Hezkuntza-sistemaren
helburu nagusietako bat bi sexuen arteko berdintasuna sustatzea da.
Balioak eta jarrerak sustatu nahi dira, ikasleak gai izan daitezen beren
nortasunaren garapen integrala ahalbidetuko duen aukera-berdintasuna
lortzeko. Ikastetxeek,
urteko lan-proiektuen barruan, hezkidetzari buruzko gaiak lantzen
dituzte, hezkuntza-proiektuen bidez edo irakasleek, familiek eta
ikasleek elkarrekin egiten dituzten beste jarduera batzuen bidez. Eta bide honi eusteko, erabiltzen ditugun baliabideak garrantzi berezia dutela konturatu naiz. Baina naiz eta horrela izan, askotan ez dugu erreparatzen ze nolako baliabideak erabiltzen ari garen.
Irakasleek hezkidetza landu behar dugu hezkuntza-etapa guztietan, eta,
beraz, beharrezkoa da gai horiei buruzko prestakuntza izatea. Nire ustez, formakuntza eta sentsibilizazioa behar beharrezkoa da , eta pixka bat nire inguruan ditudan hezitzaileak , arlo honetan oraindik ere, hutsune handiak dituztela ikusi dut.
Behin , sentsibilizazioa eta formakuntza izanda, uste dut erresagoa dela erabiltzen ditugun baliabideetan jarrera kritikoa izatea.
Askotan hezitzaileok konturatu gabe, hainbat eta hainbat mezu ezkutu transmititzen ditugu.
Irakasleek
hezkuntza ez-sexista irakatsi behar dugu; horretarako, gizartean dauden estereotipo sexistak nola ezarrita dauden eta ikastetxeetan nola erreproduzitzen ditugun hausnartu eta aztertu behar dugu.
Honen inguruan Ondarruko herrian egindako
egitasmoa oso interesgarria iruditu zait.
Beraz, Curriculumean, hezkidetza bi ikasketa-eremutatik egin behar da:
- Curriculum esplizitua: ikastetxeko dokumentu guztietan garatzen duguna.
- Ezkutuko curriculuma: estereotipoek iraunarazten dituzten eta ikastetxeetan transmititzen diren arau eta balio inkontzienteen multzoa da. Curriculum ezkutua ez dago inon idatzita, baina propio, curriculum esplizitua bezain indartsu, edo gehiago, existitzen da.
Ni konturatu naiz, hezitzaileok askotan ezkutuko Curriculum ari ez diogula behar beste arreta jartzen egunerokotasunean, eta konturatu gabe gure ikasleei norberaren aurreiritziak, estereotipoak...transmititzen diegula.
Niretzat arazo handia dago eskoletan, eta gordelekuetatik atera behar dugu Curriculum hori, ikuspuntu hezkidetzaile batekin lan egiten hasteko. Hauxe da lehenetariko premisa baliabide egokiak aukeratu ahal izateko..
Ezkutuko Curriculuma ekidin al daiteke? Nola?
Curriculum ezkutua ezin dala ekidin uste dut. Aldiz, curriculumaren eta curriculum ezkutuaren artean kontraesana dagoenean, kontraesan hori saihestu behar da. Kontutan hartu behar dugu, batzuetan curriculum ezkutua eta formala osagarriak izan ahal direla ere.
Kontraesan horiek ekidin al izateko, proposamen batzuk hauek izan daitezke:
- Curriculuma aztertuz eta ikasleei irakatsi eta transmititu nahi dieguna zer den finkatuz, eskema bat egitea. Eskema horretan, transmititu nahi dugun hori nola transmitituko dugun adieraziko dugu. Hau da, irakaskuntza hori emateko zein pauso emango ditugun finkatzea. Baliabideak, eskema hau kontutan hartuta erabili edo moldatuko ditugu. Modu horretan, dena hasieratik pausuz pausu finkatuz, curriculumaren eta curriculum ezkutuaren arteko kontraesanak saihestea lortuko dugu.
- Irakaskuntza ematen den bitartean, irakasle guztiak astean behin gutxi gorabehera elkartzea eta curriculumaren inguruan hitz egitea eta erabilitako baliabideen inguruko hausnarketa egitea. Modu horretan, bakoitzak besteekin partekatuko du curriculumaren helburuak lortzeko erabiltzen dituen pausoak eta besteek bertatik ikasiko dute edo kontraesanen bat baldin badago esan egingo diote eta kontraesan hori saihestea lortuko dute denon artean. Horrela, irizpide bateratuak izatea lortuko dute, niretzat oso garrantzitsua .
Nire ustez curriculum a eta baliabide hezkidetzaileak txertatzeko arazo handienetarikoa bat , dauden baliabideen ezagutza eskasa da , euskarazkoak are gehiago.
Beste alde batetik , daudenak nola birmoldatzea kostatzen zaigu. Ondorengo bideoan nola moldatu jostailuak, liburuak... adibidea agertzen zaigu.
Aurreko urteetako posta aukeratzerako orduan Jarrilleraren IKUSTEN DUGUNA EGITEN DUGU?CURRICULUM A ERALDATZEA.
Post honetan oso argi gelditzen da hezkidetzan sakondu nahi badugu, eskola komunitatearen osotasuna beharrezkoa dela. Irakasleek bakarrik edo batzuk bakarrik komunitatea sentsebilizatu gabe aurrera eraman nahi badugu, bidea oso luzea izango dela uste dut. Hobe bidai lagunak topatzea eta guztion artean aurrera eramatea irakasle,ikasle, guraso, langile... Baliabiderik hoberena adibidea ematea delako.
#ALAITZ #BALIABIDEAK
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina