Orientazioa,
ikasleei bere proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen
trebatzeko gaitasunak eskuratzen laguntzea litzateke, hau beti ere hezkuntzari lotua.
Gaiak erakutsi digun bezala, hezkuntza komunitatea osatzen duten orok du parte
honetan eta etengabeko laguntza prozesua izan behar du ikaslearentzat alor
guztietan, haur hezkuntzatik hasi eta eskola garaiko aroa bukatzeraino. Orainarteko
orientazioaren iparra genero-rolek markatu dute, ezarritako curriculum
esplizito androzentrista eta ezkutuko curriculum sexistak lagunduta. Gainditu gabeko estereotipoek bere horretan diraute, jaiotzetik pertsonak baldintzatzeraino. Horrexegatik, ikasketak lehenengo, eta lanbide jakin
batzuk, gerora, hautatzea bultzatzen ditu ikasleak.
Gaiarekin
loturiko MEMEA, hauxe bururatu zait:
Aurreko
ikastaroetako post hauxe hautatu dut, bere ideiekin bat natorrelako. Ildo
beretsutik egin dugu gaiaren irakurketa eta proposatzen dituen artikuluak
interesgarri eta eztabaidagarriak dira.
Datu
esanguratsuak asko izan badira ere eta zoritxarrez ez oso positiboak, lan
produktiboa ahalbidetzen duen lan erreproduktiboaren (pertsonen
biziraupenerako garrantzitsuak diren jarduera nahiz eginkizunak) ingurukoak
aipatuko nituzke. Saioa Alkaiza Guallarrek esan bezala “gakoa ez baita zenbat
emakumek egiten duen lan, non eta nola egiten duen baizik”:
Datu
hauek uzten diguten panoramak oraindik ere zeregin asko dagoela garbi adierazten digu.
Orientazio-hezkidetzailearen
erronka nagusi bezala “ikasleak
orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna
eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe” jarriko nuke.
Helburua
pertsona anitzen garapen integrala lortzea da, nork bere bizitzan zehar bere burua
orienta dezan, bizitza pertsonalaren, familiarraren, sozialaren zein
profesionalaren ardura osoa onartuz. Konpetentzia horiek garatzen laguntzeko
ardura, tutorearenaz gain, irakasle-talde osoarena izango da eta koordinazioa
eta elkarlana sustatzeko, familia edo legezko tutore, zein jendarte-eragileekin
harremanak lantzea ezinbestekoa izango da.
Honenbestez, Marian Morenok “Queremos coeducar” liburuan emandako
jarraibideak
kontuan hartuz, orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako gakoak honakoak lirateke:
- Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
- Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika.
- Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
- Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
- Parte hartze parekidea sustatzea.
- Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.
- Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
Guztion zeregina
da, beraz, orratz hori zuzentzea, emakumeen ikasketa aukerak eta geroko lan
baldintzak aldatu nahi baditugu eta ikasle ororentzat berdindu.
Bukatzeko, baliagarri izan daitezkeen gomendio batzuk. Hauek bai etxekolanak!:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina