Iazko sarrera hau gomendatzen dizuet Ikusezinak? Bai zera!.
Hasieratik amaierara gustatu zait. Baina, sarreraren egileak hautatu duen
emakume aintzidaria izan da gehien gustatu zaidana zeren eta emakume aitzindari
gisa ulertzera ohituta gaudenaren kontra ( hau da,emakume zientzialaria,
idazlea...,) emakume pailazoa aukeratu du, eta hori izugarri gustatzen zait.
Virginia Imazi buruz bilatu dut interneten eta
aurkitu dut 2017an Emakunde
Saria jaso zuela, "kontzientzia feminista
duen ipuin kontalari eta pailazo bezala duen ibilbide luze eta ausartarengatik,
eta emakume eta gizonen berdintasun eza ikustarazteko egindako lanarengatik".
Emakume aitzindari eta feminista guztien artean, honako hau aukeratu dut:
Ana María Martínez Sagi (1907-2000)
Kirolaria, poeta eta kazetaria. Espainiako xabalina
txapelduna emakumezkoentzako atletismo nazionalean (1931), feminismo
katalanaren aitzindaria eta Europako lehen emakumezko zuzendaria Futbol Klub
batean: Bartzelona. Emakumearen sustapen eta parte-hartze politikoagatik beti
kezkatuta, Martinez Sagik hainbat egunkari eta aldizkaritan parte hartu zuen
Bigarren Errepublikan, eta Aragoiko frontetik kronikak egin zituen Gerra
Zibilean, zauritu egin baitzuten. ( iturria:
Ana María Martínez Sagi
)
Emakume honek hainbat arlotan lan egiteaz gain, atentzioa ematen dit, eta uste dut emakumeentzat erreferentea dela Ana María futbol talde bateko lehen emakume zuzendaria izatea. Futbola izugarri androzentrista den kirola da, beraz, gaur egungo emakumeok borrokan jarraitu beharko genuke emakume honek eman zuen lehen urrats ausart horrengatik.
Zein dira zure ustez hau guztia eremu
hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak?
Nire ustez, gizartearen erronka da emakumeek esparru
guztietan parte har dezaten bultzatzea. Bereziki azpimarratu behar da emakumeen
presentzia txikiagoa duten esparruetan, hala nola kirola eta zientzia.
Bultzada hori errazteko, beharrezkoa da emakumeek
erreferente femeninoak izatea eremu horietan; ikusgarritasuna eman behar zaie "tipikoki" maskulinoak diren lanbideetan aritzen diren emakumeei. Halaber, nesken artean
bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzearekin lotutako ekimenei
ikusgarritasuna ematen dieten kanpainak ere beharreskoak dira, hala nola
STEAM hezkuntza.
Ezagutzaren adar guztietan emakumeen parte-hartzea
sustatu behar da, gizonen eta emakumeen partaidetza bateratuak gizarte osoan
duen garrantzia baloratuz.