2015/10/17
SARE SOZIALAK ETA INTERKOMUNIKAZIOA
Egia esan, niretzat sare sozialak ez dira berriak izan. Nire ikuspuntutik “Sei graduen teoría”rekin
guztiz lotuta dago sare sozialen erabilpena. Horrela, persona batek mesu bat bere
sarean bidaltzen badu 10.000 pertsonetara heltzeko aukera dago.
Nire kasuan, egunero etxeko gazteak ikusten ditut sare
sozial desberdinak erabiltzen: munduko beste puntako pertsonekin harremanatzen eta berriak, argazkiak, ideiak, ikasgai,… elkartrukatzen. Eta duela urte batzuetatik hona, esparru
pertsonalean bakarrik, Facebook, Flickr
eta Youtube erabiltzen dut. Linkedin eta Twitter erabiltzen hasi nintzen baina
arazoak direla medio utzi nuen. Erronka pertsonala argia dut, horietan gehiago
murgildu.
Interkomunikazioa era eragin trukea dira ikusten dizkiodan sare
sozialei erabilera. Sarritan nahi dugun gai guztien inguruan informazio,
esperientziak, adituak, …topatu dezakegu. Baina norberak bere esparruan elkartrukatu beharko
zuen berak daukana. Hori da nire ustez, hemen gure sarean lortuko dugun etekina:
ideiak, berriak, ekintzak, proeiktuak,… elkartukatu. Eta, baliteke ere lagun
berriak egin eta kontaktuan jarraitu.
Arestian aipatu dudan “Sei graduen teoría”ri jarraituz froga
egingo dut jaso berri dudan bideoarekin gure sarean zenbat hedatzen den
(Twitteren sartu dut). Ugatz minbizia duten emakumeen inguruko bideoa da eta, zenbat
eta hedatuago hainbat eta diru gehiago lortu minbiziaren contra burrukatzeko. Nire
lagun sareen artean hedatzen ari gara eta, jadanik, Alemania, Norbegia eta
Estatu Batuetara heldu da.
Ziberaktibismo
hezkidetzailea espero dut lortzea. Eta , horrela, beharbada gazteeen
inplikazioa eta parte hartze handiagoa lortuko genuke .
Sare sozialen erabileraren erronka
Duela hiru urte
hasi nuen sare sozialak ezagutzeko bidea hezkuntzan zuten erabileraren jakinmina sortu
batzitzaidan. Handik hona, ikusi ditugunen artean, Bloga, Facebook eta Twitter
ezagunak nituen baina Twitter da, gutxitan bada era, erabili dudan bakarra.
Instagram argazki biltegia zela ba nuen entzunda eta Pinterest da berria izan
dena.
Nire erronka da aukeratutako Sare sozialak
erabiltzea baina etekina ateratzeko eta denbora ondo kudeatzeko plangintza
egokia egin behar da; bestela, gerta daiteke baztertzea denbora gehiegi kenduko
digutelako ustean.
Ea oraingoan lortzen dudan sare sozialak
erabiltzen jarraitzea baina denbora aprobetxatuz!!!
Beren erabilerari dagokionez, Twitter dela
interesgarriena pentsatzen jarraitzen dut, hitz gutxitan aukeratutako gaiaren
inguruan azken berriak eta baliabideak ezagutzeko eta interes bereko pertsonak
elkartzeko aukerak ematen baititu; Facebookek beste interes desberdinak
dituzten pertsonengana heltzeko aukera ematen duela uste dut; Google+
hezkidetza taldekoek lan egiteko aproposa dela interes bereko taldea sortzeko
aukera ematen duenez, geure zalantzak, erronkak, etabar azaltzeko eta
irtenbideak bilatzeko aprobetxa baitaiteke; Pinteres baliabideak ondo
sailkatuta izateko biltegia eta Instagram irudi biltegi bezala egokiak
iruditzen zaizkit.
Bukatzeko, sare sozial bakoitzak bere zer
egina betetzen duenez, guztiak
kudeatzeko talde bat egonez gero, beren erabilera hezkidetzaren inguruan
aritzeko pena merezi duela uste dut. Modu honetan, pertsona gehiagorengana hel
daiteke denbora gutxiagotan eta beraz, aurrean ditugun erronkak lortzeko aukera
gehiago egongo da. Hala nola, hezkidetza gaiarekiko gero eta jende gehiago
sentsibilizatzea, hezkidetzaren inguruan egiten
ari dena eta erronkak zabaltzea,
kolaboratzaile eta hezkidetzaile gehiago izatea...ez da gutxi
ezta ???
SARE SOZIALAK
Sare
sozialak harremantzeko eta informatuta egoteko tresna izateaz gain,
baliabideak trukatzeko, mezuen eta ideien zabalpena egiteko, beste
errealitate batzuk ezagutzeko.... baliagarriak dira. Gaur egun
itzelezko abiaduran bizi gara eta jende askok ez ditu komunikabide
arruntak (egunkaria, irratia...) informatuta mantentzeko erabiltzen,
aldiz sare sozialak bai. Beraz, sare sozialek berebiziko garrantzia
dute funtzio horretan.
Egun
hauetan kuxkuxeatu dudanaren arabera, Twitter
izan da eginkizun hori betetzeko baliagarriena iruditu zaidan sare
soziala, izan ere,honek mezuak zabaltzeko duen arintasuna
izugarrizkoa da. Mezuak motzak izateak jende gehiagok irakurtzea
ahalbidetzen du. Nire kasuan, nahiz eta Twitterrak gizartean duen
eraginaz kontziente izan, aste honetan izan dut lehenengo kontaktua
sare sozial honekin. Oraindik ere horretan gehiago trebatu behar
naizela uste dut, izan ere, oinarrizko gauzatxoak egiteko gai izan
arren, ez dut sare sozial honen funtzionamendua guztiz kontrolatzen
(adibidez; nik idatzitako tweterrek zelako zabalpena dute?).
Baliabideak
trukatzeko sare sozial moduan Pinterest
azpimarratuko nuke. Bertan baliabideak
gordeta eta sailkatuta egoteaz gain, irakasleen eta ikasleen arteko
elkarlana sustatzeko baliagarria izan daiteke, izan ere, baliabide
ezberdinak eskura izateko eta konpartitzeko tresna paregabea da.
Hezkuntza
alorrean sare sozialen erabilpena sustatzea
ezinbestekotzat jotzen dut. Argi dago ikasleentzako erakargarriak
direla eta kasu gehienetan horien erabiltzaileak direla. Beraz,
beraientzako motibagarriak izanda, ikasleen gaitasun digitalak
lantzeaz gain, ikasleak etengabe informatuta egoteko eraginkorra izan
daiteke.
Sare
sozialek feminismoari eta hezkidetzari ere
mesede egin diezaiokete, gure mezua modu azkarrean zabaltzeko aukera
ematen baitute. Sarean dauden heteropatriarkatuaren eraso eta
produktuak identifikatu behar ditugu eta horiei aurre egin eta eskura
ditugun tresna guztiak gure mezua, diskurtsoa, iruditegia... lau
haizetara zabaltzeko baliatu behar ditugu. Feminismoak ahalik eta
espazio gehienetan presentzia izan dezan lortu behar dugu eta are
gehiago hain eraginkorrak diren sare sozialetan.
GURE AURKEZPENEN SOINU-BANDA ANITZA
Lan ederra aste honetan egindakoa! Zorionak guztioi!
Batzuentzat erabat berriak, beste batzuentzat erdi edo guztiz ezagunak, sare sozialen mundua gure errealitatean saihestu ezin dugun kontu bat da.
Astean zehar eginiko ibilbidearekin batera garbi geratu da ikastaroak proposatzen duen sare sozialetan murgiltzearen xedea hauxe dela: hezitzaile gisa #HezkidetzarenAlde aritzeko eta norberaren beharren, gogoen eta aukeren arabera sare sozialen aukera onez baliatzeko prest egotea!
Bidaia hasi berri dugu!
Bidaian orain arte denon artean aukeratutako soinu-banda anitza:
SARE SOZIALAK, AUKERA EZIN HOBEA
SARE SOZIALAK, AUKERA EZIN HOBEA
Ikastaroak proposatzen dituen sare sozialen artean facebook, twiter, google plus erabiltzen nituen, jadanik. Blog bat sortu nuen emakumeei buruz eta literatura orokorrean idazteko, baina gastelaniaz dago. Facebook ere horretarako erabiltzen dut. Bloggean zein facebookeko album batean berdintasunari buruz hainbat artikulu argitaratu nuen, baina batez ere Historian zehar edozein arlotan emakumeen presentzia, nahiz eta patriarkatu gizarteak oztopoak jarri. Ezagutzen bai, baina erabili ez ditudanak instagram eta pinterest izan dira, orain bai sortu ditut eta gustatu zaizkit oso, horiek berriak izan direnak.
Benetan zaila egiten zait interegarriena zein den esatea, bakoitzak bere ezaugarriarekin asko eskertu dezake. Izenburuan esan dudan moduan, oso aukera ona da gure gaia garatzeko gure artean ezezik beste pertsonengan ere helarazteko, bapatekotasunak, arintasunak errazten dute hezkidetzaren mezua zabaltasuna, jende gehiagori heltzeko. Hortik apate, aukera ezin hobea emakumeen lanak, garrantzitsua, presentzia begi bistan geratzeko da eta Historian zehar egindako injustizia, nolabait, txikiagotzeko. Gizartea sentsibilizatzeko eta edozein arlotan era normaltasunez emakumearen presentzia hartzeko, espazio publikoak ere emakumeenak direnak, orain arte nahiko debekatuta egon dira eta. Edo espazio publikoetan emakumeok agertzen garenean begirada aldatzeko: ez diegu espaziorik kenduko gizonei, guztiena da eta.
Hori dela eta, sare sozialek aukera ematen dute, alde batetik presentzia izateko baina hausnarketak egiteko eta are gehiago jende ezberdinak gurekin hausnartzeko eta gure alde erantzunkisuna hartzeko.
Dena den erronkak ere baditugu, ikerketen arabera emakumeok gizonek baino gehiago erabiltzen ditugu, hala ere sare sozialen bitartez gizonek matxismo eta genero indarkeria emakumeen kontra baliabideak aurkitu dituzte.
Askotan bikote oihek emakumeen argazkiak edo komentarioak eskegitzen dituzte, baimenik gabe, jakina; eta okerrena lekukoek ez dituzte blokeatzen, beraz txarto erabiltzen direnean min handia egiten dute. Sare sozialeen erabilera lana daukagu ikasleekin, gizartearekin.
Sare sozialak hezkidetzaren alde erabiltzeko oso baliagarriak dira eta jarrera txarrak ekiditzeko ere, hausnarketa hau oso garrantzitsua da.
Sare sozialen bapatekotasuna, arintasuna eta erreztasuna jendeari heltzeko musikaren ezaugarriak gogorarazten dizkidate, edozein lekutan entzuten dugu eta; beraz hor uzten dut metafora moduan: gure sare sozialen erabilerarekin hezkidetzari buruzko sensibilizazioa eta gogoeta barneratzea jendeak musikarekin gertatzen den moduan leku askotan entzuten dugu, batzuetan hahi gabe....
Ikastaroak proposatzen dituen sare sozialen artean facebook, twiter, google plus erabiltzen nituen, jadanik. Blog bat sortu nuen emakumeei buruz eta literatura orokorrean idazteko, baina gastelaniaz dago. Facebook ere horretarako erabiltzen dut. Bloggean zein facebookeko album batean berdintasunari buruz hainbat artikulu argitaratu nuen, baina batez ere Historian zehar edozein arlotan emakumeen presentzia, nahiz eta patriarkatu gizarteak oztopoak jarri. Ezagutzen bai, baina erabili ez ditudanak instagram eta pinterest izan dira, orain bai sortu ditut eta gustatu zaizkit oso, horiek berriak izan direnak.
Benetan zaila egiten zait interegarriena zein den esatea, bakoitzak bere ezaugarriarekin asko eskertu dezake. Izenburuan esan dudan moduan, oso aukera ona da gure gaia garatzeko gure artean ezezik beste pertsonengan ere helarazteko, bapatekotasunak, arintasunak errazten dute hezkidetzaren mezua zabaltasuna, jende gehiagori heltzeko. Hortik apate, aukera ezin hobea emakumeen lanak, garrantzitsua, presentzia begi bistan geratzeko da eta Historian zehar egindako injustizia, nolabait, txikiagotzeko. Gizartea sentsibilizatzeko eta edozein arlotan era normaltasunez emakumearen presentzia hartzeko, espazio publikoak ere emakumeenak direnak, orain arte nahiko debekatuta egon dira eta. Edo espazio publikoetan emakumeok agertzen garenean begirada aldatzeko: ez diegu espaziorik kenduko gizonei, guztiena da eta.
Hori dela eta, sare sozialek aukera ematen dute, alde batetik presentzia izateko baina hausnarketak egiteko eta are gehiago jende ezberdinak gurekin hausnartzeko eta gure alde erantzunkisuna hartzeko.
Dena den erronkak ere baditugu, ikerketen arabera emakumeok gizonek baino gehiago erabiltzen ditugu, hala ere sare sozialen bitartez gizonek matxismo eta genero indarkeria emakumeen kontra baliabideak aurkitu dituzte.
Askotan bikote oihek emakumeen argazkiak edo komentarioak eskegitzen dituzte, baimenik gabe, jakina; eta okerrena lekukoek ez dituzte blokeatzen, beraz txarto erabiltzen direnean min handia egiten dute. Sare sozialeen erabilera lana daukagu ikasleekin, gizartearekin.
Sare sozialak hezkidetzaren alde erabiltzeko oso baliagarriak dira eta jarrera txarrak ekiditzeko ere, hausnarketa hau oso garrantzitsua da.
Sare sozialen bapatekotasuna, arintasuna eta erreztasuna jendeari heltzeko musikaren ezaugarriak gogorarazten dizkidate, edozein lekutan entzuten dugu eta; beraz hor uzten dut metafora moduan: gure sare sozialen erabilerarekin hezkidetzari buruzko sensibilizazioa eta gogoeta barneratzea jendeak musikarekin gertatzen den moduan leku askotan entzuten dugu, batzuetan hahi gabe....
Sarean harrapatuta
Ez dira urte asko pasa Internet-a gure etxeetara etorri zenetik, baina orain
betidanik egon dela dirudi, edozein bilaketa egiteko erabiltzen baita: errezeta
bat, autobusen ordutegia, idazle baten azken liburuaren izena… Sare sozialei
dagokienez berriz, denbora gutxian aukera asko izan ditugu eskura; nire kasuan,
lehenengo sare sozialak Fotolog eta Tuenti izan ziren. Egia esan behar
badut, Fotolog-a kuadrilan egin genuen, denok erabiltzeko eta Tuenti-a agertu
zenean, ez nuela egingo esan nuen... Baina azkenean sarean erori nintzen. Hortik
aurrera, pixkanaka Facebook eta Instagram bezalako sare sozialak
erabiltzen hasi nintzen.
Sarean harrapatuta nagoenez, denak egiten zaizkit ezagunak, nahiz eta
batzuk ez erabili. Twitter izan da
berriena eta interesgarriena berriz Pinterest,
kontua eginda banuen ere, ez nuelako erabiltzen; orain lehen ikusten ez nion erabilgarritasuna
ikusten diot.
Erronka nagusia sare sozial hauekin denbora gehiegi ez pasatzea dela
iruditzen zait; izan ere, lanerako edo niretzako interesgarriak diren gauzak
begiratzen aritzen banaiz, probetxuzko zerbait egin dudanaren sentsazioa
edukitzen dut, baina beste askotan ezertan ibili naizela konturatzerako… Ordubete
pasa da!
Sare sozial hauen bitartez, bakoitzak daukan informazioa edo aurkitzen
duena partekatu dezake, berria sortu, elkarbanatu… Gure kasuan bezala,
ezagutzen ez dituzun baina interes edota profesio berekoak diren pertsonekin
harremanak sor daitezke.
Sareetan taldeak iruditzen zaizkit erabilgarriak eta bertan mugitzen dena:
dokumentuak, berriak, eztabaidak… (Facebooken Hezkidetzarako baliabideak taldea adibidez: https://www.facebook.com/groups/678352378968052/).
Sarean egingo dugun lanaren etekinari dagokionez, hauek era egoki batean
erabiltzea ikasteaz gain, hezkidetzaren inguruko materiala euskaraz sor dezakegu
eta hortaz baliatuz, ziberaktibista
hezkidetzaile bihurtu, sareetan hezkidetzaren garrantzia zabalduaz.
SARE SOZIALAK ETA GU
Twitter izan ezik (aldez aurretik kontua erabili izan dugulako), beste sare guztiak berriak izan dira guretzat. Konplikatua egin zaigu lehenengo pausoak ematea eta sare sozialen berri ez jakiteak eraginda estualdiak eta larrialdiak bizi izan ditugula aitortu behar da.
Alde batetik,
bertigoa sentitu dugu jarduera sinpleak burutzeko topatu dugun
aukera zabal eta ezezagunaren aurrean. Eskerrak Make hor egon dela animoak
emateko eta gure SOS-deiak erantzuteko prest. (Esker anitz Make!)
Argi geratu zaigu
denbora disponibilidadea nahiko handia eduki behar izan dugula,
eskatutakoa egin ahal izateko.
Behin lortuta, eta
poztasun handiz zama handi bat gainetik kendu dugulako, orain kontuak ditugu sare
guzti horietan, eta bigarren bertigoa datorkigu: zelan moldatuko gara hainbeste
sarerekin? Gu hain lasai bizi izan garenean twitter-rarekin bakarrik!
Espero dugu
erabilera eraginkorra ateratzea hemendik aurrera, sareek gu harrapa ez
gaitzaten, guk sareei etekina atera baino.
Begira, hezkidetzari esker denbora luzean alde batera utzita izan dugun “ziberrespazioa” ezagutzen ari gara, eta laster damututa ez gaudela esan ahal izango dugu.
Aida eta Itsaso
ZIBERBIDAIA
2015eko
urriaren 2an izan genuen lehenengo elkartaratzea Donostin. Aurkezpena
arrakastatsua izan bazen ere, bertatik erabat kexkatuta atera nintzela ezin uka
dezaket, sare sozialen mundua ez bainuen ondo ezagutzen.
Urriaren
5ean, berriz, hezkidetzan eskuhartzen
ikastaroaren 1. autobusa (0-1) hartu genuen bidai birtual bati hasiera emanez,
autobusak geldiune ezberdinak egin zituen, Bloga, foroa eta eGlapi bezalako
txokoak bisitatuz; Ordurarte, foroetan eta blogetan parte zuzena hartu egin
izan ez arren, sarritan blog eta foro desberdinak bisitatuz ezagutzen nituen.
Bestalde, eGlapi, toki berria izan zen, baina pixkana-pixknaka hobeto ezagutzen
ari naiz. Bidaia atsegina eta interesgarria izan zen.
Aste
honetan 2. Autobusera igo gara (0-2) eta google+ , twitter, facebook, pinterest
eta instagram bezalako tokiak ezagutzeko aukera izan dugu.
Facebook,
gutxitan erabili izan badut ere, ezaguna nuen. Beste gehienak, entzundaz baino
ez nituen ezagutzen. Pinterest berriz, existitzen zenik be ez nekien.
Oso
leku erabilgarriak dira, batetik informazioa jasotzeko, eta bestetik,
informazioa konpartitzeko eta zabaltzeko ikaskideekin, lankideekin, lagunekin,
taldeekin, munduarekin… Geldiunetan eskaparate izugarriak, esteka, informazio, irudi…
intersgarri josiak ikusi ditut. Batzuk bisitatuz ezagutu ditut, beste batzuk
aldiz, denborarik ez ondo ezagutzeko. Bigarren bidai hori interesgarria,
izugarria, itzela izan dela aitortu behar dut, baina aurreko asteakoaren baino
bihurgune gehiagorekin. Ibibide korapiltsua instagram eta pinterest
instalatzerakoan, pinteresteko bide zail
bera pinak sortzeko… eta oraindik ez dakit
benetan egin beharrekoak egitea lortu dudan.
Uste
dut ziberaktibismo hezkidetzailea, sare sozialetan hezkidetza zabaltzea eta
murgiltzea izan daitekela, hezkidetza-sarea edo sareak sortuz.
Jada,
autobusean igonda gaude eta bidai etengabea martxan jarri da .
ZIBERLAGUNAK, BIDAI ONA IZAN !!!
Sarean?
Aste honetako lanak
buruhauste ederra eman dit.Aitortu behar dut sare sozialetan ez
naizela sekulan aritu eta ez naiz inoiz erakartua sentitu ere.
Lagunekin harremanetan
jartzeko tresna bezala ikusten nuen lanerako baliabide gixa baino.
Beraz lehenengo galdera
hau izan da: Ikastaroan aurrera egiteko ezin bestekoak dira sare
sozialak?
Eta galdera honekin
buruan, tutorialak irakurri eta ikusi egin ditut. Informazio gehiegi
batera nire buruarentzat baina argi geratu zait lagunekin aritzeko
baino zerbait gehiago badirela eta lanerako tresna intesgarriak
direla.
Ni sarean? Zeintzuk dira
arriskuak?Denbora eta pribazidadea ez ote ditut galduko?
Nire burua sareatzen
ikusten al dut? ….Aurrera egitea erabaki dut. guztietan izena eman
dut((ustez) baina saltseatu bakarrik facebook eta twiterren, hauek
izenez gutxienez ezagutzen nituen eta.
Nire erronka beraz sareak
ezagutu ,erabili eta bertan dagoen informazioa kudeatzen jakitea
izango da.Ekarpenak nire aldetik urriak izango dira momentuz
...nahiko lana badut bakarrik ezagutzearekin!
Sare sozialei buruzko hausnarketa
Aste honetan ikusi-ezagutu ditugun sare sozialak direla eta, niri ia guztiak egin zaizkit berriak, orain arte ez bainaiz sare sozialen jarraitzaile izan, eta ez dakit hemendik aurrera izango ote naizen ere; dena den, google +, twitter edo facebook besteak baino ezagunago egin zaizkit.
Interesgarriena? Erronkak? zer esango dut ba, oraindik ez dut behar adinako jakintzarik interesgarriena zein den edo esateko, baina erronka zein den garbi dut: gure hizkuntzan ere sare sozial hauek eta beste batzuk ere egon daitezen lortzea!!!
Erabileraren kontuari dagokionez eta gure lanaren etekinari dagokionez ere, momentuz ez dut batere garbi hau guztia, gainera ez dut uste horrelako hausnarketa egiteko moduan nagoenik oraindik, gaia batere menperatzen ez dudalako. Ea denborarekin....
Interesgarriena? Erronkak? zer esango dut ba, oraindik ez dut behar adinako jakintzarik interesgarriena zein den edo esateko, baina erronka zein den garbi dut: gure hizkuntzan ere sare sozial hauek eta beste batzuk ere egon daitezen lortzea!!!
Erabileraren kontuari dagokionez eta gure lanaren etekinari dagokionez ere, momentuz ez dut batere garbi hau guztia, gainera ez dut uste horrelako hausnarketa egiteko moduan nagoenik oraindik, gaia batere menperatzen ez dudalako. Ea denborarekin....
SARE SOZIALAK, ELKARTASUNA EDO TRIKIMAILU?
SARE hitzaren
esanahietako bi honako hauek dira:
1.Elkargurutzatzen
diren edo elkarrekin harremanetan dauden elementuen multzoa
Argi daukat bi hauen artean, hemen dugun
helburua lehenengoa dela eta zentzu horren barruan arituko naiz, argi izanda,
bigarren esanahiari dagozkion sareetan ez erortzeko adi egon beharra
dagoela.
iritziak emateko.
Niretzat horixe da lehenengo erronka,
erabiltzeko adina trebatzea.
Uste dut interesgarriak direla, interes komun
bat dugun pertsonen artean komunikatzeko eta elkarri informazioa zabaltzeko
balio dezakelako.arw
Sareetan ikasleekin lantzeko material
interesgarriak topatu ditut eta baita, askotan ere, partaide batzk egiten
dituzten
Sare sozial hauen artean, niretzat
berrienak PINTEREST eta INSTAGRAM dira. FACEBOOK aspalditxo ezagutzen dut,
baina gutxi erabiltzen dut. TWITERren ere jarraitzen ditut bakar batzuk eta
GOOGLE+ ere erabili izan dut, baina azken hau batere ziurtasunik gabe.
|
Sarean egindako lanaren etekina, alde
batetik pertsonala izan daiteke, jasotzen ditugun ekarpen desberdinek pertsona
aberatsagoak egingo gaituztelako (beti ere, jasotako guztiaren artean,
aukeraketa lana egin behar dela jakinda).
Bestetik, uste dut bakoitzaren lanerako ere
aberasgarria izan daitekela, ideia berriak jaso eta guk frogatutakoen emaitzak
trukatu ditzakegulako.
Azkenik, uste dut sensibilizazio funtzioa
ere eduki dezakela, guk ikasten eta sortzen duguna beste persona eta taldeei
zabal diezakegulako (ziberaktimismo hezkidetzailea?).
SARE SOZIALAK. Arriskuak edo posibilitateak?
SARE SOZIALAK. Zelako mundu interesgarria. Egia esan bideojokoak eta teknologiak txikitatik gustoko izan ditut. Etxean zerbait konektatu edo konpondu behar genuenean beti niregana jotzen zuten.
Hala ere Teknologia mundua oso arin aldatu da eta egia esan nik ez dut astirik izan garaiarekin batera joateko.
Izan ere, sare sozialen munduan sartzea nahiko kostatu egin zait. Pertsonalki nahiko "Arriskutsua" ikusten nuen nire bizipenak, sentimenduak, argazkiak eta horrelakorik konpartitzea eta alde honetatik ez dut inoiz aurrera pausurik egin.
Profesionalki, aldiz, berehala posibilitateak ikusi nituen. Nire lehenengo esperientziak FOROetan izan ziren. Hasieran ez nuen parte hartzen baina handik komentatzen zena behintzat irakurtzen hasi nintzen eta murgiltzeko gogoak piztu egin ziren.
Hortik Blogger eta Google mundura salto egin nuen eta nire lanerako posibilitateak zabaldu egin ziren. Tresna hauek, batez be, materialak konpartitzeko erabili izan ditut.
Hainbat urte eman ditut bi tresna hauekin, baina berri berria izan dena niretzat TWITTER, PINTEREST, INSTAGRAM eta FACEBOOK izan dira.
Facebook eta Instagram, aurtengo ERRONKA berriak dira. Oraindik ez ditut inoiz erabili, nahiz eta nire inguruko jendearen sare nagusienak izan. Egia da nire ingurukoek haien bizitza pertsonalerako erabili ohi dutela, eta oraindik nire burua ez dut ikusten horren beharrarekin.
Twitter eta Pinterest pasaden urtean hasi nintzen erabiltzen eta oso tresna interesgarriak direla uste dut. Informazioa zabaltzeko eta modu arinean topatzeko aukera ezin hobeak dira.
Poliki poliki mundu hauetan sartzen ari naiz, baina esan behar dut oraindik nire mundu erreala nahiko pisua duela nire bizitzan. Aldiz, gazteen mundua esan dezakegu bi zatitan banatzen dela, erreala eta birtuala eta batzuetan bigarrena pisu handiena izaten du.
Hori ikusita helduok saiatu gara beti gure gazteei SARE SOZIALEN ARRISKUEN inguruan hezitzen, zer EZ dute esan behar, zer EZ dute egin behar, argazkiak EZ konpartitzea, lagunekin BAKARRIK harremanetan egotea,...
Baina hezteko modu honek ez du eragin handirik izan. Janire Estebanezek esaten zuen bezala, gazteen artean SARE SOZIALETAN murgiltzea ezinbestekoa da eta hezitzaileon diskurtsoa ezin da ARRISKUETAN soilik oinarritu. Janireren ustez SARE SOZIALEN POSIBILITATEAK askoz gehiago dira eta horretan jarri beharko genuke abiapuntua.
Gure burua defendatzeko, ideia berriak zabaltzeko, eredu desberdinak bultzatzeko,... horretarako hezitu behar dugu, benetan gizartean gaudenok Askatasunean oinarrituriko mundu eredua bultzatuz eta zabalduz, gure kasuan, HEZKIDETZA AKTIBOTASUNEAN HEZITUZ.
Janire Estebanezek aurkeztutako MEZU BERRIAK
(Janire Estebanezen hitzaldiaren ideiak IKUSI)
2015/10/16
Sare sozialen itsasoan galduta
Azaldutako sare sozialak ezagutzen ditut eta horietako batzuk erabili ere, Youtuben bi kanal ditut, bat pertsonala eta bestea "profesionala", blog pare bat, hainbat site eta Facebook ere erabiltzen dut. Pinteresteko kontua aspalditik badut ere ez dut gehiegi erabiltzen.
Sare sozialen alderdirik interesgarriena nire ustez edozein motatako lanak, ideiak, gustoko iruzkinak, artikuluak, bideoak... ezagutu eta partekatzeko ematen duten aukera da. Mundu osoa esku-eskura dugu eta gainera elkar eragin dezakegu edukiak elkartrukatuz eta iritziak emanez.
Sare sozialen inguruan dugun erronkarik potoloena hauen zentzuzko erabilera egitea da, bai guk bai gure ikasleek.
Aipatu dudan bezala sare sozialen aukerak mugagabeak dira, dena den, arrisku eta muga handi bat dute baita ere. Adibide batez errazago azalduko dut. Orain dela hiru urte inguru Facebook erabiltzen hasi nintzen, hasieran lagun gutxi batzuk egiten dituzu; gustoko dituzun zenbait egunkari, tvko kanalak, aldizkariak etabarrei gogoko dituzula ematen diezu. Apurka lagun gehiago egiten zoaz eta aplikazioa irekitzen duzun bakoitzean berri mordoa dituzu, batzuk oso interesgarriak besteak berriz… Konturatu gabe denbora dexente alferrik galtzen ari zarela konturatzen zara… Zure burua oso ondo ezagutu eta menperatu behar duzu itsaso zabal horretan galtzerik nahi ez baduzu. Zeresanik ez nerabea bazara.
Teknologia berrien eta adikzioen inguruko artikulua.
Ziberaktibismo hezkidetzailea aipatu duzue eta ni behintzat saiatzen naiz hori egiten, hezkidetzaren inguruko eduki interesgarriak nire inguruko adiskide birtualekin patekatuz.
Sare sozialen alderdirik interesgarriena nire ustez edozein motatako lanak, ideiak, gustoko iruzkinak, artikuluak, bideoak... ezagutu eta partekatzeko ematen duten aukera da. Mundu osoa esku-eskura dugu eta gainera elkar eragin dezakegu edukiak elkartrukatuz eta iritziak emanez.
Sare sozialen inguruan dugun erronkarik potoloena hauen zentzuzko erabilera egitea da, bai guk bai gure ikasleek.
Aipatu dudan bezala sare sozialen aukerak mugagabeak dira, dena den, arrisku eta muga handi bat dute baita ere. Adibide batez errazago azalduko dut. Orain dela hiru urte inguru Facebook erabiltzen hasi nintzen, hasieran lagun gutxi batzuk egiten dituzu; gustoko dituzun zenbait egunkari, tvko kanalak, aldizkariak etabarrei gogoko dituzula ematen diezu. Apurka lagun gehiago egiten zoaz eta aplikazioa irekitzen duzun bakoitzean berri mordoa dituzu, batzuk oso interesgarriak besteak berriz… Konturatu gabe denbora dexente alferrik galtzen ari zarela konturatzen zara… Zure burua oso ondo ezagutu eta menperatu behar duzu itsaso zabal horretan galtzerik nahi ez baduzu. Zeresanik ez nerabea bazara.
Teknologia berrien eta adikzioen inguruko artikulua.
Ziberaktibismo hezkidetzailea aipatu duzue eta ni behintzat saiatzen naiz hori egiten, hezkidetzaren inguruko eduki interesgarriak nire inguruko adiskide birtualekin patekatuz.
SARE SOZIALEKIN EROTZEN
Ostirala eta beste erronka bat lortzeko nahian sare sozial ezberdinetan aritzen saiatu naiz. Ez dakit lortu dudan, baina guztietan ekarpenaren bat egiten saiatu naiz.
Duela urte batzuk Facebook-en aritua, Youtuberen erabiltzailea ere izaten naiz. Lehenengoa, lagunen berriak irakurtzeko eta interesatzen zaizkidan gaiak jarraitzeko eta aldarrikatzeko.
Youtube batez ere musika entzuteko, baita nire lanean erabiltzeko bideoak eskuratzeko.
Twitter-en ere, orain dela gutxi erregistratu naiz eta Normalkuntzarekin erlazionatu dauden berriak argitaratzen eta jarraitzen ditut.
Baina ikastaro honetan hasi arte, ez naiz inoiz Pinterest-en edo Instagram-en sartu eta harrituta geratu naiz mundu horiek ezagutu ditudanean. Menperatzeko oraindik "entrenamendua" falta zaidala aitortzen dut.
Sare sozialek hezkuntzarako eskaintzen dituzten aukerak ugariak dira: norberaren intereseko gaiak beste batzuekin komentatzeko, baliabideak partekatzeko, baina Hezkidetzaren kasuan, emakumeon ardurak, problemak, arrakastak, interesak, borrokak... begi-bistan agertzeko, munduan zabaltzeko eta aldarrikatzeko apartekoa iruditzen zaizkit.
Hemendik aurrera, eman didazuen bultzadatxoari esker, erabiltzaile amorratua bihurtzeko asmoa dut. Eutsi Isabel!!!
SARE SOZIALAK GORA ETA BEHERA!! ANA AZKONA
Aste honetako lanak lan mardulak egiten ari zaizkit. Izan ere, beste belaunaldi bateko gizakiak gaitun eta!
Tira, egunero erronka berriei aurrera egin behar eta hau ere horrela hartu beharko!!!
Oso arrotza egiten zaidan mundua da. Nire etxeko gaztetxoengatik ezagutzen ditut sare sozialak. Izatez denak ezagunak izan arren , erabileraz bat ere ez. Begirada bat botetzen dut noizean behin nire lagun ta ezagunen gora beherak ikusteko baina ez naiz horien zale. Intromisio eta voyerisme handia ikusten dut horien inguruan. Ez ditut gogoko. Denbora asko galtzen da eta norberaren intimitatearen urraketa nabaria eman daitekeela iruditzen zait. Kontuz den dena ez da zilegi!
Nahigo ditut aurrez aurreko harremanak. Horiek bai ematen dietela gizakiei giza profila. Berezkoa dugun izaera horri eutsi behar. Desnaturalizatzen ari gaitun honelako tresneriekin!
http://hezkeh0506.blogspot.com/2015/10/nire-aurkezpena-ana-azkona.html
SARE SOZIALETAN ZER??
Sare sozialak harremanak mantentzeko balio
duten zerbitzuak dira. Hainbat sare sozial daude: Facebook, twitter, eta abar.
Ni duela zenbait urte hasi nintzen mulgiltzen horietan: hasiera batean
Messenger erabiltzen nuen lagunekin hitz egiteko eta argazkiak konpartitzeko
eta fotologa argazkiak konpartitzeko eta komentatzeko. Horiek jada zahar geratu
dira…
Aspalditik Facebook erabiltzen dut,
informazioa eta edukiak elkartrukatzeko tresna baliagarria iruditzen zait,
baita besteengan iritzia sortzeko gaitasuna duela uste dut! Eta gizartea
mugiarazteko eta gai ezberdinen inguruan jende ezezagunerakin sareak sortzeko primerako tresna ere
badela! Informazio iturri itzela da! Feminismoaren eta berdintasunaren inguruko
pila bat artikulu eskuratu eta publikatzen ditut, bereziki interesgarriak
izaten dira Pikara Magazine, Argia aldizkariak, eta Ianire Estebanez
blogeko artikuluak, norbanakoen ekarpenez gain, noski!
Ildo beretik doa twitter, ze naiz
eta karaktere mugatuak idatzi ahal diren, mezu zuzenak bizkortasun handiz
zabaltzeko gaitasuna du! Twitter azkenengo hilabete honetan hari naiz
erabiltzen apur bat gehiago…
Instagram eta Pinterest guztiz
berriak dira niretzat! Ez ditut sekula erabili eta ez ditut besteak bezain
erabilgarri ikusten, baina agian hainbeste ezagutzen ez ditudalako izango da…
ikastaroa aurreroa doan heinean agian etekina ateratzen joango naiz.
Ikastaro honetako etekinik
handientakoa sare sozialek hezkidetzaren inguruan informazioa elkartrukatzeko
emango diguten aukera eta sortuko dugun sarea da, duda barik! Espero dut ere
sare sozialek ikastaroa egiten ez dutenen gain eragina izatea, hau da,
ziberaktibismo hezkidetzailearen aldeko pausuak ematen laguntzea!
“Garrantzizkoa da feminismoa ziberkatibatzea belaunaldi berriak
erakartzeko”
2015/10/15
ARRANTZAN…
Liburuak gustukoak ditut. Behin e-book batean irakurtzen ari zen lagun bateri galdetu nion ia zer ari zen irakurtzen. Zur eta lur utzi ninduen nobelaren izenburua ez zekiela erantzun zidanean; hortaz inoiz ez dut e-boorik izan eta trenean irakurtzeko nire liburu potoloak eta pisutsuak eramaten ditut. Orain arte ez dut sare sozial batean izena eman; hori dela eta aste honetan ipuin baten irudia bat eduki dut nere gogoan, lehoiarena sare batean trabatuta, laguntza eske.
Baina egun hauetan ate miresgarria ireki dut eta, Alizia bezala, berria eta lilulagarria den mundu batean murgildu naiz. Irudi oroi-arazleak, hitz ederrak, hausnarketa sakonak, informazioa, informazioa, informazioa…Dena eskura. Baina, zer egin? Bistan denez sare sozialak erabiltzea aukera hobezina da elkarlanean aritzeko eta agian inoiz ezagutuko ez dituzun pertsonen ekarpenak aurkitzeko; hala ere, zaila iruditzen zait hori dena kudeatzea eta mare magnun horretan ez galtzea. Niretzat bidea korapilatsua da baina etekinak bikainak izan daitezkeela aurreikusten dut.
Hori dena kontuan izanda, gaur egun ziberespazioa gure beste dimentsio berria balin bada, ezinbestekoa da hezkidetzailea izatea; hortaz diagnostikoa, presentzia, edukien azterketa eta salaketa gure erronka izan behar du, eta horrek aktibismoa eskatzen du.
Egunak pasa ahala sare sozialak ez zaizkit hain arrotzak egiten, jada ez zait lehoiaren irudia etortzen, nire amonarena baizik, nire amona Pasaiako kaian sareak josten. Ea arrantzaldi ona dugun!
Liburuak gustukoak ditut. Behin e-book batean irakurtzen ari zen lagun bateri galdetu nion ia zer ari zen irakurtzen. Zur eta lur utzi ninduen nobelaren izenburua ez zekiela erantzun zidanean; hortaz inoiz ez dut e-boorik izan eta trenean irakurtzeko nire liburu potoloak eta pisutsuak eramaten ditut. Orain arte ez dut sare sozial batean izena eman; hori dela eta aste honetan ipuin baten irudia bat eduki dut nere gogoan, lehoiarena sare batean trabatuta, laguntza eske.
Baina egun hauetan ate miresgarria ireki dut eta, Alizia bezala, berria eta lilulagarria den mundu batean murgildu naiz. Irudi oroi-arazleak, hitz ederrak, hausnarketa sakonak, informazioa, informazioa, informazioa…Dena eskura. Baina, zer egin? Bistan denez sare sozialak erabiltzea aukera hobezina da elkarlanean aritzeko eta agian inoiz ezagutuko ez dituzun pertsonen ekarpenak aurkitzeko; hala ere, zaila iruditzen zait hori dena kudeatzea eta mare magnun horretan ez galtzea. Niretzat bidea korapilatsua da baina etekinak bikainak izan daitezkeela aurreikusten dut.
Hori dena kontuan izanda, gaur egun ziberespazioa gure beste dimentsio berria balin bada, ezinbestekoa da hezkidetzailea izatea; hortaz diagnostikoa, presentzia, edukien azterketa eta salaketa gure erronka izan behar du, eta horrek aktibismoa eskatzen du.
Egunak pasa ahala sare sozialak ez zaizkit hain arrotzak egiten, jada ez zait lehoiaren irudia etortzen, nire amonarena baizik, nire amona Pasaiako kaian sareak josten. Ea arrantzaldi ona dugun!
Sare sozialetan erreparo handiarekin
Sare sozialen berri orain urte batzuk izan nuen nere anai arreba gazteen eskutik.Eurek sareak naturaltasunez erabiltzen zuten, eta euren harremanen atal garrantzitsu bat ziren. Ez zen izan horrela niretzat . Nere inguruan ia inork ez zituen sare sozialak erabiltzen, eta ostiraleko “pote foroa” zen gu denok elkartzen gintuen sare soziala. Bertan, pasa hitzik ez zen behar ,eta konexioa telefono dei baten bidez egiten zen.
Gaur egun, aldiz, facebook-en kontua daukat eta twitter egunero erabiltzen dut. Lehenengoa ez dut inoiz gaurkotzen agerikoegia iruditzen zaidalako eta ez naiz eroso sentitzen. Twitter, ordea, tresna ezin hobea bihurtu da nere lanerako. Adituen lana jarraitzeko aukera ematen dit eta bertan aurkitutako bideo eta testuak mintegian erabiltzen ditugu.Hezkidetza gaiekin lotutako zenbait pertsonen lana (Marian Moreno, Raquel Platero…) hain gertutik jarraitzea sare sozialek ematen duten pribilegioa iruditzen zait.
Edonola ere, sareen abantailak ikusi arren, batzuetan, ados nago sare sozialak kritikatzen dituztenekin. Adibidez, aurreko igandean Jonathan Franzen idazle amerikarrak, El Pais aldizkarian, interneteko plataformak sareetan dohain egindako lanarekin aberasten direla salatzen zuen.Oso gogoko dut idazle hori, eta bat egiten dut berak dioenarekin baina beste aldetik sareetan ahots kritikorik ez egotea kaltegarriago iruditzen zait denbora pasa ahala.
Azken bi urte hauetan extremo hauen artean mugitu izan banaiz ere, emakume izan da eta gure presentzia eremu publikoan indartzeko asmoz Janire Estebanezen mezua jarraitzea erabaki dut : “SAREETAN EZ BAGAUDE EZ DAUKAGU ERAGINIK” . Eta horrela EHU-ko ikastaroan izena eman, eta gura zein gura ez, instagram, google+, eta abarretan ziberaktibista hezkidetzailea bihurtu naiz.
Sare Sozialak
Sare
sozialak harremanak mantentzeko topaguneak dira, gure lagun eta ezagunekin
(batzuetan ezezagunekin baita ere) hitz egin eta informazioaren, edozein dela
ere, hartu emanak izateko aukera eskaintzen digute. Gure kasuan Hezkidetzan
esku hartzen ikastaro hau online izateak eta sare sozialak baliabide gisa
erabiltzeak, hain zuzen ere; beste pertsona, ezezagun, lankide, lagunekin, …
harremanetan jartzeko aukera eta informazioa elkarbanatzeko ateak zabaltzen
dizkigu.
Ikastaroan
planteatutako sareen artean, nik, horretako ia gehienak aurretik erabiltzen
nituen, baina beste batzuk guztiz berriak dira, hala nola, Pinterest, Google +.
Hala ere, han-hemenka galdezka eta bideoak begiratzen, gutxieneko
funtzionamendu arauak ezagutzea lortu dudala uste dut. Erronka moduan bi sare
berri hauek, zein aurretik ezagutzen nituenak, modu sakonago eta erabilgarri
batetan ezagutzea espero dut. Modu berean, nire partaidetza handiagotzea eta
ikaskideekin hartu eman handia izatea da nire beste helburuetako bat.
Sare hauei
buruzko kontrako iritzi asko badaude ere, argi dago aukera egokia eta ezin hobea
direla informazio iturri lez. Bertan dokumentu, bideo, irudi eta abarreko
informazioa aurki dezakegu; zailena, hala ere, informazio guzti horren artean
erabilgarria dena aukeratzea izan daiteke. Gure kasuan, ikastaroan, dokumentu
eta hezkuntza praktika erabilgarriak ezagutzeko eta banatzeko aukera oso ona
izan daitezke sare sozialak. Baita ere hezkidetza inguruan gertatzen diren
notizia eta ekintzen berri izateko balioko dute. Aukera paregabea, nire ustez.
Gainera
hezkuntza eta bizimodu hezkidetzailearen inguruan berri emateko eta jarrera
hauek gizartean zabaltzeko aukera anitzak ematen dizkigute, azken finean
interenet-en bidez jende ugarirengana hel gaitezke. Bai gu ikasteko zein besteei
ikasteko aukera ematea baino gauza politagorik al dago? Jarri gaitezen ba
elkarrekin lanean: “Todos nosotros
sabemos algo. Todos nosotros ignoramos algo. Por eso, aprendemos siempre”
(Freire).
Sare sozialak
Wasapa, facebook-a eta musika entzuteko spofitya dira nik erabiltzen ditudan sare sozialak. Niretzako berria Pinterest izan da, besteak Twiter eta Instagram nahiz eta nik ez erabili nire inguruan erabiltzen dituzte eta ezagunak egiten zitzaizkidan.
Sare sozialak, edozein motatako gaiari buruzko informazio iturriak dira, bertan, guztiok gara sortzaile mezulari eta hartzaile. Aisialdirako eta informaziorako tresnak dira, elkarrekin gauzak partekatzeko, iritziak emateko, komunikazioa ahalbideratzeko... Azkar baten, informazioa zabaldu dezakegu eta horretarako twiter eta facebooka oso ondo daude.
Sare sozialen erabilpena nolakoa izan behar den jakitea eta beraien ondorioak zeintzuk izan daitezkeen jakitea oso garrantzitsua da, horregaitik, guk ere sare sozialak ezagutzea ezinbestekoa dugu eta erabilpena nolakoa izan behar den ere jakin behar dugu.
sare sozialen erabilpen ardurtasua
SARE SOZIALAK ETA HEZKIDETZA
SARE SOZIALAK
Hasteko,sare sozialak niretzat gauza berri bat dela esateko
beharra daukat. Nik nituen ideiak sareei buruz ez ziren batere onak, baina
ikastaro honekin alde positiboak ikusi ditut.
Lan egingo ditugun sare sozialekin , Facebook eta twitter
dira ezagutzen nituenak, baina ezagutu bakarrik, horiekin ez dut lanik
egin.Ikastaro honekin eta sare sozialak ezagutzen( zer diren zertarako erabili,
nola funtzionatzen duten etabar ) begiak ireki ditut.
Gero, dituzten alde onak ikusten ari naiz eta
Hezkidetzarekin lotuta oso baliogarriak direla ikusi ditut.Nik ez nuen
ezagutzen lan egiteko taldeak egin zitekeela( gure kasuan Hezkidetzarekin
lotuta) eta alde oso positiboa da.
Nire ustez, twitter eta instagram interesgarrienak iruditu
zaizkit nahiz eta guztiekin lan polita
egin, batez ere, emakumeon Jabekuntzarako ahalik eta gehien izatea
komenigarriak direla sexismoa hor agertzen baita eta lan politak egin ditzakegu
gure ekarpenekin eta zabaltzeko aukera dugu emakumeon alde.
Niretzat, erronka handia da baina aurkitu dut Foro bat
erronka hori aurrera eramateko. Guztion partehartzailekin ideia erabilgarriak
topa ditzakegu.
Nik uste dut, sarean egingo dugun lanaren etekinak asko
izango direla eta lehenengo pausuak izango direla: emakumeok askatasuna eta
berdintasuna lortzea.
Bukatzeko, ziberaktibismo hezkidatzailea nire ustez ,hauxe
da, emakumeok lortzeko gure gizartean berdintasuna sare sozialei esker oso
erabilgarriak direlako: ideiak, filmak, bideoak, abestiak…..emakumeon alde
guztiok gaudela eta zabaltzeko denon ardura dela. Ahalik eta jende gehienari
heltzeko guk, emakumeok, dugun helburua da.Helburua izateaz gain ,gure erronka
da. Hasi, besterik ez dugu egin, baina itxaropena da hasiera bakarrik ez izatea
baizik eta jarraipena gure borrokarekin, gizarte benetan demokratikoa lortzeko.
SARE SOZIALAK ETA GU
Twitter izan ezik (aldez aurretik kontua erabili izan
dugulako), beste sare guztiak berriak izan dira guretzat. Konplikatua izan da
lehenengo pausoak ematea. Alde batetik, bertigoa sentitu dugu jarduera sinpleak burutzeko topatu dugun aukera zabal eta ezezagunaren
aurrean. Eskerrak Make hor egon dela animoak emateko eta gure SOSak erantzuteko
prest.
Argi geratu zaigu denbora disponilidadea nahiko handia
eduki behar izan dugula, eskatutakoa
egin ahal izateko.
Behin lortuta, eta zama handi bat gainetik kenduta, orain
kontuak ditugu sare guzti horietan, eta bigarren bertigoa datorkigu: zelan
moldatuko gara hainbeste sarerekin? Gu hain lasai bizi izan garenean twitter-rarekin
bakarrik!
Espero dugu erabilera eraginkorra ateratzea hemendik
aurrera, sareek gu harrapa ez gaitzaten, guk sareei etekina atera baino.
Begira, hezkidetzari esker
denbora luzean alde batera utzita izan dugun “ziberrespazioa” ezagutzen
ari gara, eta laster damututa ez gaudela esan ahal izango dugu.
Sare sozialak eskaintzen dituzten aukerak
Sare sozialek eskaintzen dituzten aukerak
Nahiz eta sare sozialen oso zalea ez izan, badakit gero eta hedapen gehiago daukatela, batez ere gazteen artean. Twenti, Facebook, Pinterest, Instagram, Youtube...gero eta izen gehiago entzuten ditugu baina, zer dago horien atzean? noren esku daude sare horiek? argi daude beraien helburu eta erabilpena? eta pribatasunari buruz, zer?...Mila galdera eta mila zalantza daude. Baina, oro har, azpimarratu nahi dut sare sozial guztiak ez direla berdin garrantzitsuak eta berdin baliagarriak.
Sare sozialen aldekoek argudiatzen dute oso aipagarriak direla gazteeen sozializaziorako eta hezkuntzarako, bereziki, elkarlan egiteko eta imajinatzen duzun guztia konpartitu ahal izateko. Baina errezeloak ere sortzen dituzte pertsona batzuengan.
Nire ustez irakaskuntzarako eskaintzen dituzten aukerak garrantzitsuak izan daitezke eta, argi dago, garai berrietara moldatu behar dugula. Zentzu honetan interesgarriena da elkarlanean aritzeko aukera errazten dutela. Lan honen etekina da edukinak, proposamenak, iritziak eta abar, leku bakarrean biltzeko aukera ematen dutela.
Hezkidetza eta Genero Berdintasunaren arloan sare sozialen erabilpena interesgarria ere izan daiteke, dauden mitoak eztabaidatu eta aldatzeko, emakumeen errola berrikusteko eta oso kezkagarria diren egoerak salatu ahal izateko. Baina, nik aukeratuko nuke lan egiteko sare gutxi eta benetan esanguratsuak direnak. Bestela, ez badaukazu sare sozialekin lan egiteko eta kudeatzeko ohitura, denbora gehiegi galtzeko arriskua dago.
Hona hemen irakurtzeko artikulo bat:
Azkue Fundazioa: Eta sare sozialetan?
#Marijose#sare sozialak
2015/10/14
NIRE AURKEZPENA
Kaixo
guztioi:
Ni
Lourdes naiz, Basauri-Galdakaoko Berritzeguneko Haur eta Lehen hezkuntzako
aholkularia. 32 urte daramat hezkuntzan lan egiten; hauetatik 18 PAT eta
Berritzegunean eta besteak Haur Hezkuntzan eta Hezkuntza Premia Berezian. Nahiz
eta lan desberdinak izan beti pozik ibili naiz guztietan.
Txikitatik,
nire amarengandik jasota, izan dut hezkidetzarekin harremana. Gero,
institutoan, nire filosofia irakaslea Mª Jose Urruzola izan zen eta pozik
entzuten nuen gelan eta gelatik kanpo egiten ziren ekintzetan. Ez ziren garai
oso aproposak, oraindik bageneukan “Hogar”(edo antzeko izena zuen) arloa eta
curriculumean eta notetarako balioa zeukan!!!!. Berari eta beste irakasle
batzuei esker nire bizitzaren ikuspuntua gehiago zabaldu zen. Gero, lanean,
orain dela urte asko hasi nintzen parte hartzen eta ikastetxeetan bultzatzen
Naro eta Nahiko programak.
Zaila
iruditzen zait talde-lan birtualean aritzea zeren eta niretzat lehen aldiz da
eta beti lan egin dut talde-lan “presentzialetan”, baina gogo eta ilusio handiz
saiatzen ari naiz. Espero dut elkarlaguntza suertatzea taldekideen artean; nik
ahal dudan neurrian hemen naukazue.
Zer kolore bat aukeratuko nuke?. Asko ditut gogokoak,
baina aukeratzekotan berdea aukeratuko nuke, naturaren kolorea delako.
Eta, animalia?,
txoria izatea gustatuko litzaidake hemendik hara joateko eta leku eta jende
desberdina ezagutzeko.
Abesti asko bete dute nire bizitzaren soinu-banda eta
haien artean maitatuenetako bat Somewhere Over the Rainbow: https://www.youtube.com/watch?v=w_DKWlrA24k
ametsen inguruan hitz egiten duelako.
Amaitzeko bakarrik esan, gauza berriak ikastea eta
ideiak bereganatzea, nire zentruei langutzeko, direla ikastaroarekiko nire
itxaropenak.
Nire aurkezpena
Kaixo danori. Ni Iratxe Azpitarte naiz, lagunek Ira esaten didate eta oso gustoko dut. Eskola txiki batean lanean nago, Mallabiako eskolan hain zuzen ere. Berton, aholkulari lanetan 5 urte daramatzat eta hezkidetzako arduradun nire hirugarren ikasturtea.
Ikastaro honen berri jaso nuenean eta apuntatzeko aukera neukala ikusi nuenean pilo bat poztu nintzen, gogotsu, pozik jaso nuen berria, erronka berri bat bezala, beste batzuekin partekatzeko aukera izatea, ikasketa bat bezala, norbera aberasteko aukera, begiak zabalik, betaurreko moreak.
Ni nolakoa naizen esaten duten hitz batzuk.
Muxu bat denontzat eta egun eder bat izan
Sare sozialen inguruan ...
Sare sozialak gero eta ohiartzun gehiago dute eta gero eta erabilera handiagoa da jende guztiaren artean, eta gazteen artean oraindik gehiago, beraz beraientzat oso gauza interesgarria da.
Hau guztia dela eta erabat konbenzituta nago irakasleok erabili behar ditugula eta ondo ezagutu behar ditugula ematen dituzten aukera guztiak, baita tresna pedagogiko moduan ere.
Nire aldetik, jada sare sozial batzuk erabiltzen ditut, adibidez Skype, Facebook, Google +, You Tube... Beste batzuk berriz ez, Instagram, Pinterest, oso zalea ez naizelako. Eta momentuz ez ditut kontuak ireki.
Dudarik gabe sare sozialen erabileraren inguruan asko eta asko idatz daiteke, baina gure ikasleak direla eta, garbi dago erabiliko dituztela, beraz lagundu beharko genieke erabilera zentzudun bat egiten.
Beraz, Hezkidetza eta Genero Berdintasunaren kontuetan oso tresna interesgarria izan daiteke, alderdi desberdinak publizitatzeko, hau da, emakumeen agerikotasuna, amodio erromantikoaren mitoa apurtzeko, harreman sanoak bultzatzeko eta batez ere neska eta mutil, gizon eta emakume, eta pertsona guztien artean errespetoa sustatzeko.
Izan daitezke, ere oso bide ona da gure artean esperientziak eta materialak kopartitzeko.
Zuek guztiak Marian Moreno ezagutzen duzue eta oso interesgarria Facebook-en duen "CLAUSTRO VIRTUAL DE COEDUCACIÓN. Bistadizo bat ematea gomendatzen dizuet:
https://www.facebook.com/groups/526805410766086/?fref=nf
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)