Zein izan dira astean zehar bor-bor ibili diren ideia nagusiak?
Aste honetako irakurgaitik jaso
ditut parrafo interesgarri batzuk eta horiek komentatzera nator.
“Sexualitatea eta indarkeria
bateraezinak dira. Harremanetan
indarkeria agertzen denean sexualitatea zena boterekeria-gose eta indarkeriaren
erotizazio bihurtzen da.”
Guztiz ados nago adierazpen
honekin. Ez dot ulertzen nolatan pertsona batzuk bi kontzeptu hauek elkar
lotzen dituzten. Baina tamalez errealitate bat da. Nondik datorren aztertu
beharko litzateke baina edozein kasutan oso zaila da ulertzeko.
“Elkarrekiko errespetuan, nahian
eta “adostasunean” oinarrituriko edozein sexualite-adierazpen zilegi da. Beti ere “adostasun” horretara benetako
askatasunetik abiatu eta inplikaturiko pertsonak botere posizio berdinean
baldin badaude”.
Sentitzen dot baina adierazpen
hau errena dago. Zuzena bai, baina ez dago osotuta. Adin txikoekin ezin du sexu
erlaziorik izan adin nagusiko batek, nahiz eta adostasunean izan. Agian “pertsonak botere posizio berdinean baldin
badaude” esaldian sartu genezake adinaren atal hau, baina derrigorrezkoa
ikusten dut adieraztea esplizitoki.
Horrela inork ez du izango zalantzarik.
Hau adieraztea derrigorrezkoa ikusten dot, batez ere kontutan izanda
azkenaldi honetan azaleratzen ari diren adin txikikoen aurkako sexu erasoak.
Azken berriak ezagututa norbaitek pentsatu ahal zezakeen zeruaren babesak dena
estaltzen eta justifikatzen dabiela…
Azkenik, beste guztizko desadostasun
bat irakurgaian erantsi den irudi baten inguruan. Irudi honetan famila eredu
desberdinen marrazkiak daude. Pertsonen arteko
elkarteak direla familiak uste dot ados gauela, baita hitz egin ahalko dogu
txakur familia batetaz, baina inolaz ere pertsona batek eta animalia batek
osatzen dute familia bat. Familia bat osatzea afektu kontu bat bada soilik,
hortaz, zergatik ez pertsona bat eta landare bat? Edota pertsona bat eta objektu baten familia?
R.A.E.: FAMILIA: “Grupo de personas emparentadas entre sí que viven juntas.”
Denborarekin lortu dogu
familia ez nuklearra ere onartzea familia definizioaren barne eta kulturalki
ere horrela dago dagoeneko onartuta gizarteagatik. Pertsonen arteko familia
batetan maskota bat dagoenean ere, hauek
sentituko dute txakur, katu, edo txori hori familiaren parte dela, seguru
baietz. Baina hortik abiatuta, pertsona batek eta adibidez txakur batek familia
bat osatzen dabiela adieraztea gehiegikeri bat iruditzen zait.
Aurreko ikasturteko post-en
artean hau aukeratu dot:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/heziketa-afektibo-sexuala_50.html
“HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA”
Aukeraketa hau alde batetik
proposatzen dituen esteka eta bideo kopuruagatik izan da. Eta azken hauen
artean oso gustuko izan dot hurrengoko hau:
https://www.youtube.com/watch?v=skp5f6gA_5g
Lehen aldiz aspaldi ikusi neban goiko
bideo hau eta izugarrizko zirrara eragin zidan. Bertan oso ondo ikusten da
barnetik DENAK garela berdinak (hezurrezko egitura berberarekin osatuak).
Kanpoko itxurak, sexuak eta koloreak ezer gutxi inportatzen dabiela.
Aste honetako gaiaren inguruko baliabide (abesti, irudi, bideo),
irakurketa edo erreferentea izan daitekeen norbait proposatu ikasleekin
erabiltzeko.
Goian aipatu doan bideoaz aparte
beste hauek proposatuko nituzke:
“Una jaula de grillos” filma. “The
birdcage”, Mike Nichols zuzendaria, 1996.
https://www.filmaffinity.com/es/film944478.html
Ez dot ezagutu modu
dibertigarriagorik bilatu filma hau baino aniztasun sexuala tratatzeko. DBH-n
hezkidetzan jartzen nizkien ikasleei eta izugarrizko arrakasta zeukan beti. Hortaz,
hezkidetza gai serioa bada ere, badago humorez tratatzeko aukera ere. Gainera
aktore bikainez osatutako filma da. Zer gehiago eskatu ahal da?
Bere parean legoke ere IN & OUT filma (Frank Oz, 1991),
baita izugarrizko komedia non irakasle batek deskubritzen duen bere
homosexualitatea.
Beste filma bat ere oso egokia,
baita ere DBH ikasleentzako hurrengoko hau da:
“Antes
de que anochezca” “Before Night Falls”, Julian Schnabel
zuzendariarena (2000).
Filma hau ez da komedia bat, egia
esan errealitatzezko historio bat kontatzen du modu oso gordinean. Javier
Bardem aktoreak interpretatzen du Cuba-ko Reinaldo Arenas poetaren bizitza.
Bati baino gehiago argituko dio filma honek nolatan tratatzen zuen Cubako
diktadurak homosexualak. Garbi dago trataera berezi hau homosexualen aurkakoa
diktadura ugarien ezaugarri bat dela (F. García lorca nola bukatu zuen
gogoratzea besterik ez dago). Zalantza gehiago baldin badauka norbaitek gai
honetaz irakurri dezala G. Cabrera Infantek idatzitako memoriak, Mapa
dibujado por un espía, 2013. Gauza bat bada adierazgarria oroipen liburu
horretan da Cubako agintarien obsesioa “marikoi”-en aurka.
Orain arteko gutxi iruditzen
bazaio norbaiti, hona hemen beste benetako historia bat, U.R.S.S.en
gertatutakoa: Citizen X filma (Chris Gerolmo, 1995).
Bertan garbi ikusten da utopia komunista materializatzen duen estatu batetan
ezinezkoak direla gay-en esistentzia. Baina uste dot oraingo Errusia eta
orokorrean Europa ekialdeko herrialdeak ez direla honetan asko aldatu.
Zein da zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko
erronka nagusia?
Orain arte esandako guztiarekin
uste dot nahiko garbi gelditu dala erronka ANIZTASUNA onartzea dela. Ikasleek,
et gizarte osoak, ulertu behar du LEGE-a bakarra dela, guztiontzat berdina. Gu
geu, gizabanakoak gara DESBERDINAK. Berdin du zein den desberdintasuna: etnia,
kultura, hizkuntza, sexua, generoa,
erligioa... Guztiek berezitasun pertsonalak dira. Baina denok gara
desberdinak besteekiko (edo behintzat horren aukera izan beharko genuke beti) eta
aldi berean berdinak gara legearekiko.