Astean zehar agertu eta nire ustez esanguratsuak diren datuen artean PISA txostena dago eta batez ere agerian uzten duena:
- Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko
antzematen den arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da. Matematika
problema baten aurrean antsietatea kudeatzeko arazoak izaten dute eta
zientzialari bezala pentsatzeko eskatzen zaienean okerrago aritzen dira (pentsa
dezagun ingeniaritza eta zientziekin loturiko esparruak direla ekonomia
mugitzen duten esparruak).
- Neskek baieztatzen dute porrotari beldurra
diotela maizago eta intentsitate handiagoz mutilek baino.
- Indarrean irauten diren genero-estereotipoak eta lanbide desberdinetan emakume eta gizonen erreferente parekatuen falta.
Azpimarratutako
gakoak emakumearen ahalduntze prozesuko ardatz bezala hartuko nituzke eta
txikitatik eskolan lantzeko eskatuko nuke. Nonbaiten emakumearen autoestimua puskatuta dago eta lehen bait lehen konpontze saiatu behar gara.
Orientazio hitzarekin egindako akrostikoa paint bidez egin dut, ea gustoko duzuen:
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut.
Aukeratutako
estekak eta bideoak esanguratsuak dira. Gainera Elena simón Rodriguez-en
esaldia ere aukeratu du. Irudiak ederki erabili ditu.
Orientazio
akademiko hezkidetzailea lantzeko 3 erronkarik nagusienak hauek lirateke:
- Indarkeriarekin eta irainekin
amaitzea: nire ikasleen artean egunerokoa da eta beraien artean erlazionatzeko
era. Batez ere gizona eta homosexualitatea, beraien artean norbait baztertzeko
edota iraintzeko marikoia erabiltzen dute.
- Emakumearen ahalduntze prozesua, gure neskak konfidantza eskura dezaten eta beraien grinak piztu, goraipatu ondo egiten dutena eta erronka berriak proposatu. “Lee Anne Bellek (1989) New Yorkeko 10 eskoletan eginiko etnografi ikerketa batean ikasketen errendimenduei buruz neskek zituzten sei arazo multzo identifikatu zituen (37-39 orr.): arrakasta/adiskidetasuna, isiltasuna/harrokeria, porrota/perfekzioa, edertasuna/bazterkeria, pasibotasuna/agresibitatea, amore ematea/zigorrak jasotzea.”
- Lanbide-Heziketan orientatzaileak berreskuratu, beharrezkoak bait dira.
Iturria: https://www.serpadres.es/adolescentes/articulo/las-mujeres-eligen-menos-carreras-tecnicas-y-esto-afecta-a-su-futuro-laboral-211570625040 |
Bukatzeko animatzen zaituztet bideo hau ikustera
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina