Aste honetan elkarbizitza espazio fisiko-birtualak eta denborak aztertzen aritu gara: espazioak, soldatak, zaintza denborak, ikus-entzunezkoak, . Berriz ere, susmoetatik DATUetara pasatu eta … sexismoa eta androzentrismoa hortxe! Sudurretan!!
Irakurgaian ageri den Zaida Fernández soziologoaren erranak Urbanismoa historiaren materialtasuna da, zer pentsa eta hausnartu eman dit! Ikastetxeko espazioenerabileran erreparatua nuen, ohartua nengoen, baina karrikak, ...plazak, ez nituen sekula santan betaurreko moreekin begiratu.
Nire herria arras txikia da eta Nafarroako ikastetxetako izenekin oroitu eta hauek aztertzea bururatu zait. Nafarroako 538 ikastetxetako izenak aztertuta, hauek datuak: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/centros-educativos
GUZTIRA
|
Toponimoak
|
Bertzeak
| ||
538
|
74
|
124
|
81
|
79
|
538 ikastetxetako izenetatik 74 dira emakumeenak:
62 elizkoiak eta noblezia,
8 laikoak:Paquita Ansa, MAria Ana Sanz, Elvira España, Gloria Larrainzar, Montessori, Eugenia Echarren, Hermanas Uriz Eulate, Amatxi
Karriketako, plazetako izenak, patriarkatuaren ikuspuntutik, jendartean, ospea eta erreferenteak direnen agertokia diren heinean , ikastetxeak eta hauen izenak ere, garrantzi handiko erabakiak direla argi izan beharra dugu. Ikusi dugu aste honetan, genero ikuspegiak, hiriaren erabilerari dagoen bertze desberdinkeria-ardatza ikusteko bidea ematen digula.
Aurreko edizioetako Olatz Ucinek egindako posta aukeratu, estekatu eta gomendatu nahi dizuet arras osatua dagoela iruditu zaidalakoz. Kontzeptu mapa argia jarri du, eta artikulu interesgarria partekatu ere bai: Repensar la ciudad desde la perspectiva feminista.
Una ciudad feminista debe garantizar el derecho a la ciudad a todo tipo de personas, entendido como la libertad de utilizar y disfrutar cualquier espacio de la ciudad tanto por las cuestiones perceptivas de seguridad como por cuestiones de autonomía y accesibilidad (económica y motriz), de tener espacios que sirvan para el desarrollo de las actividades cotidianas y que permita compatibilizar las diferentes esferas de la vida (productiva, reproductiva, personal, comunitaria-política). Desde la escala más pequeña como la vivienda, a espacios públicos o equipamientos.
Red patios inclusivos y sostenibles gune arras interesgarria iruditu zait, teoria guztia praktikara eraman daitekeela erakutsi dutelakoz. Prozesua bideo hauetan dokumentatu zuten:
Guzti honen aurrean, eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak urgenteenak hauexek:
- Eguneroko espazioa eta denborak ikuspuntu ikuspegi hezkidetzailetik begiratzea eta berrantolatu eta berreraiki.
Ongi izan !
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina