2016/11/22

OSPAKIZUN ERALDATZAILEAK GURE ESKOLAN



Farapi taldeak Gipuzkoan eginiko hausnarketa batean dioen bezala, “Festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden erritoekin lotuta daudelako, baizik eta ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin, genero sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki.”


Gure herrietako jaiak tradizioetan errotuta daude. Tradizioaren izenean emakumeekiko diskriminazioa onartzen da. Honen adibide izan daitezke: Arretxinagako mahaigainekoa, Markina Xemeingo Karmen eguneko Soka dantza, ...

Zenbat eta jai berriagoak izan orduan eta parekideagoak dira. Jaia berria den heinean gaur egungo jendartearen isla egiten du Jendarte hau guztiz feminista ez bada ere, ez du orain dela 50 urte zuen izaera matxista. Honen adibide izan daitezke Donostiako Piratak. Gainera hauek, ikuspegi feminista landu egiten dute.

Hala ere, gure jaietan parekidetasunera bidea egitea ez da erraza. Duela hilabete batzuk, Arabako herri txiki batera Panderoa ikuspegi feministatik ikastaroa ematera hurbildu nintzen. Telefonotik etengabe emakume batekin izan nuen kontaktua. Emakume hau herriko jaietan guztiz inplikatuta zegoen eta kudeaketak burutzen zituen. Herriko plazara heltzean, emakume bat barazkiak garbitzen bilatu nuen eta noren bila nebilen esatean bera zela, baina mutil gazte bat neukala nire zain azaldu zidan. Izan ere, festen antolakuntza guztia mutil horren gain baitzegoen. Mutil honek, etengabe ondoan bi neska gazte zituen, edozer behar bazuen laguntzeko. Beraien ustez, jai parekideak antolatzen bazituzten ere, antolakuntzatik hasita jarrera sexistak nabari ziren. Mutilak antolakuntzan eta agintean eta neskak zaintzak eta laguntzaile. Hori bai, guztiak ziren modernoak eta feministak.

Eskoletako ospakizunak ere ez dira jai parekideak. Duela bi aste, eskola batean hezkidetza tailerrak egiten nengoela, irakasle gelan bi tutore ipuin tradizionalen inguruan hitz egiten zeudela jabetu nintzen. Beraiei, ipuin tradizionalekin zer egiteko asmoa zuten galdetzean, gela bakoitzak ipuin bat aukeratu eta bertako pertsonaia lez mozorrotuko zirela azaldu zidaten. Hasiera batean, shock egoeran geratu banintzen ere, eskoletako ospakizunak parekideak izateko zerbait egin beharra zegoela jabetu nintzen.

Jaiak eta ospakizunak hezkidetzaren ikuspegitik lantzeko, eskolan burutzen diren ospakizunak genero ikuspegitik aztertzeko hezkuntza komunitatearen (ikasle, irakasle, langile, guraso) islada den lan taldea sortzea ezinbestekoa da.

Agurtzake Goitia Lopezek JAIAK ETA OSPAKIZUNA. Ereduak zalantzan jartzen! postean publikatua.



Behin eskolan tradizionalki burutu diren ospakizunak aztertuta eta eraldatu beharreko ekintza, egoera eta jarrerak identifikatuta, proposamen berriak egingo dira. Proposamen hauek hezkuntza komunitateak gaur egun dituen interes, beharrizan, egoera... oinarrituko dira. Ospakizunak aztertu eta proposamen berriak egin daudenean, hezkuntza komunitate osoari aurkeztuko zaizkio. Ospakizun berriei ekiteko, betebeharrak era parekidean banatuko dira. Antolakuntza eta zuzendaritza taldeetan emakumeen presentzia ezinbestekoa izango da. Era berean, gizonek ere zaintza (sukaldatu, garbitu...) eta laguntzaile lanak burutu beharko dituzte.

Ospakizun parekideen inguruan sortuko den lan taldearentzat gomendagarriak diren artikulu, albiste eta gidak:


Ildo honetan, eremu hezitzailean lantzeko erronkak ondorengo hauek dira:
  • Eskolako ospakizunetan sexu-genero sistema erreproduzitzen duten egoera, ekintza eta jarrerak identifikatzea.
  • Eskolako ospakizunetarako ekintza ez sexistak eta berriak proposatzea.
  • Hezkuntza komunitate osoa isladatzen duen ospakizunetarako lan talde parekidea sortzea.
  • Eskola barruan aliantza eraiki eta jai parekideen aldeko ahalik eta jende gehien biltzea. (Leire Garrok JAIETAN ERE ERALDAKETA FEMINISTA postean publikatua)
  • Ospakizunetan emakumeon parte hartze aktiboa bultzatzea eta bermatzea, protagonista bilakatuz. (Leire Garrok JAIETAN ERE ERALDAKETA FEMINISTA postean publikatua)
 Eskolan lantzeko erronkak Ana Extramiana Camenok publikatutako JAIAK ETA OSPAKIZUNAK BENETAN JARDUERA postean aurkitu daitezke.

Bukatzeko, astean zehar jai parekideen inguruan nire barnean egindako hausnarketaren emaitza den akrostikoa uzten dizuet:






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina