2016/11/20

JAIAK, JENDARTEAN ERROTUTAKO KULTURAREN ISLA



Aste honetako irakurgaian ikusi dugun bezala, genero ikuspegia oso urruti gelditzen zaiela gure kulturan indar handia duten jai eta ospakizunei esango nuke. Mikromatxismoak eta matxismo gordina, sinboloz betetako patriarkatuaren adierazle diren egitarauak eta festa bera. Gure ikastetxeetan ere, Amelia Barquinek salatzen duen modura, goiz batean tailer edo hitzaldi hezkidetzailea eta bost minutu beranduago festarako proposamen, koreografia eta kanta matxistak jaun eta jabe, inongo lanketarik gabe.


1.- Akrostikoa

JATORRIA

AZTERTU

JAI  eta

OSPAKIZUNETAN

JANZKERA

EROTISMO

EREDUA

IKASITAKOA

IRAULI

ALDARRIKATU

FEMINISMOA
IRUDIKATU
HEZKIDETZA
 

BETI-BEZPERAKO KOPLAK edo BIHARAMUN GABEKO KOPLAK

Bego Vicarioren zuzendaritzapean, 20 euskal artista bildu ziren Maialen Lujanbiok kantatzen dituen koplen inguruan obra kolektibo bat sortzeko, animazio teknika anitzak erabiliz. Artista hauek beraien artean banatu zituzten estrofak eta paragrafoen arteko trantsizioak, bakoitzak aukeratutako teknika erabiliz irudikatzeko esanahia. Narrazioaren haria eta kohesioa koplek eta makilen  erritmoak markatzen dute, modu iradokitzaile batean, indar handiko laburmetraia lortuz, nire ustez.


 

Beti bezperako koplak [Trailer] from Kimuak on Vimeo.


2.- Iazko ikastaro-kideen artean, Tolerantzia "0" indarkeriari ondo pasatu ahal izateko guztiok aukeratu dut.
Ekarpen honetan interesantea iruditzen zait nola lotzen duen Emakumeen aurkako indarkeria eta ospakizunetan hain permisibitate handiaz eta naturaltasunez hartzen diren jokabideak, hainbat momentutan ezetz esatea ze zaila bihurtzen den erakusten duen inpaktu handiko argazkian azaltzen den bezala, adibidez. Gogora ekarri dit aurtengo "sanferminetan" salatutako erasoen artean bortxaketa kolektiboaren eragileak beste antzeko eraso batean  ere parte hartu izana pare bat hilabete lehenago, inpunitate osoz, pixkanaka ezagutzen goazen bezala.

3.- Hezkidetzaren ikuspuntutik bizi ahal izateko jaiak eta ospakizunak, zer egin? Nola planteatu?
Mari Luz Estebanen hitzei jarraituz, kultur tradizio, mito eta ohituren euskaltasunaren inguruan interpretazio eta aukera alternatiboak eta konplexuagoak aurkitzen saiatu beharko ginateke, gaur egungo errealitateari hobeki egokituz.  Garaia berriak, erantzun berriak:
  • Sexu-genero sistema erreproduzitzen duten euskaltasun ereduak era kritikoan aurkeztu.
  • Sexu-genero sistematik haratago dauden egoera berriak, euskal gizonen eta emakume eredu anitz eta modernoak erakusten dituztenak, haien arteko harreman berdin-kideak sustatzen dituztenak aurkezteko.

AMAIA AROMA txistulariak dion bezala, “tradizio horiek nondik atera dira? Asmatu egin dira; beraz, asmatu ziren bezala, berriz apurtu daitezke”
 Amaia Aromari elkarrizketa BERRIAn




4.- Eremu hezitzailean lantzeko erronken inguruan, hiru azpimarratuko nituzke oso posible bezala eta, aldi berean, soziedadean eragin sakona izan dezaketenak:
  • Sexu-genero sistema erreproduzitzen duten emakume izateko eredu estereotipatuak era kritikoan aztertzea.
  • Ikastetxeetan ospatzen diren festak, antolatzen hasten direnetik emanaldiaren bukaera arte, betaurreko morez jantzita gauzatu.
  • Opari edo jostailua aukeratzeko, proposatzeko edo erosteko, erne ibili eta hezkidetzatik begiratuta eraman aurrera.
                               Badaude beste eredu batzuk, jolas eta jostailuen artean.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina