Feminismoak. Nahiz eta askotan irakurri dudan horien inguruan, ondiño kostatzen zait pluralean erabiltzea. Hain gogor defendatzen dugu gurea, agian zaila egiten zaigula hainbeste indarra jartzea besteetan.
Aurreko edizioetako sarrera hau aukeratu dut eta, zehazki, idatzi zuen esaldi hau: “Feministon apustua bizitzak izan behar dira”. Kriston indarra daukan esaldia iruditu zait, azken finean, feminismoa beste gauzarik ez da eta: bizitza(K) defendatzea. Horrez gain, patriarkatua eta kapitalismoaren arteko erlazioa zehazten du, nire ustez, ezinbestekoa dena sistema guztiz ulertu ahal izateko.
Bizitzaren harira, hona hemen nire kartela:
Feminismoan aritzen garenak, bai profesionalki bai lagun artean, horrela sentitzen gara askotan. Zer borroka gogorra den hau, zenbat haserre sortzen duen. Baina gero konturatzen zara zeinen handia den aldi berean, zenbat emakume gauden elkarrekin munduko toki guztietatik norabide berean bultzatuz. Biziak salbatuz. Eta horregatik jarraitzen dugu hemen.
Bai nire inguruneko prestakuntzaren inguruz hitz egiteko bai emakume feminista baten ekarpenak egiteko historio bera aukeratu dut; eta zuekin guztiekin elkarbanatu nahi dut.
Nire aita INEFen ikasi zuen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientziak. Imajinatuko duzuen moduan, kirolaren inguruko ikasketetan, 70eko hamarkadaren amaieran, emakumeen presentziarik ez zegoen. Eta institutu hartan (institutua zen garai hartan) ez zegoen baimenduta ere emakumerik ikastea. Zer egin zuten orduan nire aita eta bere ikaskideek? 6 hilabeteko greba, unibertsitatera joan gabe, emakumeak onartu zituzten arte. Non daude orain horrelako gizonak? (txantxa😋)
Nire ama, bere aldetik, Toledoko herri txiki eta tradizional batean jaio zen, Belvís de la Jara. Herri frankista (bai eta bere gurasoak ere). Baina nire amak argi zeukan bere etorkizuna bertatik kanpo zegoela. Madrilera joan zen ikastera. Zer eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientziak ikasi nahi zituen, hasiera batean emakumeentzat soilik aparte zegoen zentru berezi batean; bigarren urtean INEFen elkartu zen nire aitarekin.
Beraz, nire aitak ez zituen ikasketa feministarik izan, baina feminismoaren alde egin zuen apostua emakumeentzat haiek zutenaren berdina eskatuz; nire amak agian ez zuen mundua aldatu, baina etorkizuneko emakumeentzat aitzindari izan zen.
Horregatik esan dezaket harro feminismoa odolean daramadala.✊💜