IZAN UNTSA ETA BIZI UROS
Agur esateko
garaia,
Luze joan da baina
era berean azkar batean.
Zuekin egon
naizen denbora intentsoa, aberasgarria eta argigarria izan da.
Onartu
behar dut hala ere, amorrazioa sentitu dudala batzutan: materiala eduki, interesa
izan eta denbora falta lantzeko...
Memeak, kartelak,
logoak, gustUra ikasi ditut egiten. Hezkidetzaz bezain beste ikasi dut
informazio teknologiaz…gustatu zaidala aitortu beharra daukat.
Eskerrak eman
nahi dizuet nirekin lanean egon zareten guztiei.
Uste dut asko dagoela egiteko
baina asko gaude bidea hartzeko prest eta asko egin dugu jada. Hau
da, zuekin ikastaroa egin ondoren, oso baikor naiz hezkidetzaren egitekoaz: badakigu nora joan nahi dugun, badakigu
nortzuk joan nahi dugun eta bidea erakargarria da!
Zer eskatzen diot hezkidetzaren inguruan etorkizun
hurbilari?
Ikastetxeko irakasle guztiok lanean
has gaitezen : emakumeen ekarpenak azalaratzeko eta gure materialetan
androzentrismoak eta hizkuntza diskriminatzaileak kanporatzeko.
Bi abesti aukeratu ditut zuei eskerrak emateko:
1.-Desberditasunaren aberaztasuna azaltzeko Peio Reparazek gidatutako baloreak taldearen "ezberdin izatean berdintasuna"
“Denok ditugu
gabeziak
Gabezi bezainbat
haur ditu munduak
Ta aldi berean bertuteak
Bertute beste kolore ortzadarrak”
2.- Txarangoren "Una lluna a l'aigua", harreman osasuntsuak aldarrikatzen duen abestiak ( eta batzuentzat lesbianismoa ere)
No vull veure't, vull
mirar-te.
No vull imaginar-te,
vull sentir-te.
Vull compartir tot
això que sents.
No vull tenir-te a tu: vull, amb tu, tenir el temps.
(No quiero verte, quiero mirarte.
No quiero imaginarte, quiero sentirte.
Quiero compartir todo eso que sientes.
No quiero tenerte a ti: quiero, contigo,
tener el tiempo.)