GENERO
INDARKERIA
Emakume izate hutsagatik jasaten dituzten
tratu txar psikologikoak….
Genero-indarkeria kulturala, estrukturala eta
ideologikoa da.
Emakumeen aurkako indarkeria oso errealitate
konplexua da eta mundu osoko emakumeei eragiten die, maila sozial, adin, arraza
edota erlijio guztietakoak. desberdintasunean oinarritutako sistema batean
gizon eta emakumeen arteko harremanak eraikiak dauden moduan du bere jatorria.
INDARKERIA SINBOLIKOA “jazarpen fisikotik harago,
eta aztikeriaz bezala zuzen zuzenean pertsonaren gorputzetan eragiten duen
botere mota bat da(Pierre Bourdieu).
Azkeneko bloke honetan genero indarkeri mota
guztiak aztertu ditugu eta denen artean zenbait kultura edo erlijiok emakumeei
zuzentzen dien indarkeriaz hitz egin nahiko nuke. Aurreko asteartean,
azaroaren 3an Berria egunkariak “ Zauririk gabe, orbainik ez” artikulua
argitaratu zuen. Bertan , Euskal Herrian, genitalen mutilazioa pairatzeko
arriskuan zeunden emakumeen kopurua ematen zuten:
“Emakunderen datuen arabera, Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoan 11.00 dira ablazioa praktikatzen den herrialdetatik iritsi eta bertan
bizi direnak eta horietatik 800 neskato leudeke mutilazioa jasateko arriskuan”
Hezkidetza lantzeko eta Genero indarkeria
prebenitzeko planaren erronken
atalean , erronka hau daukagu:
E] Eskola-komunitate osoaren atxikimendua lortzea,
genero-indarkeriari aurrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta
biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.
Goian
aipaturiko erronkak betebehar batzuk ematen dizkie hezkuntzan aritzen direnei :
kasu horien detekzio goiztiarrean aritzea.Oso atal laburra izan arren,
behintzat, ideia eta helburua baturik
daude. Askotan gure begirada bikoteen artean gertatzen den indarkeriara
zuzentzen dugu beste hauek kontutan izan gabe ( etxeko
indarkeria litzateke, edo kulturala? ). Argi dago munduan eta beste kulturatan
gertatzen ziren praktikak orain gure gizartearen parte direla eta horien inguruan ere hausnartu egin behar dugula.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina