgiltzen direla.
Aurreko
edizioetan post interesgarriak aurkitu ditut, baina bat aipatzekotan hauxe
aukeratu dut
https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/12/hasi-gara-gure-historiak-idazten.html
Emakumea eremu guztietan bisualizatzen hasi behar gara.
Gizarteko partaide askori erakutsi behar diegu historian zehar eta eremu
guztietan emakumeak egon direla eta adibideak eman behar dizkiegula. Horregatik
gure ikasleak informatuak izan behar dira, iritzia izan behar dute,
esperientzia eta iritzi desberdinak entzuteko aukera izan behar dute,
pentsatzen utzi behar diegu.