Festak bizitzaren erdigunean daude: aste osoa
lanean eman eta gero, espero duzun asteburua datorrelako, eguneroko monotonian
parentesia izan daitezkeelako. Baina horretaz gain, ideia eta baloreen
munduarekin lotuta daude, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta
genero sistemekin; bestela esateko, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta
emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki.
Antropologia feministak oso argi du: festak eta ospakizunak ez dira gizartean
ematen diren eszenifikazio soilak, kultura- adierazpen sendoak baizik. Margaret Bull antropologoaren hitzetan “jaietan gertatzen dena, gizartean gertatzen denaren isla
da”.
Honi lotuta, astean zehar landutakoarekin osatutako akrostikoa da ondokoa:
IIiiiiiiiiJarrera
IIiiiiiiiiIraultza
IIiiiiiiiParte
hartzailea
IIiiiiiiiAukera
AldarRikatzailea
iiiiiiiFEminista
iiiiiiiiiKultura
iiiiiiiiiIdentitateak
iiiBerDintasuna
iiiiiiiiJEndarte
MoreA
iiiiiiiiiKritikoa
Iazko ikastaro kide baten
post-a aukeratzeko momentuan, hainbat ikastaro kideren ekarpenak irakurri
ondoren, Neu Nabigatzera-ren post-a gomendatzen dizuet: Jaiak guztionak guztiontzat
Jaiak eta ospakizunak hezkidetzaren
ikuspuntutik lantzeko baliabide moduan, aipagarria iruditzen zait mugimendu
feministak egiten duen lana. Udan Euskal Herri mailan eman den eraso bakoitzari
emandako erantzuna ikustea besterik ez dago, erantzun erabat indartsuak, "beldurra aldez aldatuko dela" aldarrikatzen dutenak. Erantzunez gain, aurrez
egindako lanketak ere hor daude. Honen adibide, herrian jaiei begira prestatu
genuen bideo hau (Lasarte- Moria):
Garrantzitsua da baita ere, ohitura ezberdinen jatorria aztertzea eta
honakoa zalantzan jartzea, honek transmititzen dituen baloreak kolokan jarri
zeta ohiturak berrasmatuz, finean, eraikitakoa deseraikiz.
Honi jarraiki, eremu hezitzailean
aurkezten zaizkigun erronkak neureganatzen ditut: sexu- genero sistema
erreproduzitzen duten euskaltasun ereduak era kritikoan aztertzeko beharra
batetik, eta sexu- genero sistematik harago dauden egoera berriak, euskal gizon
eta emakume eredu anitz eta modernoak erakusten dituztenak, haien arteko
harreman berdinkideak sustatzen dituztenak aurkezteko, bestetik.
Erronka hauei begira,
aurrera pauso txiki batzuk ematen direla esan nahiko nuke, horrelakoak ikusita,
esperantza txiki bat sortzen baitzait: Mari Domingi ez da Olentzeroren emaztea eta betaurreko
moreak janzten ditu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina