Genero indarkeriak, dikotomia sexistan oinarrituta,
emakumeek eta dikotomiatik kanpo sentitzen diren pertsonek jasotzen dituzten
indarkeriazko eraso guztiak dira. Genero indarkeriaren erabilera ikasten da
garapen prozesuan jasotako mezuen bidez. Familia-, eskola-, komunikabide-,
arte-, erlijio-, kultura-, …-ren eragina zuzena ematen da pertsonak
sexu-generoagatik desberdinak garela. Iritzi hori gizarteratze prozesuan zehar
eraiki eta ikasi egiten da eta indarkeria sinboliko delakoan ikustezina egiten
da.
Indakeria sinbolikoa indarkeria kulturala,
estrukturala eta ideologikoa da eta gizartean oso errotuta dago. Sistema
patriarkalaren logika gaindituz gero arazoaik ez litzateke egongo. Beraz,
patriartakuaren esanetara jo eta desoreka mantenduta erasoak ikustezinak izaten
jarraituko dira.
Zer egin? Indarkeria bistaratzea izango da. Dikotomia
puxkatu, hierarkizazioa gainditu, estereotipo sexistetatik irten, pertsonen
indibidualitatea eta ahalmenak garatzeko, elkarrekiko errespetuan oinarritutako
berdintasunezko harremanak, zaintza eta boterearen erabilera parekidea
sustatzen duen gizartea eraikiko dugu indarkeria sorten sinismen eta iritziak
deseraikiz.
Errealitatea eraiki egiten da eta errespetuzko
jokaerak, boterearen erabilera parekidea, emozioen eta zaintzaren munduan
inplikazioa izango dira berdintasunezko harremanak gauzatuko direnak.
Aurreko guztia teoria hutsa iruditu arren hezkuntza
mailan eskuartze zuzena eta bidezkoa dagoela argi dago. Besteak beste, gai
hauen inguruan gauzatu ahalko dira jarduera zuzen / bidezko desberdinak:
- · Pertsonen / Ikasleen eskubideak eta betebeharrak
- · Hizkuntzaren erabilera hezkidetzailea
- · Gatazken ebazpena / “ProvenciĆ³n”
- · Heziketa afektibo-sexuala
- · Espazioaren egitura eta erabilera
- · Eredu positiboak
- · Sareko lana: familiak, inguru hurbila eta eskola
- · (…)
Ni lanean ari naizen udal mailean osaturiko “Emakumeen aurkako indarkeria kasuetan erakundeak
koordinatzeko tokiko lehen protokoloa”-ren berri ematen dizuet.
Protokolo hau osatzeko batzartu ziren kideak: Berdintasun Saileko zinegotzia
eta teknikaria, Gizarte Zerbitzuko eta EISEPko ordezakariak, UPIko psikologoa,
Osakidetzako medikua eta erizaina, Udaletxeko abokatua eta ikastetxeetako
ordezkariak (HLH eta DBH) izan dira. Harro sentitzen gara egindako
protokoloarekin Munduko Osasunerako Erakundeak, Nazio Batuen Erakundeak,
Euskadiko Autonomia Erkidegoak eta Osakidetzak (estadistikek) aipaturiko
emakumeen biktimizazio kopurua, zenbakiak aparte, pertsonak atzean daudela
errekonozimendu ofiziala eta legezkoa antzematen delako.
Irudi bakarraren aldekoa naiz: argia eta esannahi unibertsala. Emakumeak eta genero indarkeria jasotzen duten pertsonak kontuan izanda.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina