Sare sozialen berri orain urte batzuk izan nuen nere anai arreba gazteen eskutik.Eurek sareak naturaltasunez erabiltzen zuten, eta euren harremanen atal garrantzitsu bat ziren. Ez zen izan horrela niretzat . Nere inguruan ia inork ez zituen sare sozialak erabiltzen, eta ostiraleko “pote foroa” zen gu denok elkartzen gintuen sare soziala. Bertan, pasa hitzik ez zen behar ,eta konexioa telefono dei baten bidez egiten zen.
Gaur egun, aldiz, facebook-en kontua daukat eta twitter egunero erabiltzen dut. Lehenengoa ez dut inoiz gaurkotzen agerikoegia iruditzen zaidalako eta ez naiz eroso sentitzen. Twitter, ordea, tresna ezin hobea bihurtu da nere lanerako. Adituen lana jarraitzeko aukera ematen dit eta bertan aurkitutako bideo eta testuak mintegian erabiltzen ditugu.Hezkidetza gaiekin lotutako zenbait pertsonen lana (Marian Moreno, Raquel Platero…) hain gertutik jarraitzea sare sozialek ematen duten pribilegioa iruditzen zait.
Edonola ere, sareen abantailak ikusi arren, batzuetan, ados nago sare sozialak kritikatzen dituztenekin. Adibidez, aurreko igandean Jonathan Franzen idazle amerikarrak, El Pais aldizkarian, interneteko plataformak sareetan dohain egindako lanarekin aberasten direla salatzen zuen.Oso gogoko dut idazle hori, eta bat egiten dut berak dioenarekin baina beste aldetik sareetan ahots kritikorik ez egotea kaltegarriago iruditzen zait denbora pasa ahala.
Azken bi urte hauetan extremo hauen artean mugitu izan banaiz ere, emakume izan da eta gure presentzia eremu publikoan indartzeko asmoz Janire Estebanezen mezua jarraitzea erabaki dut : “SAREETAN EZ BAGAUDE EZ DAUKAGU ERAGINIK” . Eta horrela EHU-ko ikastaroan izena eman, eta gura zein gura ez, instagram, google+, eta abarretan ziberaktibista hezkidetzailea bihurtu naiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina