2021/10/30

Genero indarkeriaren aurpegi desberdinak

     Uste dut aste honetan jasotako informazio, hiztegi eta datu guztiak asimilatzeko oraindik ez dudala  behar bezalako “liseriketa” egin baina uste dut genero indarkeriak dituen hainbat aurpegi ezagutu ahal izan ditudala.

Deigarriak iruditu zaizkidan datuen artean:  


Iturria: Educacion 3.0. Barometro  Juventud y Género 2021 ikerketaren konklusio

Horrela pentsatzen duten gazteek, nire ustez, ez dute benetako hausnarketarik egin eta beraien ustez “asmakizun ideologikoa” da; eratu duten maskulinitate eredua sexismotik elikatu da betidanik eta benetan “ez dute ikusten” genero indarkeririk dagoenik; 

Honekin lotuta oso beharrezkoa iruditzen zait maskulinitatearen gaia gazteekin lantzea; Xabi Odriozolak aurkezten duen bideoan “maskulinitate berriak gaurko gizartean” gaiaren inguruko azalpenak, hausnarketa eta proposamenak ematen ditu. 



Iturria: “(in) seguras Online” txostena (2020)

    Txostenean jasotako datuek kezka eta ardura sorrarazten dute;  gaur egun bizi garen gizarte teknologikoan indarkeria digitala oso presente dagoela adierazten dute datu hauek; aipatzekoa da, tamalez, neskak oso gaztetatik hasten direla jazarpen esperientziak jasaten, eta nerabezaroan areagotzen direla; eta larriena, erasotzailea ezaguna dela.  

Mundu digitalak duen hedatzeko gaitasuna oso baliagarria izan daiteke, baina aldi berean oso arrikutsua iruditzen zait, indarkeria digitalaren kasuan; horregatik, lan handia dago oraindik, nire ustez alfabetatze digital kritikoa, emozionala eta berdintasunezkoa sustatzeko; horrela, ziberfeminismoa hezkidetza-pedagogia bat izan daiteke, Esti Linares-ek dioen bezala. 

Joseba Gabilondoren hitzak aipatuz, betaurreko moreak ikasleekin batera jantzi eta sare sozial digitaletan izaten den sexismoa eta indarkeria matxista identifikatu, alternatibak sortu eta tratu onen kultura zabaldu beharko genuke denon artean. 


       Egia da aurreko datuek  eta urtero publikatzen diren ikertetatik ateratako datuek ikara sortzen dutela, baina nola identifikatu genero-indarkeria? Gizartean oso errotuta dago, naturalizatuta. 


    Oso lagungarria iruditu zait genero-indarkeriaren sailkapena ezagutzea (sinbolikoa, egiturazkoa, psikologikoa, ekonomikoa..) norberaren baitan geneukan ideiak zabaltzeko.





Aurreko edizioetako posten artean Olatz Ucin-ek egindakoa aukeratu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/guztion-ardura-da-indarkeria-matxista.html


   Bertan  genero indarkeriaren eragileak zeintzuk diren argi aipatzen ditu; baita indarkeria desikasteko maitasun erromantikoa, mikromatxismoak eta LGTBIQ-fobiak landu behar direla; bi estrategia proposatzen ditu: batetik, maskulinitate berriak sortu eta bestetik, autodefentsa feminista sustatu.

Maitasun erromantikoarekin lotuta bideoa hau gomendatzen dut ikustea: 

La historia de Pepe y Pepa (Carmen Ruiz Repullo)


Eta....nola dago nire inguru hezitzailea?

   Esan beharra daukat nire lan esparruan lankideen artean sentsibilizazioa dagoela gaiarekiko baina esan beharra daukat ere formakuntza sakonagoa  beharko zela hezkuntzan ere ikastaro honetan barneratzen ari garen kontzeptuak ezagutzeko, ikasteko, hiztegia bera ezagutzeko… 


    Lagunen arteko esparruan, berriz, hasierako hezkidetzaren inkestak eman zizkidan datuekin esan beharra daukat ere formazio beharra ikusten dudala, bai ezagutzeko eta sakontzeko.


Beraz, ADI! Genero indarkeriak aurpegi desberdinak ditu eta!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina