2015/10/16

Sare sozialen itsasoan galduta

Azaldutako sare sozialak ezagutzen ditut eta horietako batzuk erabili ere, Youtuben bi kanal ditut, bat pertsonala eta bestea "profesionala", blog pare bat, hainbat site eta Facebook ere erabiltzen dut. Pinteresteko kontua aspalditik badut ere ez dut gehiegi erabiltzen.

Sare sozialen alderdirik interesgarriena nire ustez edozein motatako lanak, ideiak, gustoko iruzkinak, artikuluak, bideoak... ezagutu eta partekatzeko ematen duten aukera da. Mundu osoa esku-eskura dugu eta gainera elkar eragin dezakegu edukiak elkartrukatuz eta iritziak emanez.

Sare sozialen inguruan dugun erronkarik potoloena hauen zentzuzko erabilera egitea da, bai guk bai gure ikasleek.

Aipatu dudan bezala sare sozialen aukerak mugagabeak dira, dena den, arrisku eta muga handi bat dute baita ere. Adibide batez errazago azalduko dut. Orain dela hiru  urte inguru Facebook erabiltzen hasi nintzen, hasieran lagun gutxi batzuk egiten dituzu; gustoko dituzun zenbait egunkari, tvko kanalak, aldizkariak etabarrei gogoko dituzula ematen diezu. Apurka lagun gehiago egiten zoaz eta aplikazioa irekitzen duzun bakoitzean berri mordoa dituzu, batzuk oso interesgarriak besteak berriz… Konturatu gabe denbora dexente alferrik galtzen ari zarela konturatzen zara… Zure burua oso ondo ezagutu eta menperatu behar duzu itsaso zabal horretan galtzerik nahi ez baduzu. Zeresanik ez nerabea bazara.

Teknologia berrien eta adikzioen inguruko artikulua.


Ziberaktibismo hezkidetzailea aipatu duzue eta ni behintzat saiatzen naiz hori egiten, hezkidetzaren inguruko eduki interesgarriak nire inguruko adiskide birtualekin patekatuz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina