2021/12/04

Emakumeen ekarpenak agerian jartzen!

 

Iazko sarrera hau gomendatzen dizuet Ikusezinak? Bai zera!. Hasieratik amaierara gustatu zait. Baina, sarreraren egileak hautatu duen emakume aintzidaria izan da gehien gustatu zaidana zeren eta emakume aitzindari gisa ulertzera ohituta gaudenaren kontra ( hau da,emakume zientzialaria, idazlea...,) emakume pailazoa aukeratu du, eta hori izugarri gustatzen zait. Virginia Imazi buruz bilatu dut interneten eta  aurkitu dut 2017an Emakunde Saria jaso zuela, "kontzientzia feminista duen ipuin kontalari eta pailazo bezala duen ibilbide luze eta ausartarengatik, eta emakume eta gizonen berdintasun eza ikustarazteko egindako lanarengatik".

Emakume aitzindari eta feminista guztien artean, honako hau aukeratu dut:

Ana María Martínez Sagi (1907-2000)

Kirolaria, poeta eta kazetaria. Espainiako xabalina txapelduna emakumezkoentzako atletismo nazionalean (1931), feminismo katalanaren aitzindaria eta Europako lehen emakumezko zuzendaria Futbol Klub batean: Bartzelona. Emakumearen sustapen eta parte-hartze politikoagatik beti kezkatuta, Martinez Sagik hainbat egunkari eta aldizkaritan parte hartu zuen Bigarren Errepublikan, eta Aragoiko frontetik kronikak egin zituen Gerra Zibilean, zauritu egin baitzuten. ( iturria: Ana María Martínez Sagi )

Emakume honek  hainbat arlotan lan egiteaz gain, atentzioa ematen dit, eta uste dut emakumeentzat erreferentea dela Ana María futbol talde bateko lehen emakume zuzendaria izatea. Futbola izugarri androzentrista den kirola da, beraz, gaur egungo emakumeok borrokan jarraitu beharko genuke emakume honek eman zuen lehen urrats ausart horrengatik.

Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak?

Nire ustez, gizartearen erronka da emakumeek esparru guztietan parte har dezaten bultzatzea. Bereziki azpimarratu behar da emakumeen presentzia txikiagoa duten esparruetan, hala nola kirola eta zientzia.

Bultzada hori errazteko, beharrezkoa da emakumeek erreferente femeninoak izatea eremu horietan; ikusgarritasuna eman behar zaie "tipikoki" maskulinoak diren lanbideetan aritzen diren emakumeei. Halaber, nesken artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzearekin lotutako ekimenei ikusgarritasuna ematen dieten kanpainak ere beharreskoak dira, hala nola STEAM hezkuntza.

Ezagutzaren adar guztietan emakumeen parte-hartzea sustatu behar da, gizonen eta emakumeen partaidetza bateratuak gizarte osoan duen garrantzia baloratuz.

 


Egindakoa ikusgai eginez

 

Emakumeen presentzia eta ekarpenak

Emakumeen presentzia eta ekarpenei buruz hausnaketa egitean aurreko blokean feminismo ekarpenei buruzko Mari Luz Esteban Galarzaren hitzaldia etorri zait burura. Mari Luz Esteban Galarzak hainbat erronka plazaratzen ditu lantzen ari garen gaiari eusteko. Ekarpenak gure inguruan nonahi daude eta presente izan gara betidanik. Nire ustez hurrengo urratsa ikusgai egitea da. Erronka horien zehaztepena egitea, eremu hezitzaileetan eta jendartean, lantzeko da nik egiten dudan proposamena.


Hitzaldi
osoa ikusteko klikatu. (Merezi du eta)


Sarrera honetarako ondoko bi kontzeptuak azpimarratu nahi ditut:


FEMINISMO DEKOLONIALA.

EUSKAL PENTSAMENDU BERRIA


Euskal pentsamendua berritzeko beharra defendatzen du. Bera aukeratzea erabaki dut.

Niri emakume aintzidaria iruditzen zait.




Nola landu?

Lehen aipatu dudan moduan orain arte egindakoa ikusgai eginez eta egindakoaren ebaluazio eginez hobetetzeko asmoarekin.


Ikusgai egiteko aurreko edizioko ondoko blog sarrera aukeratu dut.

Bestalde ostegunean ikastaro batean eman zidaten ondoko materialaren erreferentzia gelan ikusgai egiteko baliagarria izan daitekeela uste dut.


2021/12/03

MATXINATU JAINKOAREN KONTRA

 

MATXINATU JAINKOAREN KONTRA

Emakumeen ekarpenak eta presentzia lantzen ari garenez, euskal idazle eta kazetari oparoa den Arantxa Urretabizkaiari egin nahi nioke omenalditxoa; izan ere, bera da XX. mendearen erdialdean jaiotako emari handieneko iturri feministetako bat. Hain zuzen ere, https://zubitegia.armiarma.eus/?i=139 estekan dago ikusgai hainbat eta hainbat emakume sortzailerentzat eredu denaren lan-eskergaren zati bat .

Horietatik guztietatik, Zuri-beltzeko argazkiak liburu autobiografikoa hautatu dut. Garai baten, objektu eta jarrera batzuen erretratuak barnebiltzen ditu,  zuri-beltzean eginak; erretratuok Espainiako Gerra Zibilaren osteko hamarkadei dagozkie, 1960ra artekoei. Erretratu guztiek zer pentsatua ematen badute ere, “Neskak eta mutilak” aukeratu dut, izugarri ongi islatzen baita bertan gizarte patriarkatuaren oinarrian dagoen sexismo mugaezina.

 


 

 

Hain zuzen ere, pasarte honetatik hartu dut leloa:

 

 


 Iazko sarreretatik, honako hau hautatu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/search?q=emakumeak+protagonista. Ondo baino hobeto azaltzen du historia berreraiki behar dugula, eta baita historian zehar emakumeen papera ezinbestekoa izan dela azpimarratu ere.

Amaitzeko, Gema Lasarteren artikulu bat partekatu nahi nuke zuekin. Arantxa Urretabizkaiak amatasuna bere narratiban nola jorratu duen jarri du agerian.

https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/11473/Arantxa%20Urretabizkaiaren%20ibilbide%20narratiboko%20amatasunak.pdf?sequence=1

 

Baziren, badira eta izango dira...

 


Urteetan, mendeetan helarazi digute ez zeudela, ez zela izan  emakumezko sortzailerik.  Eta sarri hura sinistu dugu.  Gutxi dira, baina  baziren; gaur egun, gero eta gehiago dira. Era berean, ezinbestekoa izango zaigu azaltzea zergatik.  Inoiz gutxi gertatzen baitira gauzak arrazoi barik. 

Bada,  izandakoak gogora ekartzea bidea dugu,  eurek egindakoa balioan jartzeko. Ez baitzen eurentzat erraza izango egin zutena egitea. Halere, egin zuten; egitera ausartu ziren. Sentitzen zuten bulkada edozein zapalkuntza baino indartsuagoa zen.

Honekin lotuta, hauxe da aukeratu dudan artikulua. Oso interesgarria iruditu zait, gainera, bertan Bizenta Mogel nire idazle kuttunaren berri ematen du.

Gaur, abenduaren 3a izanik,  euskara sustatu zuen emakumea gogora ekarri nahi dut: Elbiria Zipitria. 

Elbira Justa Zipitria Irastortza maistra, ikastolen sortzaileetakoa, euskararen sustatzailea eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria izan zen. 

Horrela zioen Elbiria Zipitriak: 

"Txori bakoitzak bere abestia, Herri bakoitzak bere hizkera, 

Euskaldunok euskera! 

Guk ahal ditugun hizkuntza gehienak ikasiko ditugu: 

buruan hiru... edo, baina bihotzean bakarra: gurea!"



Hemen, Elbiria gertuagotik ezagutzeko aukera: 




Aurkituko nauzu hemen, izango naiz kemen.

Emakumeen ekarpenak gizartearen "asigantura pendientea" da. Urtero ikusten dugu, esate baterako, selektibitateko kasua, non emakumeak ez diren galdetzen Filosofiako azterketan, edo Literaturan. Emakume zientzialarien gaia urteak daramatza pil-pilean, eta gero eta gehiago ezagutzen ditugu. Baina momentuko aipamenak dira, emakumeen egunean ikastekoak, etab. Baina oraindik falta da, benetan, egunerokotasunean horien izenak erreferentetzat izatea hainbat eta hainbat gizon ditugun modu berean. 

Horregatik, ondoko hitzak aukeratu ditut, aurrerago aipatuko dudan Izaroren Libre abestitik aterata:


Aurreko edizioetako sarreren artean hauxe aukeratu dut. Bertan ezagutu dut "Mari Maestra", herrian lan egin zuena eta herriarentzat. Irakasle izanda, emakume indartsua izan zen euskara irakatsiz hori debekatua zegoenean (gaur, euskararen aguna, berezi hunkigarria). 

Askotan saiatzen gara ekarpen handiak egin dituzten emakumeak bilatzen, mundu mailan aldaketa handia egin zutenak. Eta ahaztu egiten ditugu herri zein eskola txikietan lan eta lan aritu diren emakume guzti horiek, gizartea aurrera eraman zuten guztiak, andereño lana emakumeena zenean.

Horren harira, nik ere aukeratu nahi izan dut emakume erreferente "desberdina". Argi dago Euskal Herrian ere emakume garrantzitsuak egon zirela eta badaudela politika mailan, literatura mailan, etab., blogeko sarreretan dauden asko, besteak beste. Baina gazteon munduan murgilduta dauden erreferenteak ez ditugu ikusten, eta horregatik gaurkoan aipatu nahi dut Izaro.

Izaro Andrések, Mallabiako abeslariak, 27 urte baino ez ditu. Baina bere abestietan emakumeei buruz hitz egiten du, maitasun osasuntsuari buruz. Eta ez hori bakarrik, Gazteak saria irabazi zuen 2020an "Libre" abestiagatik, non emakumeen presentziaz hitz egiten duen. Saria jaso zuenean, eskerrak ematera igo behar zenean, borroka feminista aldarrikatu zuen ondoko bideoan (merezi du ikusteak):



Guztiz beharrezkoa ikusten dut, hezkidetza mundutik, gazteek halako erreferenteak izatea, bere burua identifikatzeko moduan: gazteak, modernoak, hurbilak, eta noski, feministak, bai barrutik bai kanpotik. Ausardia behar da patriarkatuak menperatutako munduan ere ahotsa altxatzeko gure denfentsan.

Gure esku dago emakumeen abestiak erabiltzea ospatzeko, emakumeen liburuak hausnartzeko, emakumeen ideiak borrokatzeko. Eta bakarrik horrela lortuko dugu emakumeak munduaren sorreraren eragile moduan ikustea.