Gaurko sarrerari hasiera emateko, eredu femenino eta maskulinoa kolokan jartzen duen akrostikoa utziko dizuet, sexu eta genero aniztasuna sustatzen duen akrostikoa:
Bestetik, Maider Otxoa de Aldaren sarrera hautatuko dut. Berak esandakoarekin bat etorriz, funtsezkoa da egungo helduok hezkidetzan sinistea eta hori helaraztea. Gure ondorengoak genero-estereotipoerik gabe hezteko eta sexu eta genero aniztasuna bultzatuz. Gainera, Maiderrek sarreran txertatutako duela bi urteko ekarpena oso interesgarria iruditu zait, non bi umek mozorratzea gustoko duten eta azaltzen duten nola bizi duten eskolan.
Sarrerarekin jarraituz, bi aste hauetan ikasitakoari esker, nire inguruan gero eta hobeago zein azkarrago antzematen ditut jendeak erreproduzitzen dituen genero-estereotipoak, baita emakumeak eta gizonak dituzten rolak, genero-sisteman oinarritutakoak. Egia da nire inguruko gazteen artean, sistemak inposatzen dituen eredu femenino eta maskulinoa zalantzan jartzen saiatzen garen gazteak gaudela, baina eskolan, nire ardurapean dauden umeak ikusita, datozen belaunaldiak erreparatuta, batzuetan atzera goazela pentsatzen dut…
Horren harira, egungo haurrek etxean hezkidetzan oinarrituriko heziketa eskuratzea zaila da, gurasoek eredu femenino eta maskulinoak ezartzen dituen jarrerak, hizkera, portaerak, rolak oso errotuta dituzte eta horiek aldatzea zaila da. Badaude mutilak urdinez janzten dituzten gurasoak; neskei panpinak oparitzen dizkieten gurasoak etab. Hala ere, ezin dugu orokortu noski, badaude genero estereotipoak gainditzen dituzten gurasoak eta umeak. Dena den, oztoporik handiena sistema patriarkala da, suntsitu arte ez da gizartea bere osotasunean aldatuko ezta hobera joango ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina