GENERO-INDARKERIAren inguruko 2 datu
esanguratsu hauek aukeratu ditut.
A)
Mutilen %20ak uste du genero-indarkeria
ez dela existitzen, “asmakizun ideologikoa” dela. Duela lau urte baino bi aldiz
gehiago.
Lehenengo datu honek sekulako inpaktua
eragin dit. Uste dut irakurri ditudan datu guztietatik kezkagarriena dela. Izan
ere, genero indarkeria ukatzen bada, hortik aurrera ezin da gehiago sakondu gaian.
Oinarria da ukatzen dena, eta, hortik aurrera, gertatzen den edozein ekintzaren
sustraira jotzea ezinezkoa da.
Uste dut datuen joera horrek zerikusia
duela azken urteetako eskuin muturraren gorakadarekin eta sektore horren lortu
duen bozgorailu publikoarekin. Oso kezkagarria da horrelako diskurtsoak
zilegitzat hartzea eta lekua ematea. Diskurtso horiek babes politiko eta legala
duten momentutik, gizon batzuek eurenganatzen dituzte eta zilegiztatzen.
Iruditzen zait nahitaezkoa dela denon artean horrelako diskurtsoak moztea, legitimitatea
kentzea eta iraultzea.
B)
On-line harremanetan, nesken % 14k
adierazi du sexu-jardueretarako presioa sentitu duela
Datu hori irakurri dudanean, asteon
irakurri dudan beste kontu batekin lotu dut. Kasualitatez aste honetan txio
hau irakurri diot Marina Landari. Txio horretan inkesta moduko bat egiten
du: zenbait galdera egiten ditu, oro har sexu-harremanak izateko jasandako
presioaren eta antzekoen inguruan. Emakume pila batek parte hartu du, eta
emaitzak ere esanguratsuak dira. Asko agian ez gara erantzutera ausartu, baina
ez dut uste gai arrotza zaigunik batez ere harreman heterosexualak izan ditugun
emakumeoi. Badago, beraz, zer hausnartua gai honen bueltan.
Datuokin lotuta, iazko blogeko sarrera
hau gomendatu nahi dizuet:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/konta-ezazu-konta-dezagun.html
Bertan Birjiniak emakumeok jasaten dugun
indarkeria edonon dagoela adierazten du, eta indarkeria salatzeko zabaldu zen
#kontaezazu kanpaina aipatzen. Berak idatzi zuen txioa ere gurekin partekatu zuenez,
neuk ere nirea uztea pentsatu dut.
Gai hau ez da behar beste lantzen gure inguruan, eta ikusgarri egitea
beharrezkoa dela deritzot. Eta gogoratzea hori egitea DENON ardura dela, ez
bakarrik hezitzaileona, are gutxiago hezitzaile emakumeona. Denok egiten dugun
apurrak eragina izango baitu sistema osoan.
Azkenik, ez dezagun ahaztu: emakume izateko
modua eta gizona izateko modua ikasiak dira eta, ondorioz, desikasi daitezke.
Gauza bera maitatzeko moduarekin ere. Esaldi honekin amaituko dut:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina