2023/02/11

                

              IDENTITATEAREN BIDEAK, ANITZAK DIRA

      



Sozietatean, identifikatu genezaken sozializazio tresna nagusienetariko bat hezkuntza sistema  da. Haurrek, adin txikitatik hasi eta  ikasle bihurtuz, etorkizuneko pertsonak,  hiritarrak izango direnak gure hezkuntza sistemako testuinguruan, identitatearen  eraikuntza bai pertsonala zein sozial eraikitzen doaz.

Beraz, hezkuntza sisteman, beste testuinguruetan ez bezala,  pertsonen identitatearen garapenean garrantzi eta inplikazio esanguratsuak dituen eremua dela ulertu genezake.

 Irakasle eta ikasleen artean sortzen eta garatzen  diren  lehenengoko, hezte eta ikaste harremanetatik abiatuz, Haur Hezkuntzako etapatik, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza heldu arte nerabe arora helduz haur, ume, nerabeek identitatea eraikitzen  doaz kontutan harturik beraien inguruan jasotzen dituzten balio, arau eta kode kulturalak.

Eskolan  era ez intentzionalean eta era ez esplizituan ikasten dena hau da: curriculum ezkutua, kontzientzia sortzaile oso indartsua da. Irakaskuntza ikaskuntza prozesuan ematen da eta honetaz, kontziente izatea eta alderdi hau kontutan hartzea behar beharrezkoa da batez ere, genero identitatea garatzerakoan, genero estereotipo rolek duten kutsadura ematen delako eta nahi ta nahi ez, zentzu honetan, denok, kutsatuta gaudelako.

Pentsaera eta jokaera inkontziente eta automatizatutakoei tinkoz erreparatu behar diogu eta hauek duten indarraz benetako jabetza hartu: gure lengoaiaren erabilpenean, jarreretan, ohituretan, transmititzen ditugun balio eta sinesmenetan, ikastetxeetako barne antolakuntzako ohiturak emakumearen presentzia agertzen den lekuak aztertzerakoan, gure partaidetza maila aztertuz eta agerian gelditzen direnak kontutan hartuz.

Benetako eraldaketa gauza txikienak eta ezkutuan dauden “hoiei” aurpegia jartzen eta agerian uzten, garrantzia emanez kontzientziak eta jarrerak aldatzen joan daitezke.

Ez da egun batetik bestera, lortu daitekeen kontua eta hau ez da azaleko kontua,horixe ezetz!. Prozesuan ematen den  lanketa suposatzen du eta bakoitzaren konpromezu eta jarrera, apustuarekin zerikusi du. 

                                    

Nire inguruan, ikastetxe desberdinetan behatuz, orokorrean,  Haur Hezkuntzako etapan erreparatuz, genero identitatearen eraikitzeko aurkitzen ditudan alderdiak eta erronkak:

  •  Etapa honetan, beharrezkoa da   eredu gehiago egotea, ikasleek hauteman dezaten zaintza- eta arreta-lanak ere, beste pertsona batzuk (emakumez gain ) gara ditzaketela.
  •  Generoa eta sexu-aniztasuna sartzeko prestakuntzarik, materialik eta sentsibilizazioa indartzea.
  • Maskulinoa osatzen duten balioak femeninoak osatzen duten garrantzi-maila berean kokatzea.
  •   Desberdintasun biologikoek desberdintasun psikologikoak eragiten dituztela dioen ideia desagerraraztea.
  •  Hizkuntza ez-sexista erabiltzea, hizkuntzaren ikuspegitik erakusten duen errealitatearekin bat datorrena. 

                                     

     

    *Aurreko edizioetako ikastaro kideek egindako post bat hau aukeratu dut

    https://hezkeh0506.blogspot.com/search?updated-max=2022-02-14T20:49:00%2B01:00&max-results=7&reverse-paginate=true

     

    Gaia azaltzerakoan emandako argitasunagatik eta atxikitutako umorezko dokumentu grafikoagatik.