SARE SOZIALAK: ERAGINKORTASUN OSAGARRIA
Interes handiz ikusi dut EGELAPIn eskegi diguzuen ZIBERAKTIBISMOaren inguruko bideoa.Telefonica fundazioak eta Juan Carlos IIIak babestua, Gobernuz Kanpoko Erakunde ezagunek (Unicef, Greenpeace...) eginiko agerraldi publikoa, gai honek euren eremuan duen eragina azalduz.
Egia da. Errealitatea da, aurkezleak dioen bezala. 1990etik aurrera jaiotakoek sare sozialen erabilpen oso handia, egunerekoa, egiten dutela! Eta horiek dira gure gaztedia osatzen dutenak, adituen iritziz patriarkatuaren itzalean kontzientzia gehiegirik gabe bizi direnak! Atzerapausuak nabarmentzen dira emakume eta gizonen berdintasunaren eremuan. Mikromatxismoen uholdea, sexu erasoen biderkatzea.
Sare sozialek sentsibilizatzeko balio dutela egiaztatzen da. Mezuak urrunago heltzen dira, eta abiadura handiz. Begira, bestela, whatsaparen eraginkortasuna!!! Eskaparateak dira, agendan jartzen dituzte gaiak, argazkiak, bideoak, deialdiak, ideiak...inkontziente kolektiboa mugiarazteko gai direla ematen du, bai. Twiter, Instragram, Facebook...sareak dira, finean. Milaka pertsona barnebiltzen dituzten armiarma sare sorta, hedapen handikoak.
Informazioa zabaltzen dute oso azkar, oso eraginkor. Mugimendua sor dezakete, bai; baina ez dute beti sortzen. Politikoki zuzena denari "atsegin dut" ematea ere badago. Eta Suediako bideoetan ageri den bezala, "atsegin dut" horietaz soilik ezin da sostengatu proiektu, egitasmo edo erronka hain nuklearra.
Hezkidetzak politika publiko indartsuen laguntza behar du. Baliabide sozialak eta ekonomikoak behar ditu. Energia, denbora, pertsonen arteko harreman zuzenak behar ditu. Espazioen kudeaketa berria, elkarrizketak, material didaktiko berria, berritzeguneak, kultura eskaintza berriztua...ERALDAKETA INTEGRALA behar du, pausoz pauso. Eta bide horretan TRESNA LAGUNGARRIA izan daiteke sare sozialena, ados. OSAGARRIA, hala ere, gure beste eguneroko eremuak ahaztu gabe. Oraindik edo jada sare sozialak erabiltzen ez dituztenak ahantzi gabe. Sare sozialak ez dira heltzen laztanak, begiradak, konpartitutako jolasak, solasaldiak, bazkariak, bilerak eta muxuak heltzen direna tokietara ailegatzen. Dena behar dugu. Den-dena. Eta norantza egokian erabilia. Hori bermatzen al dute sare sozialek?
ETIKETAK: #leitxu sare sozialak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina