Sexu-genero sistema eraikuntza soziala eta sexismoaren euskarria da; Gizon eta emakumeen arteko dominazio-meneko harramanen abiapuntua. Hau dela eta, genero harreman parekideak eta bidezkoak izateko egin behar duguna da sistema hori suntsitu. Jakin badakigu, hori ez dela erraza Clara Murgialdayk esaten duen bezala: “estereotipoak ‑femeninoak zein maskulinoak‑ hain barneratuta daude, ezen generoaren oinarri biologikoen adierazpentzat hartzen baitira”.
Sexu–genero estereotipotzat ulertzen dut emakumeei eta
gizonei egokitzen zaizkien ezaugarriak eta jokabideak kultura jakin
batean. Orduan, nola deseraikiko dugu
sexu-genero sistema? Ba guztiok, instituzioek, eskolako eragileek,
komunikabideek genero ikuspegia hartuz; hau da, emakume eta gizonen arteko
existitzen diren ezberdintasunak identifikatzeko modua eskuratuz. Eta aldi berean,
guztiok joera berean egonez sexu-genero sistema suntsitzeko.
Sexu-genero estereotipoak edonon ikus daitezke;
familian, lagunen artean, aisialdian, kalean, lanean… Batzuetan agerikoak dira
baina beste batzuetan asko kostatzen zaigu antzematea.
Nik hiru esparru aztertu ditut eta pertsonak zenbat
eta gazteagoak izan, haien artean gero eta sexu-genero estereotipo gutxiago
topatzen direla ondorioztu dut. Adibidez, etxeko lanak bion artean egiten
dituzte, emakumeek ere gidatzen dute edo Lanbide Heziketako ziklo teknikoak ere ikasten
dituzte. Hala ere, seguru haien artean oraindik badaudela oso agerikoak ez
diren sexu-genero estereotipoak. Hala nola, “nola ikusten gazteek bullying-a?”
bideoan ikusi genuen bezala, neskak eta mutila esertzeko eta besoak jartzeko
modu desberdinean.
Beraz, norabide zuzenean joan arren, oraindik asko
falta da sexu-genero sistema suntsitzeko. Eta eskolak badauka bere zer egina
lan horretan bakarra ez bada ere. Nagore Larrazabaletak “Hezkuntza erabili
beharko genuke jendarteko arazoak konpontzeko, ez rolak errepikatzeko”
artikuluan aipatzen duen bezala “komunitateko
partaide guztiak gara hezkuntza eragileak eta denok subjektu aktibo bihurtu
behar dugu jendartearen benetako aldaketa bultzatzeko, irakasleak,
ikasleak, gurasoak, jangelako langileak, autobuseko, garbitzaile eta
herrikoak". Eragile hauek guztiak hausnararazi beharko genituzke genero ikuspegia eduki dezaten. Hauxe
da eskolak daukan erronkarik
nagusiena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina