Estatu mailan, iaz, 54 emakume hilik, 3 EAEn. Estatuan 126.742 salaketa egon ziren, 2013an baino %1,5 gehiago, bost urtez behera joan ondoren. Haietariko 3.990 EAEn. 2014an EAEn genero-indarkeriak eragindako emakumeen biktimizazio kopurua 5.125koa izan da. 83 feminizidio Estatuan. Zenbaki hauek hotzikarak sortarazten dizkigute baita gazteek gainerako herritarrek baino tolerantzia handiagoa dutela genero-indarkeriaren aurrean jakiteak ere. Izan ere, umeak garapen prozesuan gizarteratze agente guztien eraginez dikotomia sexistak ikasten joango dira eta batera indarkeriaren kontzeptualizazioa eraikitzen joango da.
Hau dela eta, genero-indarkeria agertuko
da identifikatzeko era nabariagoan, fisikoa, sexuala, ekonomikoa eta egiturazko
indarkerien kasuetan edo zailagoan, psikologikoa, sinbolikoa edo mikromatxismoa
indarkerienetan.
Indarkeriaren
eskalada arrunta mikromatxismotik, abusu psikologikora pasatu, eraso fisiko eta
sexualarekin jarraitu eta, kasurik txarrenetan, erailketara ailegatzea izan liteke.
Hezkidetzak
emakumeen aurkako indarkeriaren eliminazioaren alde lan egiten du. Dikotomia
hierarkizatuak gaindituz, estereotipo sexistetatik at, neskek zein mutilek bere
indibidualitatea eta ahalmen guztiak garatu ditzaten nahi du.
Gaian
sakontzeak aukera eman dit errealitateaz konturatzeko; indarkeria mota
desberdinak ezagutzeak eta leunen eta egunerokoak erailketara hel
daitezkeela jakiteak zer garrantzitsua
den azken hauek ere bistaraztea eta desagerraraztea. Ez da epe laburrean
lortuko, Sevillako Unibertsitateko katedrunak dion bezala Elmachismo invisible y los micromachismos bideoan: “el machismo invisible y los micromacismos
están infiltrados hasta los tuétanos de la vida cotidiana”.
Genero-indarkeria
definituko nuke modu honetan: emakumeek emakumea izateagatk jasaten dituzten mota guztietako tratu
txar guztiak, fisikoak, sexualak, ekonomikoak, psikologikoak baita leunenak eta
egunerokoak ere. Bestalde, indarkeria
simbolikoa da bide sinbolikoaren bidez eragiten duena; ikustezina dena eta
onartezin diren jarrerak natural gisa sinestera eramaten gaituena.
Egindako jardueretan, batetik, genero-indarkeriaren
isla diren adierazpen zerrenda bukaezina dela eta beraz, esku-hartzeari ekin behar diogula
hori desagertzeko. Bestetik, berdintasuna eta emakumeen ahalduntze islatzen
dituztenak ere badaudela, beraz, horiek hainbat gauza ondo egiten ari direneko
seinaleak direla eta ildo horretatik jarraitu behar dugula ondorioztatu dut.
“Umeen munduan ez da emakumeak jotzen”
bideoari dagokionez, sakonki hausnarrarazi
gaituela uste dut. Alde batetik, umeak txiki-txikitatik
hezi behar ditugula joera sexistak eta diskriminatzaileak ezabatzeko
eta aitak eta amak inplikatu behar ditugula ildo beretik joan daitezen argiago ikusten da orianidik.
Beste alde batetik, emakumeen indarkeriaren kontrako edozein material
aukeratzen dugunean, ondo aztertu behar dugula eta “osagai” guztiak kontuan hartu
behar direla mezu egokiak bidaltzeko.
Amaitzeko, nire ustez ikastetxean landu
beharreko erronkak dira:
- Genero-indarkeria identifikatzeko gaitasuna sustatzea eskola komunitate osoan.
- Maskulinitate hegemoniko eta feminitate subordinatuen ereduak kolakan jarri eta beste eredu positiboak erakutsi.
- Estereotipo sexistak eta heteronormatibitatea gainditzen dituen heziketa afektibo-sexuala bermatu, non agresio sexistak zentzurik ez duen.
- Hizkuntza hezkidetzailea ikastetxeko esparru guztietan erabili (ahozkoa, idatzitakoa eta ikonografikoa edozein euskarritan), baita kanpoko erakundeekiko harremanetan.
- Curriculuma eta materialak aztertu edozein genero-indarkeria moten aztarnak deuseztatzeko, estereotipo sexistarik gabeko emakume eta gizonen presentzia orekatua sustatzeko eta emakumeen jakintza eta garapen sozialerako egindako ekarpenak txertatzeko.
- Espazioen egitura eta erabilera analizatu, parekide eta segurua bermatzeko beharrezkoak diren aldaketak sartuz.