2019/01/18

PARTAIDETZA PAREKIDEA LORTU BEHARREKO ESKUBIDEA


Gaur egun  eremu gehienetan emakumeen partaidetza handitu arren, ez du esan nahi genero-ikuspegia barne dagoenik, ezta berdinatsuna eman denik. Partaidetza eta generoa guztiz lotuta egon behar dira, ez soilik maila teorikoan. Beraz, bestelako partaidetza eraiki beharra dago.

Partaidetza parekidea eraldatzeko tresna bat da, gauzak egiteko beste modu bat non guztion iritzia jasota dagoen eta non denon artean erabakiak-adostasunak eraikitzen ditugun. Guzti hori egin ahal izateko estrategia egokiak erabili behar ditugu eta prozesuan sor daitezkeen gatazkak modu etikoan tratatzeko baliabideak sortu. Horretarako ezinbestekoa da gure ikasleak txikitatik kultura berri honetan hezitzea eta beharrezkoak diren gaitasunak lantzea. 

Eta gure eskoletan zeintzuk dira erronkak?

Partaidetzak sortzailea, erakargarria eta eraldatzailea izan behar du; erreali­tatearekin bat datorrena eta inklusiboa; ulermen, eztabaida eta elkarrizketarako espazio erosoak eskainiko dituena; jendearen lorpenetan sinesten duena; ga­tazkak ikasketa-prozesu bihurtuko di­tuena.

Ga­rrantzitsua da botererik ez dutenak ahalduntzea, eta, horretarako, oinarri­zkoa da parte hartzeko espazio berriak eraikitzea guztien interesak, kezkak, proposamenak.... jasotzeko eta bideragarri egiteko.
  • Parte hartze parekidean oinarrituz kultura berria sortzea eta horretarako plangintza bat egitea eta sor daitezkeen erronkei erantzuteko baliabideak sortzea.
  • Adostasunak hezkuntza komunitate guztiarekin.
  • Curriculumean emakumeak arlo guztietan ikustaraztea eta genero ikuspegia txertatzea bai materialeetan, edukietan..
  • Batzarretan parte hartzea bermatzeko araudiak eta estrategiak adostea.
Haurren parte-hartzean, argudioetatik eraikitzen den metodologia sustatu behar dugu. Horretarako, estrategia eta bide berriak sortu behar ditugu. Helburu hori gauzatzeko, bost bide nagusi proposa daitezke: behaketabiltzarrahizkuntza ez-sexista, zirrarak lantzea eta autoestimua lantzea. 

Ezin dugu ahaztu erabakiak ariketa kolektibo baten barruan hartu behar ditugula. Hezitzaileok gidariak eta la­guntzaileak besterik ez gara izango.

Aureko edizioetako Bego Mentxakaren posta aukeratu dut  adibide ugari, azalpen zehatzak eta material gehigarria eskaintzen dituelako.


Partaidetzaren bidez patioaren birmoldaketa edo beste gaiak plantea daitezke. Hona hemen bideo bat adibide batekin:


Gai honen inguruan baliabide interesgarri batzuk topatu ditut. Hona hemen irudiak eta linkak:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina