Jaiek edo ospakizunek bat-bateko ekimenak diruditen
arren, alaitasuna eta poza barne dituztela, ez da horrela. Ez dira bat-
batekoak. Kontrolatuak daude gizartean boterea duten egituren aldetik. Patriarkatuak
bere tentakuluak hor ere badauzka jarriak, dudarik gabe. Gizarte patriarkalean
gizonezkoa da nagusi, balore eta figura maskulinoa. Jaiek ere, maskulino hori
interes orokorraz jabetzea bultzatzen dute, antolakuntzatik (Dolores JULIANO,
1992). Kodeak sortzen dira, esplizituak eta inplizituak, ospakizunak eta
erritoak gobernatzeko, kontrolatzeko, egituratzeko. Kodeketa hauek momentu
historiko jakinetan eratu ziren eta genero interes batzuen mende, baita klase
sozial, etnia eta orientazio sexual jakin baten ikuspuntutik. Emakumeok,
historian zehar, aprobetxatu izan ditugu espazio hauek gure aldarrikapenak
adierazteko eta, pixkanaka, espazioa irabazi dugu, kasu batzuetan erabateko
berdintasuna lortuz. Espainiako Estatu osoan zehar daude emakumeak jai tradizio
androzentrikoak kuestionatzen (Margaret BULLEN, 2000, 2003, 2006). Estatuaren
hegoaldean, 2011ko Aste Santua historikoa izan zen: lehenengo aldiz nazarena
emakumeak presente egon zirela Andaluziako hiriburu guztietako prozesioetan.
Une hartara arte Sevillako hiru ermandadetan emakumeek itxita zuten atea
emakume izateagatik. Alcoin, Nuria Martienezek 1998an lehenengo festera izango
zela aldarrikatu zuenetik, herria gatazka baten erdian bizi da. Gehiengoak
tradizioa defendatzen du, hots, emakumearen baztertzea; bigarrenak egituretan
aldaketa, baita genero ereduetan ere, emakumeen parte hartze osoa ahalbidetzeko
(Verónica GISBERT, 2011).
Emakumeek transgresio hau burutzea erabaki zuten arte, ez
ziren beharrezkoak arauak emakumeen parte hartzea debekatzeko: MUGA MAGIKOA
zegoen. OZTOPO inplizitua. Zehaztu gabea, arautu gabea, orokortua. Inork
gainditzen ez zuena. Marra bat, genero bakoitzaren tokia bereizten zuena,
jaietan ere. Arau falta honek eragin zuen, horregatik, Alcoin, hiru emakume
antolakuntzara sartzea 1998an. Ezin zitzaien debekatu sartzea legea eskuan.
Horrela, handik aurrera, jai batzorde edo elkarteek estatutuetan bazkide
berrien sarrera arautzea erabaki zuten. Neurri berri horiekin, sarrera eskatu
nahi zuen bakoitzak hainbat bazkideren abala edo oniritzia behar zuen eta,
gero, bozketa bat gainditu. Ordutik hona oso emakume gutxik lortu dute sartzea
jai erakunde horietan. Gaur egun, Alcoin, 10 dira festak antolatzeko eskubidea
duten emakumeak. Gizonak, aldiz, 7000. Hondarribian, euren web orrialdean argi
geratzen den bezala, ALARDE TRADIZIONALA ere aldatu egiten da, kanpo
antolaketan. Elkarte bat izatetik fundazio pribatu izatera pasa zen 1997an;
hain zuzen ere, legezko kontrola gutxiago izateko. Elkartze eskubidea
Konstituzioak babesten du 22 artikuluan oinarrizko eskubide gisa. Fundazioa
oinarrizko eskubideetatik kanpo dago:
«Como consecuencia de los graves
acontecimientos que pusieron en riesgo la celebración del Alarde en 1997, el
Pueblo de Hondarribia, reaccionó unánimemente, organizándose en torno a un
objetivo fundamental, “Proteger el Alarde”; y este mensaje claro y
absolutamente mayoritario en la población hondarribiarra, sirvió para dar los
primeros pasos para crear un marco legítimo y jurídico-legal para poder
ejercitar los derechos de representación formal y legal en la organización del
Alarde»
Horregatik, jaietan
emakumeek gero eta espazio publiko gehiago izateko borrokatzen duten elkarteak ESPAZIO-ZUBIAK
bezala definitu izan dira. Estrategikoki kokatuak daude mugimendu feminista
hauek zubia zeharkatzeko helburuan. Emakumeen posizio “tradizional” apaingarria
utzi eta jaien egituraren ikuspuntu horizontalago baten bila joateko, alegia.
Eta ikuspuntu hau posible da. Patriarkatutik irudikatzen den tradizioa, egitura
mantentzeko erabiltzen dena, ASMATUTAKO TRADIZIOA da (Hobsbawm y Ranger, 1988): «…una
serie de prácticas, normalmente gobernadas por unas reglas aceptadas
explícitamente o tácitamente, y un ritual de naturaleza simbólica que intentan
inculcar valores y normas de comportamiento por repetición, lo que significa,
automáticamente, continuidad con el pasado». Como rituales son resultado de una
superposición de invenciones producidas a lo largo del tiempo. No se trata de
creaciones arbitrarias, sino de manifestaciones concebidas por personas que
actúan en función de intereses y pensamientos marcados por su género y las
circunstancias históricas propias del momento que viven».
Gizartea GENERO SISTEMA ASIMETRIKO
batek egituratzen du. Eta emakumeen eta gizonen bizitzak sistema horren mende
daude. Hau da, pertsonen arteko harremanak baldintzatuak daude entitate formal
(gobernua, legebiltzarra, instituzioak, hezkuntza…) eta ez formalengatik
(familia, lagunak, kuadrilak, komunikabideak…). Guzti horiek definitzen duten
gizonezkoek eta emakumezkoek nola izan behar duten: nola jantzi, zein jarrera
erakutsi, hartu beharreko rolak…egunerokoan zein plano sinbolikoan ere
(balioak, ideologia…). Eguneroko dimentsioan aldaketa sustatu nahi baldin bada,
plano sinbolikoan ere aldaketa eragin behar da: askotan egunerokoan suertatzen
da aldaketa baina ez plano sinbolikoan. Hori da alardeen kasua. Tradizioa
burbuila sakratu batean dago kokatua eta emozioak horren mende daude. Hazi egiten
gara horiekin eta gero ezin hortik atera. Horregatik hainbeste emakume, euren
buruak feministatzat dituztenak, alarde tradizionalaren alde agertzen dira.
Harrigarria dirudien arren, horrela da. Arbasoekin eta familiaren oso lotuta
dagoen burbuila kolektibo oso indartsua sortzen da eta horrekin haustea oso
zaila da (Margaret BULLEN 2012).
Jolasa
Alaitasuna
Irribarra
Parranda
Askatasuna
Rol tradizionalak kanpora!!
Ekitatea
Kalejiran!
Irudimena
Duintasunak
Eztanda!
Algara
Kuadrila
Ez da nahiko jai batzordeak mistoak
izatea. Batzorde horietan berdintasunaren ikuspegi horizontala eta osasuntsua
sartuko duen begirada egon behar da. Dagoena moldatzeko eta eraldatzeko
kreatibotasun parekidea sartuko duen ikuspuntua, betaurrekoa, diskurtsoa.
Astiro, emeki, baina indarrez.
ERRONKA:
Gure umeek har dezaten kalea,
berdintasunean. Jaien rol tradizionalen azterketa serioa egin dezaten
eskoletan. Jakin dezaten nondik gatozen. Emakumeen eta gizonen papera zein izan
den ikasi eta aldatzeko grina sortu. Denok batera. Helburu berarekin.
BALIABIDEA:
ROL PLAYING sistema erabil daiteke. Ea
zer ateratzen duten bestearen tokian jartzen.