Aste honetan landutako datuek eta egindako ariketek erraz erakusten digute asko geratzen dela egiteko. Indarkeria matxistak hamaika aurpegi izan dezakeen arren, oinarri bera dauka; gizarte heteropatriarkal- kapitalista dauka oinarrian, indarkeria hori guztia egunetik egunera elikatzen eta sostengatzen.
Hauek dia deigarriak egin zaizkidan bi datu:
Egia esan, beldugarriak eta oso kezkagarriak iruditzen zaizkit dokumentuan dauden datu asko eta asko. Agian, datuen gordintasuna izango da, baina bide luzea egiteko geratzen dela berresten digute bertan azaltzen diren datu guztiek.
Aspaldi feminismoak plazaratu zuela etxean, familian, intimitatean gertatzen den oro politikoa dela, eta ideia hori oinarrizkoa da indarkeria matxistaren aurka borrokatzen jarraitzeko.
Horregatik, artikulu hau aukeratu dut:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/pribatua-politikoa-da.html
Uste dut gaia askotan gainetik lantzen dela hezkuntzan, edo oso bideratuta dagoela data konkretuetan landuta izatera. Agian, gaia sakontasun gehiagorekin landu beharko genuke, zeharkotasunez.
Azken finean, elkarren bizipenak ezagutzea eta partekatzea bidea izan daiteke konturatzeko hau ez dela guri pertsonalki gertatzen zaigun zerbait, hau dela emakumeoi* gertatzen zaiguna, kolektiboki gertatzen zaiguna, hain zuzen. Ikastetxea espazio aproposa izan daiteke lanketa hori modu sakonagoan egiteko.
Amaitzeko gustatuko litzaidake Marielle Francok ekintzailearen aipu bat partekatzea
Dakizuenez, Marielle 2018an erail zuten. Indarkeria heteropatriarkal-kapitalista eta arrazistaren beste biktima bat izan zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina