II-6 ORIENTAZIO AKADEMIKOA
Beste kide batek eginiko ekarpenei buruzko iruzkinei dagokionez, 2017ko urtean Leire Garrok idatzitakoari buruz erreparatuko diot:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/02/orientazioa-bai-genero-ikuspegi-batetik.html
Gako interesgarri asko aipatzen ditu, haien artean parrafo bat aukeratu dut:
"Orientatzea eskuhartze konszientea eta etengabekoa izan behar du, hezkuntzaren esparru eta etapa guztietan, curriculumean integratua egon behar du eta hezkuntza komunitate guztiaren inplikazioa funtsezkoa da".
Honi lotuta hainbat datu interesgarri mahaigaineratu dira: Esatebaterako genero-arrakala mantentzen dela. Arrazoia coctel bat da: aurreritziak, espektatibak, norberarenganako konfidantza...
Norberarenganako konfidantza
Harrigarria bada ere, emakumeak errendimendu akademikoa hobeagoa izan arren, eurengan konfidantza gutxiago dute. Langileak eta bizkorrak gara baina "tu vales mucho" gure buruari gehiagotan esan beharko genioke. Sarritan emakumeak ardurazko postuetara heltzeko zailtasunak dituztela aipatzen da. Argudio nagusitzat, kristalezko zabaia. Zalantzarik ez dago neurri batean egia izango dela, baina ez da arrazoi bakarra. Honekin lotuta interesgarria suertatu zaidan bideo bat eskeintzen dizuet. Emakumeon eginkizunak baloratzean datza, berezko estiloa dugu, emakumeon estiloa eta eginkizuna. Goazen hori goraipatzera!!!!!!
"Always like a girl" bideoa https://www.youtube.com/watch?v=XjJQBjWYDTs
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina