2021/02/06

ERREPRODUKZIO-LANA: EAEKO GENERO DESBERDINTASUNEN AZTERKETAREN INFOGRAFIA



 Sakatu irudiaren gainean eta infograma ikusteko aukera izango duzue.














IPARRA GALDU HEGORA JOAN!

 

Aste honetan zehar landu dugun gaian agertzen diren datuek argi eta garbi erakusten dute gazteek orientazioan hezkidetzaile bat jasotzetik urrun gaudela oraindik. Ez dut pisu guztia orientatzaile figura horretan jarria nahi, hein handi batean guztiak garelako ikaslearen orientazio lan horretan eragiten dugunak: gure ikasgaietan erreferenteak emanez, material ez estereotipatua eskainiz, hizkuntza ez sexista erabiliz, beraien sexuagatik mugak ez jarriz... Honek guztiak laguntzen baitu gerora ikasketen datuetan aurkitzen dugun segregazioa ulertzen.

 

Grafiko honetan ikus daiteke, nahiz eta titulazioaren aukeraketa gehienetan generoak eragina duen, ingeniaritza eta irakasle-ikasketak direla genero rolen eragin gehien pairatzen duten titulazioak. Ingeniaritza ikasketetan nabarmenagoa da gizonen presentzia, eta irakasle-ikasketetan berriz, emakumeena. Ikasketa bakoitza lan erreproduktibo eta produktiboarekin lotzeko eskatuko baligute argi eta garbi geratzen da genero arrakal hori.

Debabarrenako Orientazioa Ez Sexista gida hau aurkitu dut eta oso interesgarria iruditu zait. Tradizioz Metalaren industriarekin lotutako eskualdea izanik kanpoko ekonomien oso menpekoa da. Globalizazioak eragin kaltegarriak ekartzen dizkienez ekonomia suspertze aldera beharrezkoa da potentzial baliotsuena garatzen ahalegin garrantzitsua egitea: pertsonak, hain zuzen. Eta horretarako gida hau garatzen dute. Tokian tokiko lan errealitatea aztertzea beharrezkoa izanik, orientazio lan eraginkor bat diseinatzeko eta batez ere generoak sortzen dituen arrakal horiek ekidin gazte guztien talentua ez galtzeko.

Aurreko urteko post-ak saltseatzen ibili eta gero #Nagore-k egindakoa aukeratu dut. Batez ere, bertan lan merkatuaren inguruan egindako gogoetagatik eta gero ere datuak eta informazioa jasotzen duen aurkezpen argiagatik. Zuzena, sinplea eta erraz ulertzekoa. Post hau gozatzeko nire sarrerari izenburua ematen dion abesti hau jarri nahiko nuke!


 

Honekin guztiarekin bukatzearren, ondorio labur gisa esan liteke genero rolek ikaragarrizko eragina dutela ikasketa erabakietan, eta horiekin amaitzea zaila den arren, garrantzitsua dela gutxienez euren eraginaren inguruko kontzientzia piztea, hori izango baita askatasunaren eta berdintasunaren bidearen lehen giltzarria.


 



AUKERATU BIDEA!



Orientazioaren gaiara luzean egon gara bueltaka ematen . Hainbat hitz ipini ditut akrostikoan alde batetik, baiezkor eta proaktibitatearen aldea erakusteko eta beste aldetik, Zientzia eta Teknologia zabaltzeko.

Rosana Madariagaren blog sarrera aukera dut estrategia baliagarriak adierazten dituelako hezkidetza lantzeko eskoletan.  Eta jarritako bideoaan azpimarratzen du zein inportanteak diren rolak eta barneratutako estereotipoak:https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/01/mundurako-gida-orientazio-hezkidetzailea.html

Hezkuntzan orientazio arlotan, nik erronka bezala, ipiniko nituzke ondorengo irizpideak, oso beharrezkoak direlako eta ia ez direlako kontuan hartzen pentsatzen dudalako.

·         Neska eta mutilen partaidetza behar dela esaten dugu baina oraindik ere ez dugu sistematikoki kontuan hartzen. (neskak espazio pribaturako eta mutilak publikorako).

·         Neskeekiko espektatibak, zaindu behar ditugu ikastetxeetan. Horrela hainbat ikerketek esaten dute.

·         Guztien kezkak, zalantzak, nahiak, proiektuak… garrantzi berekoak direla adierazten dugu baina oraindik ere neskei arreta gutxiago ematen diegu.

·         Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea. Bizitzarako afektibitatea funtsezkoa da: harreman pertsonal positibo eta eraikitzaileak izateko, gatazkak hezteko aukera bezala hartu eta bideratzeko, aurreiritzirik eta botere-borrokarik gabeko harreman afektibo-sexual pozgarriak izateko

·         Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea. Emakume eta gizonen elkarrekiko erantzukizuna oinarrizkoa da batzuk eta besteak profesio bat garatzeko aukera berdinak izatea.


Espektatibak direla eta...datuak edo ikerketaren ekarpenak egin nahi ditut: ISEI-IVEIn 2018an egin genuen EAEn gaitasun handien egoerari buruzko txostena.

https://isei-ivei.hezkuntza.net/documents/635622/1253642/Gaitasunhandiak.pdf/a6b196be-6ce2-5a56-9af1-927daeadd6e3

Hemengo datuekin ahal dugu jakin zer gertatzen den neskeen gaitasun handiekin: "Sexuaren arabera, etapa guztietan, detektatutako mutilen ehunekoa neskeena baino handiagoa da. Batxilergoan, detektatu diren mutilen ehunekoaren eta nesken ehunekoaren arteko aldea portzentajezko puntu batekoa da. Gainerako hiru etapetan, berriz, aldeak portzentajezko 26 puntu ingurukoak dira, batez beste".

 Beste aldetik eta kontuan izaten orientazioan maitasuna eta afektibitatea erronka bezala lan egin nahi dudala, luzatzen dizuet bideo interesgarria: "Coral Herrera, charla para adolescentes sobre el amor".

ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA, LAN-GENERO ARRAILA GAINDITZEKO TRESNA

 

Ez da hainbeste denbora pasatu emakumeen hezkuntza- eta lan-esperientzia bideo honetan agertzen den bezalakoa zenetik.

Baina, zer diote gure garaiko emakumeen hezkuntzari eta lan-bizitzari buruzko datuek?

Estatistikako Institutu Nazionalak Eurostaten datuei buruz egindako argitalpena: "La vida de las mujeres y los hombres en Europa - un retrato estadístico" oso interesgarria iruditu zait hiru arrazoirengatik:

  • Formatu erakargarri eta interaktibo batean aurkeztuta dago.
  • Inkesta bat egin daiteke Europan bizitzako hainbat esparrutan dagoen genero-arrakalari buruz, eta gure erantzun bakoitzari buruzko feed-backa ematen du.
  • Oso interesgarriak dira argitalpenean agertzen diren datuak, Europan bizitzaren hainbat esparrutan dagoen genero-arrakalari buruzkoak.
Txosten horretatik zenbait datu hautatu ditut eta, horiek erabiliz, hiru grafiko sortu ditut. Baina animatzen zaituztet argitalpenari begiratzera, datu gehiago eskuragarri dituzuelako.

1. grafikoan, Europako gizon eta emakumeen ikasketa-mailen arteko aldeak erakusten dira. Ikasketa-maila baxuenetan ez dago ia desberdintasunik bi sexuen artean. Baina gizonen % 3,4 gehiago dago ikasketa maila-ertaina duten emakumeak baino, eta aldiz, emakumeen % 3,6 gehiago dago ikasketa-maila altua duten gizonak baino. 


Goi-mailako titulazioa duten emakume gehiago dauden arren, 2016an EBko zuzendarien herena baino ez ziren emakumeak. Gainera, orduko soldatetan alderik handienak zuzendaritza karguetan izan ziren (% 23 soldata baxuagoak emakumeentzat gizonentzat baino).
Europar Batasunean, 2016an langabezia tasa % 8,7koa zen emakumeentzat eta % 8,4koa gizonentzat. Batez beste, gizonen enplegu-tasa emakumeena baino handiagoa da (% 72 eta % 61, hurrenez hurren). Hala ere, interesgarria da ikustea emakumeen eta gizonen enplegu-tasen arteko aldea handitu egiten dela seme-alaben kopuruarekin alderatuta.

Europan, seme-alabarik ez duten familietan, lan egiten duten gizonen eta emakumeen arteko aldea % 8 handiagoa da gizonen alde, baina alde horrek gora egiten du familietan seme-alaba gehiago dauden heinean (familiak seme-alaba bat duenean lan egiten duten gizonak emakumeak baino % 14 gehiago dira; alde hori % 19koa da bi seme-alaba dituztenean, eta % 29koa 3 seme-alaba dituzten familietan).

Hezkidetzaren ikuspegitik begiratuta, eskola-jarduera guztiak planifikatzeko eta garatzeko ardatza izan behar du orientazioak, eta bi sexuen partaidetza orekatua lortzea izan behar du helburu bizitzako hainbat esparrutan: lanbidean, etxeko zereginetan, erabakiak hartzerakoan, botere-postuetan, politikan...

Datuak ikusita, nire ustez, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko bi erronkarik nagusienak hauek dira:

1. Orientazio hezkidetzaileak parte-hartze parekidea sustatu behar du. Etxeko zereginen eta zaintzen bidezko banaketarekin lotutako helburuak sartu behar dira hezkuntza-curriculumean. Etxeko lanak modu orekatuan banatuko balira gizonen eta emakumeen artean, horrek eragotzi egingo luke emakumeek lanari edo zuzendaritza-postuei uko egin behar izatea, lana eta familia bateratzeko zailtasunengatik. Orientazioa eta tutoretza, besteak beste, ikasle ahaldunduak eta asertiboak egiten lortzera bideratu behar dira, edozein erantzukizun-mailatan eta berdintasun-egoeran erabakiak hartzen parte hartu ahal izateko tresnak izan ditzaten.


2. Orientazio hezkidetzaileak lanbidea izatearen garrantzia indartu behar du. Emakumeek joera dute seme-alaben zaintza beren lan-bizitza baino gehiago baloratzeko. Ikastetxeak lan-bizitzak independentzia ekonomikoa lortzeko eta bizitza profesionalaren alderdia garatzeko duen garrantzia transmititu behar du.

Nagorek egindako post hau gomendatu nahi dut. Nik bezala, gizonen eta emakumeen arteko lan-munduko desberdintasunei buruz idazten du. Zehazki, lanaldi partzialeko lanaren portzentajeari egiten dio erreferentzia (% 75 emakumeei dagokie), eta azalpen hau ematen du: “Guztiz lotuta dago zaintza lanen ardura femeninoa delako ustearekin”.

Orientazio hezkidetzailearen erronkei dagokienez, nirekin bat dator zainketen eta etxeko lanen banaketa orekatua landu beharrarekin: “Bestetik, erronka handienetako orain arte hezkidetzan egin dugun bidea ikusita, elkar ardura eta zaintzari merezi duen garrantzia ematea dela uste dut, eta tutoretza saioetan landu beharra dagoela esango nuke (nork bere buruaren eta besteen zaintza, garbitasuna, elikadura, etxeko antolamendua…)”

2021/02/05

ORIENTAZIO ETA AUKERA AKADEMIKOA BERDINTASUNEAN GAUZATUZ...

 Orientazio mailan oraindik egiteke eta egiteko dagoena asko da. 



Hasteko “genero arraila” deritzona desagertzea edo ixten joatea izan behar du lehentasunezko helburu bat, emaitza eta aukeraketa akademikoan genero desoreka nabarmena delako. Bigarren hezkuntzan, esaterako modalitate zientifiko-teknikoan mutilak dira nagusi, eta gizarte- eta giza-zientzietan, neskak.

Lan merkatuan emakume eta gizon enplegudunen datuak ez dira parekideak. Lan beragatik, oraindik, emakumeen soldata txikiagoa izaten da zenbait eremutan. Etxekoen zaintzagatik, lanaldi murrizketa ere emakumeek eskatzen dute askoz ere gehiago gizonek baino.

Goi mailako ardura postuetan, emakumeek oso portzentaje txikia betetzen dute (%13), nahiz eta goi mailako ikasketak dituztenen artean %60 emakumezkoak izan. Argi dago banaketa sexualak indarrean dagoela.


Hezkuntzari dagokionez, datuek genero desoreka adierazten dute. Gure kasuan, genero estereotipoak elikatu, hezi eta erreproduzitzen ditugu, bai esplizitoki (curriculum esplizitu androzentrikoa), baita inplizitoki (curriculum ezkutu sexista).


Eta nahiz eta diskurtso teorikoak eta hezkidetza teoriak nondik nora jotzen duen jakin, errealitatea, momentuz, kontraesanez beteta daukagu: diskurtso ez-diskriminatzailea orokortu barik, espazio banaketa desproportzionatua, partaidetza ez-parekidea, arreta kuantitatiboan eta kualitatiboan mutilen alde, ikasketen eta lanbideen aurrean espektatiba ezberdinak, enplegu-aukeraketan genero-estereotipoz beteta, etxeko lanen banaketa ez parekidea …


Uste dut, nire eremutik, hezkuntzatik, tutoretza eta orientazio planifikazioa oso tresna interesgarriak direla, proiektu hezkidetzailea ikasle guztiengan heltzeko, eta ikasturte bakoitzean helburu hezkidetzaileak tutoretza-programan mailakatuta txertatuz genero-arraila gero eta txikiagoa egiteko.


2.  Gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena:

 Pilar Aristizabal LLorenteren tesia aipatuko dut inbidiaz beteta. Finlandian etxeko lanekin lotuta dauden ikasgaiei ematen dieten garrantzia eta oinarrizko irakaskuntzan asteko hiru orduko ikasgai praktikoa dutela gogoratzeagatik.

3. Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:


Gure ikastetxean datorren ikasturteari begira erronka bi markatuko nituzke:  

Hezkuntza Proiektuaren barruan hezkidetza konpromezu zehatzak txertatu eta onartu; eta tutoretza-planean, ikas maila bakoitzari egokitutako material berriak sortu edo egokitu eta orientazio akademikoaren barruan, esplizitoki genero ikuspegia txertatu. Aurten Beldur barik programa garatzen ari gara, eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako “beldur barik jarrera” zabaltzeko tutoretzetan unitate didaktiko batzuk erabiliko ditugu. 

Datorren ikasturtean, lehenengo hiruhilabetean zehar, maila guztietan programatuko da unitateren bat beldur barik jarrera hori lantzen jarraitzeko.

ORIENTAZIOA, NORBERAREN ESKUBIDEA

 

 

 Nire ikasleen egoeran egongo banintz, hauxe pentsatuko nuke: “17 urte ditut eta hurrengo 50 urtetan nire lanbidea zein izango den erabaki behar dut. Orain arte inguruko nagusiek, egin behar dudana zehaztu dute. Orain, ordea, nik erabaki behar dut. Gainera, gurasoak, orientatzaileak eta irakasleek lanean disfrutatu egin behar dudala esaten didate. Zein erabaki zaila”.

Zein zaila den gure ikasleentzat, etorkizunean lanean gustura aritzeko aurretik bete behar dituzten ikasketen aukeraketa. Horretarako, hainbat eremu desberdinetatik informazio anitza jasotzeko aukera izaten dute: Unibertsitatea, Lanbide heziketa, orientatzailea, Internet, unibertsitateak eskaintzen dituen azokak edo informazio saioak,…).

Horrez aparte, kontutan izan behar dugu familia, lagunak eta irakasle gutxi batzuengandik  jaso dituzten mezuak, baloreak, jarrerak… Gainera, gazteen garapen eta aukeraketa prozesuan, ingurukoek dituzten espektatibak eta ametsak ere sekulako eragina izaten dute. Beraien inguruan gauden “helduak” esan eta dugun eraginarekin kontu handiz ibili behar gara. Ikasketak beraiek egin beharko dituzte, beraien bizitza da, kontutan izan behar dituzte beraien nahiak, azken erabakia beraiena izan behar da. Baina horrela izaten da?


 Egoera askotan bai, baina batzuetan ez. Badaude egoera batzuk non irakasle, guraso edota inguruko pertsonak nota onak unibertsitatearekin elkarlotzen dutenak eta nota baxuak Lanbide Heziketarekin. Horrekin batera, gradu zehatz batzuk generoaren arabera sailkatzen dituzte (mutilak nota onak ateratzen baldin baditu= ingenieritza. Neskak, nota onak ateratzen baldin baditu=Biologia, erizaintza, farmazia,…). Izan ere, askotan DBH-n nota onak dituzten ikasle batzuk nahiz eta ikasgaiak beraien gustukoak ez izan), zientzietara joaten dira.

Gizakia jaiotzen garen unetik, gizarteak barneratuta dituen rol eta estereotipoa batzuengatik bideratzen gaituzte, etiketak batzuk jartzen digute eta lanbide inguruan DBH; Batxilergoa edota Lanbide Heziketa bukatzen dugunean areagotu egiten dira.



Beraz, gure orientazioa objektiboa izan behar da, ezin dugu hainbat balore, espektatibak,… transmititu. Berdin du bakoitzak zer ikasi eta etorkizunean zein den aukeratzen duten lanbidea. Bakoitzak gustukoa duena ikasi eta lan egin behar du eta ez besteek espero duguna edota nahi duguna. Zenbat ikasle, nahiz eta beraien gustuko izan, etxeko edota institutukoek esandakoagatik ez dute gustukoa dutena ikasten, baizik eta besteek esaten dute. Adibidez, zergatik daude emakume gutxiago teknologia eta zientzia munduan?, Zergatik erizaintza, estetika,… lanbideetan, gizon gutxiago daude. Hau ez da urteroko kasualitatea, baizik eta ingurukoek transmititzen dugun ondorioa da. Emakumeengan zabaltzen dugun espektatibei eta zaintzan duten arduraren ondorioz, "lan murrizketa" eskaera gehienak emakumeengatik etortzea, zaintza lanetan arduratzen diren gehienak izaten direlako. 

EUSTATek urtero kaleratzen dituen datuek garbi erakusten dute neskek eta mutilek egiten dituzten ikasketa-hautaketetan genero estereotipoak mantentzen direla, rol tradizionalen araberako sexuen banaketa mantentzen dutenak: besteen zaintzarekin eta giza harremanekin zerikusi duten ikasketak aukeratzen dituzte neskek; teknikarekin eta produkzioarekin lotutakoak, berriz, mutilek.

https://sites.google.com/site/orientasare/_/rsrc/1591787436935/hezkidetza/berdintasunean-aukeratzea/2018%20matrikula%20eustat%20datuak%20FPGM%202020.jpg?height=271&width=400

     

                    Emakume eta gizonen arteko berdintasuna Euskal AEn 2018

Ikusten dugun bezala, genero-arraila mantentzen da. Hona hemen hau ulertzeko ematen diren arrazoien batzuk:

  • neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da

  • irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute

  • familien espektatibek islatzen duten genero eragina

Argi dago genero-arrailak ez duela zerikusirik emakume eta gizonek jaiotzetik ahalmen desberdinak izatearekin edota halako baldintzapenekin..

 

                     

        La presencia de la mujer en la industria, prácticamente inexistente


 

https://eu.eustat.eus/elementos/ele0000700/ti_Paro_registrado_en_la_CA_de_Euskadi_por_sexo_y_edad_segun_territorio_historico_Diciembre_2019/tbl0000778_e.html


 



Bonafont – Avancemos por la igualdad

Orientazioa ez da inkonzienteki garatu behar den prozesua, argi izan behar dugu gure hitzak, jarrerak, mezuak zelan jasotzen duten gure ikasleek/seme-alabek/neska-mutilek eta ereduak aldatzen joan.

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/servicio_cifras/eu_emakunde/adjuntos/zifrak_2019_lab.pdf

EMAKUNDEk defendatzen duen moduan “hezkidetza ezinbestekoa da generoa sozializazioprozesu osoan orekatzeko, egokitzeko, konpentsatzeko eta neutralizatzeko”. Eta are gehiago, “tutoretza ere gune pribilegiatua izan daiteke, ikasleei generoestereotipoez ohartarazteko eta beren erabakitzean eragiten duten uste eta aurreiritzi sexistak desegiteko”.

 



Elena Simon Rodriguez-en hitzetan :” Eskolak ez du genero bazterkeriak sortzen  baina elikatu , hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagatik.” Hau gertatzen da oraindik alde batetik, curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen duelako eta bestetik ezkutuko curriculuma sexista era inkontzientean transmititzen delako.

Beraz, orientazaio hezkidetzailea lortzeko hauek izan daitezke erronka batzuk:

 

  • Emakumeen ekarpenak eta emakumeek garatutako konpetentziak baloratzea.

  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.

  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan ezezik curriculumean lantzea.

  • Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.

  • Parte hartze parekidea sustatzea.

  • Lanbidea izatearen garrantzia azpimarratzea.

  • Hizkuntza barnehartzailea erabiltzea.

  • Identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea, genero estereotipoak gainditzen diztuztenak.

 



Aurreko ikastaroetako post hauxe hautatu dut, bere ideiekin bat natorrelako. Ildo beretsutik egin dugu gaiaren irakurketa eta proposatzen dituen jarduerak interesgarri eta eztabaidagarriak dira.




2021/02/04

ARRAKALAK

 


Aste honetan behaketa egin dut EMAKUNDE eta Europa mailan dauden beste organu ofizialen datuen analisia eginez. Emakume eta gizonen arteko lan-arrakalaren analisia egin dut.

 


 

Eusko Jaurlaritza-k egindako inkesta batetik EITB-k hurrengo titularra atera du: "Euskaldunen ustez, soldata arrakala dago, baina ez dute norbere enpresetan atzematen". Titularra kuriosoa da, niretzat kontraesana da. Artikulu honetan egindako inkestatik datuak komentatzen dituzte, artikulua irakurtzera animatzen zaituztet datu horiek ezagutzeko. Iritzien artean hurrengoak aurkitzen ditugau:

Elkarrizketatuen aburuz, gizonek emakumeek baino anbizio handiagoa dute (% 28), emakumeek gizonek baino interes gutxiago dute politikako ardura postuetan (% 25) eta, azkenik, oso gutxik uste dute emakumeek politikan ardura postuak betetzeko behar diren dohain eta gaitasunik ez dutela (galdetutakoen % 5).

Bestalde, herritarren gehiengoaren arabera, garrantzitsua da berdintasuna sustatzea beraientzat (galdetutakoen % 99 "guztiz ados" edo "ados" daude horrekin), gizarte justu eta demokratikoa ziurtatzeko (% 98) eta enpresentzat eta ekonomiarentzat (% 97).

Gehiengoak modu positiboan baloratzen ditu gizonek berdintasunaren alde egiten dituztenak: gizonek bikotekidearekin etxeko lanak berdintasunez partekatzea (% 99k "oso ondo" edo "nahikoa ondo" ikusten dute), gizonek seme-alabak zaintzeko baimena hartzea (% 96), gizonek lagunei aurka egitea broma sexistak eginez gero (% 78) eta gizonek beren burua feministatzat jotzea (% 68).

Orain, orientazio akademikoari erreferentzia eginez, aurreko urtetako "Guztiok mugak gainditzen" posta aukeratu dut. Hauxe aukeratu dut ORIENTASARE aipatzen duelako, oso leku interesgarria baliabideak topatzeko. ORIENTASARE Euskal Autonomia Erkidegoko orientatzaileen sarea da. Atal honetan Hezkuntza Orientazioaren eremuan dauden albisteak aurkituko dituzue.

Gaurkoan, OSALANek enpresei egiten dien deiarekin amaituko dut. Bideo honetan enpresetan hezkidetza plana egiteko animatzen ditu eta pautak ematen dizkie.