HEZKIDETZA JAIO ORDUKO
Inkesta lana burutzerakoan
Hezkuntza munduan dagoen lagunei eta kaleko jendeei galdetu diet. Hauek dira
atera ditudan ondorioak:
-
Hezkuntzan lan egiten dutenek Hezkidetza ezaguna egiten
zaie. Kaleko jendeari aldiz, bati noizbaiten entzun du eta beste biek ez dute
inoiz entzun.
-
Zer den galdetu dudanean, kaleko lagunen artean batek
izan ezik beste biek ezin izan dute azaldu. Erantzun duenak “droga, alkohola,
tabakoa, berdintasuna” erantzun du. Hezkuntzan lan egiten dutenen artean batek “sexua
alde batera utzita berdin tratatzea” definitu du. Beste batek “berdintasunean
heztea” esan du eta azkenak “gazteentzako ikastaroak, hitzaldi didaktikoak”
erantzun du.
-
Lan ildoak galdetu dudanean kaleko lagunen artean batek
bakarrik erantzun du eta bere erantzuna “eskolan lantzen dena” esan du. Laneko
lagunen erantzunak hauek izan dira:
o
Hezkuntza curricularra, gelan lantzea, ingurua arakatzea.
o
Herrian, komunikabideetan
o
Denon kontua
Beraz, informazioa bildu ondoren,
orokorrean jendeak ez dakigula zer den hezkidetza esan dezakegu. Hau ikusirik, hezkidetza
zer den ez baldin badakigu, gizarteak nola hezituko du berdintasuna
ikuspegitik? Nola tratatuko gaituzte berdin? nola tratatuko dugu berdin? Hau ez
al da denon ardura, denon lana?
Aurreko
ikaskideak egindako hausnarketak irakurri ondoren, Josunek egindako lana
komentatu nahi dut. Berak batez ere egindako hausnarketa bisuala eta
esanguratsua izan da. Bideo baten bidez, nire ustez gizartean neurri haundi
batean gertatzen dena azaltzen du. Heziketa eta hezkidetza bide desberdinetik
doa. Gizaki gehiengoak aniztasuna ez du onartzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina