2020/10/31

Sexu-generoari buruz hausnartzen

 



 Aste honetan sexu-genero sistemaren hausnarketa egin dugu. Hau dela eta, norbera “taldean” egotean hainbat gauza “normaltzat” hartu eta horrela bultzatzen ditudala konturatu naiz. Horrela ba, nik ere inkontzienteki hain barneratuta eta onartuta ditudan, balio eta portaera transmititzen ditut. Irakurgaia, beste ikaskideen hausnarketak, Interneten bidez beste informazioa eta bideo ikusterakoan, egoera desberdinak gehiago aztertu, kontzientzia hartu eta hausnartzera eramaten zaitu eta horrek barrukoa mugitzen du. Astindu egiten zaitu edo astindu egin nau.

Gainera, hausnarketarekin jarraituz, nire ustez genero-sistema suntsitzeko oztopo handiena etxean eta gizartean aurkitzen dugu. Gizarteak ere, etxean baino neurri txikiago batean, heziketan zer ikusi haundia dauka. Kalean denok nahastu eta batzen gara eta batzuk beste izaki batzuen eredua gara.



 

Gizartea esaterakoan ezin dugu ahaztu komunikabideak (iragarkiak, marrazkiak, internet…). Hauek ere hezkuntzan “Curriculum ezkutua” bezala bidaltzen dituen mezuak eragin haundia dute




Askotan eskola irla batean dagoela pentsatu dut. Alde batetik, eskolan balore eta portaera batzuk transmititzen saiatzen gara eta beste alde batetik, eskolatik atera bezain pronto, gizarteak balore horiek kolokan jartzen ditu. Hau da, hainbat balore eta portaeretan eskola eta gizartea ez datoz bat.

Noizbehinka guraso batzuen artean, gizartean transmititzen ditugun balore eta portaera hauek kolokan jarri izan ditut eta erantzuna ez da aldekoa izan. Agian batzuk ez dugu beste errealitaterik ezagutu eta inoiz ez dugu sozializazio prozedura hau zalantzan jarri, baina beste batzuek dagoen errealitatea ez dute zalantzan jartzen, ez dute hausnartzen, ez dute beste aukera batzuk aztertzen. Zergatik??? Agian ez zaie interesatzen, ez dute nahi, poderioa mantentzen jarraitu nahi dute.


Arrazoia nondik joan daitekeen suposatu dezaket, baina gehien larritzen nauena da, gero eta gazte gehiago sexu-genero sistema honetan murgiltzen direla.

 

 




Aurreko edizioetan post interesgarriak aurkitu ditut, baina bat aipatzekotan hauxe aukeratu dut

https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/12/hasi-gara-gure-historiak-idazten.html

Emakumea eremu guztietan bisualizatzen hasi behar gara. Gizarteko partaide askori erakutsi behar diegu historian zehar eta eremu guztietan emakumeak egon direla eta adibideak eman behar dizkiegula. Horregatik gure ikasleak informatuak izan behar dira, iritzia izan behar dute, esperientzia eta iritzi desberdinak entzuteko aukera izan behar dute, pentsatzen utzi behar diegu.



                       

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina