2021/10/30

GENERO-INDARKERIARI BURUZ HAUSNARTZEN

 

Argia-ren artikulua irakurri dudanean (https://www.argia.eus/albistea/bi-emakumetik-batek-indarkeria-matxista-pairatu-du-espainiako-estatuan) datuek harritu naute. Badakigu genero-indarkeriako kasu asko daudela gure inguruan, baina nire ustez benetan ez dakigu zenbateraino dagoen zabalduta. Artikuluaren arabera, emakumeen % 55ek baino gehiagok genero-indarkeria jasan du. Zifra honek harritu egiten gaitu gehienetan genero-indarkeria indarkeria fisikoarekin bakarrik lotzen dugulako, eta ez beste indarkeria mota batzuekin, hain agerikoa ez izan arren berdin kaltegarria eta mingarria dena.

Estatistiken gaiarekin jarraituz, aurreko egunean twitterren Marina Landak egindako inkesta bat irakurri nuen https://twitter.com/marinalanda_/status/1452946215017062403? T = H1iSdUvKcHJUYpkH1Mk-Q & s = 19 . Twitter duzuenei irakurtzea gomendatzen dizuet.

Bertan, honako emaitza hauek aurki ditzakegu emakumeei zuzendutako galderen aurrean, adibidez:

  1. Errudun sentitu al zara inoiz norbaiten oheratu ondoren? %63 bai

  2. Erabilita sentitu al zara inoiz norbaitekin oheratu ondoren? %63 bai

  3. Umilatua sentitu al zara inoiz norbaitekin oheratu ondoren? %70 bai

  4. Oheratu al zara inoiz norbaitekin gogorik gabe? %68 bai

  5. Oheratu al zara inoiz norbaitekin beldurragatik? %11 bai

Gutxi hitz egiten da gai horiei buruz. Askotan, emakumeak ez du inorekin komentatu nahi bere burua sexualki erabilia sentitu duela (batzuetan bikotekideekin ere), “ergela” deituko dioten beldurrez eta bere erru-sentimenduagatik.

Uste dut emakumeen aurkako indarkeriaren gaia gutxi lantzen dela arlo guztietan. Nahiz eta hedabideetan gero eta gehiago entzuten den eta genero-indarkeria arautzen duten legeak sortzeari dagokionez hobetu egin den, emakume askoren artean oraindik lotsa dago “ al qué dirán”, eta, ulertuak eta babestuak izan beharrean, epaituak izateko beldurra ere badago. Emakumeen artean , batez ere,gero eta gehiago hitz egiten den gaia izan bada ere oraindik beste pauso bat ematea falta zaigu; gizartearen % 100 kontzientziatuta egotea eta edozein genero-indarkeria mota erru eta/edo lotsa sentimendurik gabe salatu ahal izatea, eta indarkeria-motaren bat jasan duen emakume guztiak babestea, garrantzituak ez diren gauzengatik epaitu gabe (arropa mota, kalen egoteko orduak, lanbidea,lagun-motak, etnia..) genero-indarkeriaren benetako kausatik urruntzen gaituztelako, hau da, matxismoa.


https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/10/datuekin-dantzan.html iazko sarrera aipatzen diren datu batzuk kezkagarriak dira: Mutilen %20ak uste du genero-indarkeria ez dela existitzen, “asmakizun ideologikoa” dela. Duela lau urte baino bi aldiz gehiago. Zerbait gaizki egiten ari gara gizartean hobetu beharrean okerrera egiten dugunean. Hezkuntzaren arloko langile garenok, ezinbesteko zeregina dugu datu horiek hobetzeko.



Genero indarkeriaren aurpegi desberdinak

     Uste dut aste honetan jasotako informazio, hiztegi eta datu guztiak asimilatzeko oraindik ez dudala  behar bezalako “liseriketa” egin baina uste dut genero indarkeriak dituen hainbat aurpegi ezagutu ahal izan ditudala.

Deigarriak iruditu zaizkidan datuen artean:  


Iturria: Educacion 3.0. Barometro  Juventud y Género 2021 ikerketaren konklusio

Horrela pentsatzen duten gazteek, nire ustez, ez dute benetako hausnarketarik egin eta beraien ustez “asmakizun ideologikoa” da; eratu duten maskulinitate eredua sexismotik elikatu da betidanik eta benetan “ez dute ikusten” genero indarkeririk dagoenik; 

Honekin lotuta oso beharrezkoa iruditzen zait maskulinitatearen gaia gazteekin lantzea; Xabi Odriozolak aurkezten duen bideoan “maskulinitate berriak gaurko gizartean” gaiaren inguruko azalpenak, hausnarketa eta proposamenak ematen ditu. 



Iturria: “(in) seguras Online” txostena (2020)

    Txostenean jasotako datuek kezka eta ardura sorrarazten dute;  gaur egun bizi garen gizarte teknologikoan indarkeria digitala oso presente dagoela adierazten dute datu hauek; aipatzekoa da, tamalez, neskak oso gaztetatik hasten direla jazarpen esperientziak jasaten, eta nerabezaroan areagotzen direla; eta larriena, erasotzailea ezaguna dela.  

Mundu digitalak duen hedatzeko gaitasuna oso baliagarria izan daiteke, baina aldi berean oso arrikutsua iruditzen zait, indarkeria digitalaren kasuan; horregatik, lan handia dago oraindik, nire ustez alfabetatze digital kritikoa, emozionala eta berdintasunezkoa sustatzeko; horrela, ziberfeminismoa hezkidetza-pedagogia bat izan daiteke, Esti Linares-ek dioen bezala. 

Joseba Gabilondoren hitzak aipatuz, betaurreko moreak ikasleekin batera jantzi eta sare sozial digitaletan izaten den sexismoa eta indarkeria matxista identifikatu, alternatibak sortu eta tratu onen kultura zabaldu beharko genuke denon artean. 


       Egia da aurreko datuek  eta urtero publikatzen diren ikertetatik ateratako datuek ikara sortzen dutela, baina nola identifikatu genero-indarkeria? Gizartean oso errotuta dago, naturalizatuta. 


    Oso lagungarria iruditu zait genero-indarkeriaren sailkapena ezagutzea (sinbolikoa, egiturazkoa, psikologikoa, ekonomikoa..) norberaren baitan geneukan ideiak zabaltzeko.





Aurreko edizioetako posten artean Olatz Ucin-ek egindakoa aukeratu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/guztion-ardura-da-indarkeria-matxista.html


   Bertan  genero indarkeriaren eragileak zeintzuk diren argi aipatzen ditu; baita indarkeria desikasteko maitasun erromantikoa, mikromatxismoak eta LGTBIQ-fobiak landu behar direla; bi estrategia proposatzen ditu: batetik, maskulinitate berriak sortu eta bestetik, autodefentsa feminista sustatu.

Maitasun erromantikoarekin lotuta bideoa hau gomendatzen dut ikustea: 

La historia de Pepe y Pepa (Carmen Ruiz Repullo)


Eta....nola dago nire inguru hezitzailea?

   Esan beharra daukat nire lan esparruan lankideen artean sentsibilizazioa dagoela gaiarekiko baina esan beharra daukat ere formakuntza sakonagoa  beharko zela hezkuntzan ere ikastaro honetan barneratzen ari garen kontzeptuak ezagutzeko, ikasteko, hiztegia bera ezagutzeko… 


    Lagunen arteko esparruan, berriz, hasierako hezkidetzaren inkestak eman zizkidan datuekin esan beharra daukat ere formazio beharra ikusten dudala, bai ezagutzeko eta sakontzeko.


Beraz, ADI! Genero indarkeriak aurpegi desberdinak ditu eta!







2021/10/29

Genero-indarkeriari erantzun morea

 

GENERO-INDARKERIARI ERANTZUN MOREA

Genero-indarkeriaren inguruan ikusitako oro interesgarria bezain kezkagarria iruditu zait. Batetik, uste baino indarkeria-mota gehiagoren berri izan dudalako; hain zuzen ere, indarkeria sinbolikoa, egiturazkoa, psikologikoa, ekonomikoa, digitala, sexuala, fisikoa eta mikromatxismoak zertan diren ikasi dut. Bestetik, indarkeria kasuei dagokienez, izutzeko moduko datuak ditugula berretsi dut:

 


 

Datu beldurgarrion inguruan jardun dute, hain justu ere, https://www.ivoox.com/genero-indarkeria-audios-mp3_rf_41948996_1.html solasean Amaia Urrejola sexu-hezitzaile eta -aholkulariak, Eibarko Gehituko Jessika Otsek, militante feminista den Uxue Igartzak eta 18 urteko Jurgen Landa gazteak.

Urrejolaren hitzetan, memoriarik gabeko herria gara; izan ere, iraganean emakumeen kontra egindako bortizkeria ez da ezagutarazi. Historia gizonezkoen ikuspuntutik kontatu da; ez dira emakumeen ekarpenak aintzat hartu etb. Horrek guztiak iraganean iltzatuta eta kondenatuta egotera eraman gaitu. Indarkeria erreproduzitzeari utzi nahi bazaio, ezinbestekoa da berau ezagutzera ematea.

Borroka feministaren indarra lagun, ordea, salaketa kopurua nabarmen hazi da (nahiz eta gehienak isilpean gordetzen diren); horrek esan nahi du erasoak identifikatzen direla.

Hain zuzen ere, ildo horretatiko blog-sarrera aukeratu dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/Genero-indarkeria

 #kontaezazu traola erabilita,  emakume askok eta askok salatatu zuten sare sozialetan eraso matxistak pairatu izana. Baliabide eraginkorra oso genero-indarkeria ezagutzera emateko. 

Ekarpen horrekin batera, Ur handitan saioko beste hau partekatu nahi nuke: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ur-handitan/mikromatxismoak-eraso-matxistak/bideoak/  Testigantza latza ematen du argitara emakume ausart eta kementsu batek.

Aurrera bagoaz ere, bide luzea dugu aurretik oraindik; izan ere, gaztetxoenen artean gero eta ohikoagoa da indarkeria, eta horretan ikaragarri eragiten dute heteropatriarkatuan ondo errotutako genero-rolek, maitasun erromantikoaren mitoak… erreferente toxikoetan oinarritutako orok, alegia. Eta ez dugu ahaztu behar: genero-indarkeria helduen artean dagoelako dago gazteen artean, gazteek helduak imitatzen baitituzte.

 Horren aurrean, ezagutzera ematearekin batera, erreferente berriei heldu behar diegu, aukera dugu eta.

Zer diozue?


 

2021/10/28

DATUEKIN DANTZAN

 


GENERO-INDARKERIAren inguruko 2 datu esanguratsu hauek aukeratu ditut.

A)

Mutilen %20ak uste du genero-indarkeria ez dela existitzen, “asmakizun ideologikoa” dela. Duela lau urte baino bi aldiz gehiago.

Lehenengo datu honek sekulako inpaktua eragin dit. Uste dut irakurri ditudan datu guztietatik kezkagarriena dela. Izan ere, genero indarkeria ukatzen bada, hortik aurrera ezin da gehiago sakondu gaian. Oinarria da ukatzen dena, eta, hortik aurrera, gertatzen den edozein ekintzaren sustraira jotzea ezinezkoa da.

Uste dut datuen joera horrek zerikusia duela azken urteetako eskuin muturraren gorakadarekin eta sektore horren lortu duen bozgorailu publikoarekin. Oso kezkagarria da horrelako diskurtsoak zilegitzat hartzea eta lekua ematea. Diskurtso horiek babes politiko eta legala duten momentutik, gizon batzuek eurenganatzen dituzte eta zilegiztatzen. Iruditzen zait nahitaezkoa dela denon artean horrelako diskurtsoak moztea, legitimitatea kentzea eta iraultzea.

B)

On-line harremanetan, nesken % 14k adierazi du sexu-jardueretarako presioa sentitu duela

Datu hori irakurri dudanean, asteon irakurri dudan beste kontu batekin lotu dut. Kasualitatez aste honetan txio hau irakurri diot Marina Landari. Txio horretan inkesta moduko bat egiten du: zenbait galdera egiten ditu, oro har sexu-harremanak izateko jasandako presioaren eta antzekoen inguruan. Emakume pila batek parte hartu du, eta emaitzak ere esanguratsuak dira. Asko agian ez gara erantzutera ausartu, baina ez dut uste gai arrotza zaigunik batez ere harreman heterosexualak izan ditugun emakumeoi. Badago, beraz, zer hausnartua gai honen bueltan.

Datuokin lotuta, iazko blogeko sarrera hau gomendatu nahi dizuet:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/konta-ezazu-konta-dezagun.html

Bertan Birjiniak emakumeok jasaten dugun indarkeria edonon dagoela adierazten du, eta indarkeria salatzeko zabaldu zen #kontaezazu kanpaina aipatzen. Berak idatzi zuen txioa ere gurekin partekatu zuenez, neuk ere nirea uztea pentsatu dut.



Gai hau ez da behar beste lantzen  gure inguruan, eta ikusgarri egitea beharrezkoa dela deritzot. Eta gogoratzea hori egitea DENON ardura dela, ez bakarrik hezitzaileona, are gutxiago hezitzaile emakumeona. Denok egiten dugun apurrak eragina izango baitu sistema osoan.

Azkenik, ez dezagun ahaztu: emakume izateko modua eta gizona izateko modua ikasiak dira eta, ondorioz, desikasi daitezke. Gauza bera maitatzeko moduarekin ere. Esaldi honekin amaituko dut: 




2021/10/27

ZIRI-MIRI MOREA

 

3. JARDUERA: ZIRI-MIRI MOREA

1.a: GENERO INDARKERIAREN 2 DATU ESANGURATSU:

                Lehendabizi aipagarriena: Espainia mailan erahiltzen dituzten emakumeen batazbestekoa ia asteko bat dela. Nola heldu da gizartea horrelako datu beldurgarri bat irenstera? Agian asteroko kontua denez ez al gara ikaratzen edo arritzen? Posible da XXI.mendean horrelako estadistika terrorifiko bat egunerokotasunean barneratuta egotea? Zer gertatzen zaigu? Gaixotuta dagoena erahiltzailea da solik ala gizartea bere osotasunean?

                Bigarren datua: Goi karguetan dauden emakumeen %75ak jasotzen du genero indarkeria. Zergatik ematen ote da datu arrigarri hau? Gizonek ez al dute jasaten emakume batek goi karguetan lana egitea? Ala irakurketa kontrako norabidean egin ahal dugu, hau da, goi karguetan dauden emakumeak genero indarkeria gehiago pairatu ezik, gehiago zalatzen dute bestelako langileekin konparatuta, suposatzen zaien kontzientzia maila eta kulturala altuagoa delako?  Nire ustez, bi suposizioak egitzat hartu ahal ditugu.

 

1.b. POSTERRA:



 

1.c. AURREKO EDIZIOETAKO POST-A:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/itxaropena-badago.html

“Itxaropena badago”

Posta hau aukeratu dut lehendabizi bere izenburuagatik. Horrenbeste datu beldurgarri irakurri eta gero, horrelako zerbaiten beharra neukan. Egia bada ere posta bera ez dela sakontasun gehiegitan sartzen, azkenean testua horrela planteatzeak baditu ere bere abantailak, hau da, badirudi irtenbidea lortzeko bidea ez dela hain iluna. Pentsatu dezagun horrelako izenburua daukan testu bat luzea eta ulergaitza izango balitz. Apur bat subjetiboa den pertzepzio kontu bat izan ahal da da, baina uste dot badaukala bere eragin positiboa.

Bestalde, hezkidetza lantzeko jarraibide desberdinak proposatzen ditu, modu oso soil baina ulergarrian. Jarraian beste ikaskide baten post-a gomendatzen du egileak. Azkenik, pertsonen giza eskubideen alde borrokatu zuen XX.mendeko pertsonai esanguratsu baten aipua sartzen du bere testuan.

 

 

1.d. NIRE INGURUKO EREMU HEZITZAILEA

Nire inguruko lan eremuan orokorrean nahiko kontzientziatua dago langileria. Egia bada ere oraindik gizonezkoen arten erresistentziak dauden, egiten diren formakuntzek badute eragin zuzena horrelako kontrako jarreren aurrean. Hezkidetza formakuntza proposamen baten aurrean lehen erreakzio batzuk ezkorrak izan ahal badira ere, nire ustez denboraren kuestio bat da hau. Lan eremuan egiten diren formakuntza saioak ziri-miriaren parekoak dira: ustez euriarengandik salbu zaudelakoan, konturatu orduko blai eginda zaude, more koloreko ur ttanttekin. Hori bai, zaparradarik gabe, poliki-poliki.

 

2021/10/25

Patriarkatu eta Heteroaraurik gabe ASKOZ HOBE!!!

 


SEXU-GENEROARI BURUZ AUSNARTZEN




Sistema Hetero-patriarkal batean oinarrituta egoteak gizonezkoak erdigunean jartzen ditu. Gizartea orokorrean haien neurrira egina dagoelarik. Hori gutxi balitz hetero arau hori datozen belaunaldietan ere "normaltzat" txertatua da. Haurdunalditik hasita, ekografietan haurraren sexu biologikoa argitzen zaie guraso izango direnei eta egun horretatik aurrera izango duen izena, harremanak, koloreen arropa eta jostailuak, burutuko dituen ikasektan edo izango duen lanpostua baldintzatzeraino dago eraikia sistema. 
Badira ikusten ez diren baina heteropatriarkatu horretan eragiten duten faktoreak: 
Generoa esaterako ez da ikusten. Beste pertsona batek zein genero duen ez da ikusten den zerbait, edo sexualitatea ere ez da begibistan ikusten den zerbait baina kontrakorik adierazten ez badu esaterako, gizarte honetako edonor heterosexual gisa tratatua izan ohi da.eta kondizio horretatik ezberdina dena azalpenak ematera behartuta sentitu ohi da.

Betaurreko moreen begirada kritikoa egunero izan behar dugu kontuan hain ezarrita dagoen heteropatriarkatua suntsitzeko. kritikoak izan eta inguruan ditugun eskubide urratze guztietan esku hartuz soilik lortuko dugu gizartearen iruditegia aldatzea genero ikuspegia landuaz.
 “edozein jarduera edo eremutan emakumeen eta gizonen arteko ezberdinkeriak kontuan hartzen dituen enfokea” . Enfoke  honek sistematikoki emakume eta gizonen baldintzen, egoeren eta beharren arteko ezberdintasunak aztertzea suposatzen baitu"

Emakume izateak, azalaren koloreak,orientazio sexualak, edo jatorriak zergatik egin behar du ba bat beste edonor baino gutxiago?


Estereotipoetatik at bizitza askeago bat!

 



Lolaren ALDE BATERA UTZI AURRERA EGITEN UZTEN EZ DIZUN GUZTIA! Sarrera aukeratu dut oso originala iruditu zaidalako besteak beste. Gainera irudi oso egokiak erabili ditu eta hau azkar bizi garen garai hauetan asko eskertzen da, iruditegitik ere asko abordatu baitezakegu. https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/10/alde-batera-utzi-aurrera-egiten-uzten.html

Zirku artista eta sortzaile naiz eta hain zuzen gure lehenengo pieza konpainia bezala gai hauek tratatzeko asmoz egin genuen. Gure gatazka pertsonaletik abiatutako gaia unibertsala zela ohartu nintzen. Sistemak berak estereotipo eta sexu-rolen bidez gizakiak mugatu eta baldintzatzen ditu jaio garenetik. Nik pertsonalki jasandako jazarpena nere arazoa soilik ez dela ohartzeak begiak zabaldu dizkit. Gure sorkuntzaren helburu garrantzitsuetako bat etiketa, botere harremanak, rolak eta generoarekin lotutako gatazkak lantzea da eta zirkua hain ikusgarria izanda, iruditegitik abordatu nahi izan dugu hau guztia, iruditegi berri bat sortuz eta gizarteari gure aportazioa eginaz. Hau dela eta, KONTURATU NAIZ neri aspalditik mugitu didan gaia arazo unibertsala dela eta ez pertsonala.

 

Eremu hezitzaileetan lantzeko oztopoetako batzuk honakoak direla deritzot:

  • Profesionalen formakuntza falta
  • Sexu-generoaren inguruan egindako hausnarketa eskasa edo hausnarketa eza
  • Familia eta hezitzaileen arteko komunikazio eta jarraipen urria
  • Praktikotasun falta. Askotan marko teorikoa ezagutzen da baina praktikara eramateko zailtasunak ageri dira eta baliabideak falta dira.


Azkenik gure sorkuntzaren teaser bideoa uzten dizuet, batez ere entzuten den abestia guri askotan egotzi zaizkigun etiketak direlako eta lehen aipatu bezala zirkuaren lengoaietik honelako gaiak ere zenbat landu daitezkeen erakusteko.




INTIMITATEAREN ETA EXTIMITATEAREN ARTEKO LERROA

 INTIMITATEAREN ETA EXTIMITATEAREN ARTEKO LERROA

Sare sozialak gazteentzat bizi-eremu bilakatu diren errealitate honetan, Joseba Gabilondorekin bat etorri, eta elkarrekin harremantzeko modua ere erabat aldatu dela esan nahiko nuke.

 

Anak blogean idatzitakoari erreferentzia egin, eta nik ere ziberespazioaren eta errealitatearen artean dagoen paralelismoa nabarmendu nahiko nuke, espazio digital horretan ere, gure egunerokotasunean jasotzen ditugun mezu, ideia zein jarrera patriarkal berak erreproduzitzen baitira.


Sare sozialak ia guztiok ditugun arren, ez diogu galde egiten geure buruari hauei ematen diegun erabilpenaz edota erabilpen horren helburuaz, ondorioz, hauek saretze tresna gisa ikusi eta erabili beharrean, ekintza ludiko gisa ulertzen ditugularik.

 

Nik neuk ere, onartu beharra daukat, sareen kontsumitzaile huts bat baino ez naizela, ikusle bat alegia, ez baitut hauetan aktiboki parte hartzen, eta egia esan, ez dut gustoko. Hala ere, informazio iturri handi ditut hauek, erreferente potente askotatik edateaz gain, saretze espazio gisa erabiltzen ditudalarik. Olik blogean aipatzen duen Sofatik egindako aktibismoa kontzeptua berreskuratuaz, sare sozialetatik kaleetara, errealitatera dagoen pausuaren garrantzia nabarmendu nahiko nuke; gazteleraz esaten den bezala, sare sozialak, arma de doble filo gisa definituko bait nituzke, sarean anonimotasunetik aldarrikapenak egitera mugatzea kontzientzia garbitzea besterik ez al da?

 

Nahiz eta jakin, sare sozialak borroka espazio ere badirela, pertsonalki, ez naiz oso gustora sentitzen espazio horietan, eta Joseba Gabilondoren elkarrizketan irakurri dudan esaldi honekin identifikatzen naiz:

“Lehen intimitatea babesteko joera zegoen; orain, ordea, badago termino berri bat, extimitatea, justu kontrakoa: sare sozial digitaletan gure bizitza etengabe erakustea, ez izatea intimitaterik”