Argia-ren
artikulua irakurri dudanean
(https://www.argia.eus/albistea/bi-emakumetik-batek-indarkeria-matxista-pairatu-du-espainiako-estatuan)
datuek harritu naute. Badakigu genero-indarkeriako kasu asko daudela
gure inguruan, baina nire ustez benetan ez dakigu zenbateraino dagoen
zabalduta. Artikuluaren arabera, emakumeen % 55ek baino gehiagok
genero-indarkeria jasan du. Zifra honek harritu egiten gaitu
gehienetan genero-indarkeria indarkeria fisikoarekin bakarrik lotzen
dugulako, eta ez beste indarkeria mota batzuekin, hain agerikoa ez
izan arren berdin kaltegarria eta mingarria dena.
Estatistiken gaiarekin jarraituz, aurreko egunean twitterren Marina Landak egindako inkesta bat irakurri nuen https://twitter.com/marinalanda_/status/1452946215017062403? T = H1iSdUvKcHJUYpkH1Mk-Q & s = 19 . Twitter duzuenei irakurtzea gomendatzen dizuet.
Bertan, honako emaitza hauek aurki ditzakegu emakumeei zuzendutako galderen aurrean, adibidez:
Errudun sentitu al zara inoiz norbaiten oheratu ondoren? %63 bai
Erabilita sentitu al zara inoiz norbaitekin oheratu ondoren? %63 bai
Umilatua sentitu al zara inoiz norbaitekin oheratu ondoren? %70 bai
Oheratu al zara inoiz norbaitekin gogorik gabe? %68 bai
Oheratu al zara inoiz norbaitekin beldurragatik? %11 bai
https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/10/datuekin-dantzan.html
iazko sarrera aipatzen diren datu batzuk kezkagarriak dira: Mutilen
%20ak uste du genero-indarkeria ez dela existitzen, “asmakizun
ideologikoa” dela. Duela
lau urte baino bi aldiz gehiago. Zerbait
gaizki egiten ari gara gizartean hobetu beharrean okerrera egiten
dugunean. Hezkuntzaren arloko langile garenok, ezinbesteko zeregina
dugu datu horiek hobetzeko.