Jaiak eta ospakizunak gure jatorria
eta izaera kulturala irudikatzeko erabiltzen ditugun adierazpen kolektiboak
dira. Adierazpen hauen bitartez, gure nortasuna erakutsi eta era berean beste
kultura eta gizarte eredu batzuengandik ezberdintzen gara. Finean, ohituren
munduan kokatzen dira jaiak eta ospakizunak eta gure komunitatearen portaera
partikularrak erakusteko erabiltzen ditugu.
Jarrerak
Aniztasuna
Identitatea
Parekideak
Askatasuna
ErReibindikazioa
Errespetua
Kultura
Ideologia
Duintasuna
DEnontzat
Ardura
Koloretsuak
Oinarrian gure herri nortasun,
gizarte egitura eta pertsonen arteko harremanekin daude lotuta. Gure jatorrien eta identitate ezaugarri propioen eta
bereiztuen erakuslehio dira. Beraz, jai eta ospakizun kontzeptuekin batera
usadio, jatorri, nortasuna, ohitura, kultura…kontzeptuak agertzen zaizkigu.
Herri nortasunaren adierazle diren heinean,
sekulako indarra izan ohi dute ohiturek gure gizarte egituretan. Eta hauekiko
dagoen atxikimendua izan ohi da askotan jai eta ospakizunetan emakume eta
gizonen berdintasuna bermatzen uzten ez dutenak. Ohiturak babestearen lemapean
egiten dira oraindik ere berdintasun arloko eskubideen urraketa nabarmenenak.
Betidanik horrela izan denaren aitzakipean, gure gizarteak generoen arteko
berdintasuneruntz egin behar den ibilbidean oztopoak baino ez dira jartzen, eredu androzentrikoari babesa eskeiniz.
Guzti honen ondorioz herri garapena oztopatzea baina ez da lortzen.
Ohiturak, tradizioak jendearen
beharretara egokitu behar dira, aldatu, birpentsatu behar dira une oro. Gizarte
osoa ordezkatu nahi badute, belaunaldi berriek tradizioak aldatu eta moldatu
behar dituzte eta jaiak denon espazioa direnaren aldarrikapen eta borrokarekin
jarraitu. Azken bi hauek dira hezkidetza lantzeko arlo honi dagokionez esku
hartean ditugun baliabideak. Azken garaietan jai eta ospakizunen kontextuan,
indarkeria sexistari aurre egiteko sortutako ekimenak duten
indarra eta presentzia ikasgeletara eramaten jakin behar dugu.
Iazko ekarpenen artean, Agurtzane
Goitiaren aipatu nahi nuke, bertan modu grafikoan agertzen da ohituren inguruan
eman beharreko birmoldaketa prozesua.
Eremu hezitzaileetan aurrez aurre lantzeko ditugun erronkak:
-
Hezitzaileon
artean, genero ikuspegitik eskolan egiten diren jai eta ospakizun guztien
analisia eta au egin ahal izateko gaitasunak barneratzea. Helburua, beharrezkoak
diren birmoldaketak egiteko ahalmena lantzea da.
-
Jaiak
eta eskubideak. Ikasleekin, bi kontzeptu hauen arteko harremana landu eta
sakondu.
-
Gure
ikasleak dira belaunaldi berriak.
Beraiekin ohiturak moldagarriak direla landu. Belaunaldiak dituen
beharretara egokitzeko aukera dutela transmititu eta hori gauzatu ahal izateko
duten jarrera kritikoa eta gaitasuna
landu.
-
Jaien
eredu androzentrikoari aurre egiteko, jaietan emakumeen presentziari buruzko
lanketa egin (bertsolariak, musikariak, dantzariak….).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina