2020/01/27

HEZKIDETZA ORIENTAZIOAN ERE!

Aste honetako posta, orain dela hilabete pare bat whatsapp talde batean jaso nuen meme batekin hasiko dut (nahiz eta jarduerak meme bat sortzea eskatzen duen, jardueraren enuntziatua irakurtzerakoan burura etorri zitzaidan zuzenean)

Aurreko ediziotako hainbat ikastarokideen postak aztertu ondoren, badira bi sarrera oso interesgarriak iruditu zaizkidanak. Alde batetik, ArgiñeALk idatzitako posta osoa eta sakona iruditu zait, hasierako sarrera argi uzten du zergatik den ezinbestekoa hezkidetza orientazio akademikoan txertatzea eta hainbat datu kezkagarriren aurrean nola jokatu ere proposatzen du, eta honetaz gain hainbat datu eta estatistika interesgarri aurkezten ditu. Beste aldetik, Ainok idatzitako sarrera ere oso interesgarria iruditu zait, izan ere, berak aurkeztu nahi zuen informazio guztia bideo interesgarri batean aurkeztu du, beste baliabide batzuk erabiltzea guztiz erakargarria da.
Astean zehar hainbat datu esanguratsu eta kezkagarri agertu dira, niretzat esanguratsuenak Pisak 2015eko txostenean eta “Generoaren eragina pertsonen arteko harremanetan eta jarreren eta baloreen garapenean” (nesken errendimenduan eragiten duten sei dilemak) txostenean plazaratutakoak dira:
  • Pisa txostena:
    • Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzematen den arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da. Matematika problema baten aurrean antsietatea kudeatzeko arazoak izaten dute eta zientzialari bezala pentsatzeko eskatzen zaienean okerrago aritzen dira.
    • Neskek baieztatzen dute porrotari beldurra diotela maizago eta intentsitate
    • Irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute.
    • Familien espektatibek islatzen dute genero eragina.
    • Mutilen errendimendu baxuagoa da. Mutilek neskek baino denbora gehiago pasatzen dute ordenagailu-jokuetan; denbora gutxiago ematen dute ikasten; mutilen kopuru handiagoak kontsideratzen dute eskola denbora galtzea dela (jarrera) eta neskek dibertsioagatik gehiago irakurtzen dute.
  • Sei dilemak
    • Arrakasta/adiskidetasuna
    • Isiltasuna/harrokeria
    • Porrota/perfekzioa
    • Edertasuna/bazterkeria
    • Pasibotasuna/agresibitatea
    • Amore ematea/zigorrak jasotzea

Bukatzeko, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak hauek dira:
  • Hezitzaileok ditugun aurreiritzien inguruan hausnarketa egin beharra dago eta diagnostiko txiki bat ere. Gure hezkuntzan eta garapenean eragin duten estereotipoek identifikatu behar ditugu eta hauek sortzen dituzten gabeziak antzeman.
  • Behin hau eginda, egoerari buelta emateko ezinbestekoa da formakuntza jasotzea, ditugun gabeziei aurre egiteko. Izan ere, orientazioa ez da gai inozoa eta berebiziko garrantzia du. Kalitatezko orientazioa eskaintzeko betebeharra dugu. Ikasleek beraien bizi proiektua askatasunez eta osotasunean aukeratzeko eskubidea dute eta gure eginbeharra horretan bidelagun izatea da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina