Genero indarkeria, emakumeen
aurkako indarkeria, indarkeria sexista, indarkeria matxista, terrorismo
matxista… Gaur egun emakumeen aurka, emakume izate hutsagatik, era batera eta
bestera eragiten den indarkeriaren fenomenoa izendatzeko kontzeptu asko
erabiltzen dira, batzutan indarkeria mota berdina azaltzeko, beste batzutan
sinonimotzat hartzen dira. Nire ustez, oso garrantzitsua da hasiera- hasieratik
erabiliko ditugun terminoen azalpena egitea errakuntzak saihesteko:
Emakumeen aurkako indarkeria, emakumeak, emakume izateagatik sufritzen dituzten
tratu txar psikologiko, fisiko, ekonomiko abusu, jazarpen eta abarra dira, eta
arlo pribatuan zein publikoan gertatu daiteke. Indarkeria hau indarkeria
estrukturala da, egiturazkoa eta kulturala da eta emakume guztiak erasotzen
ditu, emakume izateagatik, eta hauen mendetasuna bermatzeko erabiltzen da.
Indarkeria mota ezberdinak daude:
-
Fisikoa: Biktimaren segurtasun fisikoa
arriskuan jarri edo kaltetzen denean, eta istripua ez denean. Hauen artean
honako ekintzak daude: bultzatu, jo, erre…
- - Psikologikoa: biktimaren osotasun psikikoa
arriskuan jarri edo kaltetzea. Horien artean, honako egintzak daude: iraina,
gutxiespena, isolatzea eta inkomunikazioa eta abar.
- - Sinbolikoa: emakumeek misoginia barneratzen
dute: gutxiagotasun morala, gutxiagotasun biologikoa eta gutxiagotasun
intelektuala. Indarkeria hau ez da ikusten
baina emakumeen beldurra eraikitzeko balio du.
- - Egiturazkoa: espazioak eraikitzeko erak, hiri
eta herrien diseinuak, botere politiko eta ekonomikoen ereduak.. emakumeen
garapena oztopatzen dute indarkeri honen bidez.
- - Ekonomikoa: dirua kontrolatzea, irabazitako
dirua kentzea, eguneroko bizitzarako behar duen dirua ez ematea edo kentzea eta
abar.
- - Mikromatxismoak: Luis Boninok erabilitako
kontzeptua da. Maila sotileko tratu txarrak, indarkeria psikologikoaren
hasierako manifestazioak dira. Eguneroko eraso ikustezin eta onartuak dira. Adibidez:
hemen Ernai gazte erakundeak egindako bideo bat mikromatxismoak lantzeko http://www.naiz.eus/es/blogs/berriola/posts/mikromatxismoa-eguneroko-eraso-ikusezin-edo-onartuak
Zebait erakundek terminologia
eztabaida eta proposamenak egin dituzte, horien artean, hemen dituzue:
-
- Emakundek 2009ko apirilean egindako
proposamena http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/informacion/viol_informe/eu_emakunde/adjuntos/informe_violencia_abril2009_eu.pdf
- - Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014an egindako
eztabaida eta terminologia proposamena: http://berdintasuna.gipuzkoa.net/documents/73267/73649/Terminolog%C3%ADa-+Indarkeria+matxistaren+arloko+kontzeptuak/e3735ecc-9da2-413f-a476-f930a8bfc6f1
Guzti horren harira gaur El
Correo egunkarian zenbait datu argitaratu dituzte:
“Crece el número de víctimas y maltratadores
menores de edad en el País Vasco”
20105eko abuzturarte:
-
146 adin txikiko izan dira indarkeria matxista eta sexualaren
biktimak Euskadin
-
Genero indarkeria:
-
63 neska tratu txarrak jaso dituzte euren mutil lagunen
eskutik (2014 urte osoan 62 izan ziren)
-
Erasotzaileak: 16 mutil adin txikiko (2014 urte osoan 8 izan
ziren)
-
Eraso sexualak:
-
iazko tendentzia berdina (2014an 169 eraso egon ziren eta
2015eko abuzturarte 84 eraso izan dira).
-
Erasotzaileei dagokionez, 2014an 11 adin txikiko atxiltuak
izan ziren eta 2015eko abuzturarte 6 izan dira atxilotuak).
Hau guztia lantzeko ikastetxeetan
honako hauek dira erronka
batzuk:
- - erasotzaile diren gizonei gainerako gizonek
ematen dieten elkartasunarekin amaitzea. Eskolan erakutsi behar da “Matxito”
izatea ez dela jatorra izatea.
- - Ikasleek
indarkeria antzemateko argibideak izan behar dituzte. Argi adierazi behar zaie
zer den indarkeria, bereziki landu beharko lirateke mikromatximoak edo
indarkeria sinbolikoa.
- - Neskei baliabideak ematea erasotuak izan badira,
aurre egiteko
- - Iraskaleek eta Hezkuntza komunitate guztiak
jakin behar du identifikatzen emakumeen aurkako indarkeria, eta kasu horien
aurrean egin beharrekoak
- - Eskolan prebentzio eta ekintza protokolo bat
egitea eta langileek ezagutzea
- - Berdinen arteko errespetuzko harremanak
eraikitzen erakutsi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina