Asteon, IDENTITATEEZ eta ANIZTASUN SEXUALEZ aritu gara, eta enegarrenez ikusi ahal izan dugu argi honako hau: zenbat ate, hainbat maratila. Premisa horretatik abiatuta saiatu behar dugu eragiten, oso hankamotz geratzen baita aniztasuna bere baitan jasotzen ez duen ikuskera oro.
Aniztasunaren bidean, egoki deritzet honako gidei:
· http://mugengainetik.org/phocadownload/userupload/2018/UD-Aniztasunean%20Heztea.pdf
Ildo beretikoa da, hain zuzen ere, hautatu dudan blogeko ekarpena: aniztasunsexualak askatasunez bizitzeko
Bertan, Josebe Iturriotzi egindako elkarrizketa dago ikusgai: “Emakumeak eta gizonak ez dira existitzen”. Egokia ikasleekin ikusteko, eta baita gogoetarako bidea irekitzeko ere: dikotomia auzitan.
Hainbat kontu azaltzen ditu Iturriotzek, baina horien artean honako hau azpimarratuko nuke: “Gorputza ez da erratzen, gizartea baizik: gorputz anitzak daude”. Gakoa continuumean dagoela dio, besteak beste.
Ezin esan gabe laga, inondik inora, ekarpenok aberasgarriak direla oso. Dena den, heteropatriarkatuak ezarritakotik hain urrutira iristeko, bide luzea bezain malkartsua dugu aurretik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina