Beti entzun dugu
desorientatzaileei buruz.
Desorientatzailea Batxilergoan
eta DBHn egon ohi den figura hori da. Bulego batean egiten duena lan eta
noizean behin soilik ikusten duguna. Are gehiago, erabaki ‘garrantzitsu’ bat
egin behar den unea baino zertxobait lehenago soilik ikusten duguna. Bere
presentzia bi gertaerekin lotu ohi dugu bereziki:
- GALDETEGIA. Desorientatzaileak, galdetegi bat banatu ohi du eta bertan honako galderak ageri dira: Zer da zure denbora librean egitea gustatzen zaizun gauza? Zein da zure ikasketa gustukoena? Zein da hoberen ematen zaizun ikasgaia? Eta modu kuantitaboan eginiko galdera erdi-absurdoek diote… Tatxan! Magisteritza dela gehien gustatuko zaizuna.
- ZITA. Desorientatzailearekin zita bat eduki ohi da ziklo amaieran. Batez ere, DBHko laugarren mailan, Batxilergoko zein adar aukeratu edo Batxilergoan zein ikasketarekin jarraitu erabakitzeko.
Horren ondoren, listo, egin duzu
zure bizitzako erabakia.
Txantxak aparte,
orientatzailearen figura ekarri nahiko nuke lerro artera. Orientatzailea baita
askotan orientazio hitzarekin egiten dugun lehen kontzeptua.
Astean zehar landutako material
guztia erabat interesgarria izan da orientazio gaia ardatz harturik, klabe
ezberdinak ikusi eta horiek nola egituratzen diren jakitea. Hala nola,
lanbiderako orientazioan irudi ez estereotipatuak aurkeztea, hizkuntza
hezkidetzailea izatea, identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea… Nik erronka
bat proposatzen dut
Orientazioa zeharkakotasun moduan planteatu
Aste honetan ikusi dugun moduan
“Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du,
hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean
integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena”. Hala,
orientazio modu globalago bat bezala ulertzea klabe garrantzitsu bat dela uste
dut. Eta zentzu honetan, uste dut orientazioak dakarren lan eta inplikazioa ez
zaiola soilik orientatzaile figura horri egotzi behar.
Aldi berean, gizarte langileak
hezkuntza komunitatean dute presentzia areagotzea ezinbesteko ikusten dut, bai
eta beste profesional batzuk ere. Logopedak esaterako.
Bokazioa
Badirudi bokazioz aukeratzen
ditugula goi mailako ikasketak, historikoki femeninizaturiko ikasketetan ordea,
bertan jarduteko bokazioa, genero femeninoko emakumezkoena da batez ere. Hau da,
bokazioa, laguntze nahian eta aldatze nahian zentratzen da, eta heziketaz
bokazio hori emakumezkoari dagokiona da.
Ondorengoak dira, UPV/EHUko
webgunean aurkitu dezakegun datu esanguratsu batzuk.
2013. urtekoak dira azken datuak,
eta errebisio bat egin beharko litzateke eman diren aldaketak ikusteko, baina
segregazioa ikusten da ikasketen arabera. Bokazioaren aurretik, hainbat faktore
daude ikasketak aukeratzera eramaten duena pertsona oro, izan maila ekonomikoa,
izan arraza…Eta generoa horietako bat da. Beraz, orientazio akademiko
hezkidetzaileak “bokazioa” kontzeptua errebisatzeko erronka duela esango nuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina