Gogoratzen dut oraindik ikastaroa hasi zeneko sesioa. Danak bildu
ginen areto baten eta proiektorean hainbat datu agertu ziren. Hoien
artean, emakumeen presentzia unibertsitatean. Eta ez ziren datu onak,
ez. Hori dela eta Hezkidetzaren beharra. Eskolako pausu guztietan
behar dugun begirada dugu hezkidetza, emakumeek argi izan dezaten.
Eta hortxe erronketako bat. Emakumeek argi izan dezakete zer nahi
duten LHn, baina DBHra ailegatzen direnean gauza guztiz aldatu egiten
da. Hori dela eta InspiraSTEAM bezalako ekimenak LH6n egitea. DNHrako
indarra izateko.
Bigarren bat
ikasleen gurasoak lirateke. Gaur egungo gurasook, buruan gehiago
izaten dugu jendarteak zer onartzen duen eta zer ez, gure alaben
nahiak baino. Beldurra izaten dugu eragile, jakinda ere etorkizuna
ezin duela inork aurreikusi eta egiten egiten dala.
Aurreko
ikastaroetakoa hauxe hartu dut, Marijose-ren “Orientazioa eta
aukeren inguruan hausnartzen” eta helbide honetan irakur dezakezue:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2016/01/orientazioa-eta-aukeren-inguruan.html
Batetik eskoletan izaten ditugun kontraesanen zerrendagatik, eta
bestetik ikastetxeetan lantzeko proposatutako puntuengatik.
Bukatzeko, humorezko bideo bat. Carmen Machi-k argi dauka: “leo
revistas femeninas, y no les hago ni puñetero caso”. Zer ez
irakurri berdintasuenan aurrera egin nahi badugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina